Ezkurdia-Rezusta ala Artola-Mariezkurrena II: zein bikotek irabaziko du gaur 2025eko Binakako Txapelketa?
Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena II bikoteak 2025eko Binakako Txapelketako txapeldunak izateko lehiatuko dira igande honetan, martxoak 30, Nafarroa Arena Iruñeko frontoian jokatuko den final handian. Bi bikoteak nor baino nor gehiago arituko dira Etxeberriaren eta Zabaletaren lekukoa hartzeko.
Finala zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta finalerdietako ligaxkan partida bat bera ere galdu gabe iritsi dira finalera, Laso-Iztueta, Peña-Albisu eta finalean aurkari izango duten bikotea menderatuta. Aurretik jokatutako ligaxkan ere, sailkapeneko lider bezala egin zuen aurrera Aspeko bikoteak, 10 garaipen erdietsita.
Iñaki Artolak eta Jon Mariezkurrenak ere maila ona eman zuten finalerdietan, jokatutako hiru partidetatik bi irabazita. Artola baja izan zen hasierako ligaxkako bost jardunalditan, baina bikoteak joko ona egin zuen eta hirugarren postuan sailkatu zen finalerdietara.
Bi bikoteak, guztira, birritan aritu dira elkarren aurka txapelketan, eta Ezkurdia eta Rezusta atera dira garaile bietan.
Zure interesekoa izan daiteke
Jokin Altunak ez du larunbatean jokatuko Tolosan, eta Dariok ordezkatuko du
Ezkaraiko aurrelaria Ezkurdiarekin batera arituko da, eta Jaka eta Iztueta izanen dira aurkariak, Binakako Txapelketaren finalerdietako ligaxkaren hirugarren jardunaldian. Altuna III.a eta Ezkurdia finalerako sailkatuta daude jada, eta Jakak eta Iztuetak ez daukate final hori jokatzeko aukerarik.
Jon Ander Albisuren eskuak onera egin du eta igandeko finalerdia jokatuko du
Igandeko finalerdiko material aukeraketa egin dute gaur Adarragan, Logroñon. Albisuren eskuin eskua izan da mintzagai nagusia. Ataundarrak aitortu digunez, “sentsazioak onak dira, hobera egin dit”, baina “zaila izango da %100ean iristea”.
Altunaren eta Ezkurdiaren iritziz, "errespetu falta" da Nafarroa Arenan entrenatzeko aukerarik ez izatea
Laura Pausiniren kontzertua dela eta Altuna-Ezkurdiak eta klasfikatzen den bigarren bikoteak ezin izango dute Nafarroa Arenan entrenatu finala baino lehen. Hau da finalistek gaiaren inguruan duten iritzia.
Altunak ez du erabaki asteburuan jokatzeko moduan izango den
Altuna III-Ezkurdia eta Jaka-Iztueta bikoteek asteburu honetan jokatuko duten Binakako Txapelketako finalerdietako partidarako materiala hautatu dute astearte honetan, Tolosako Beotibar frontoian. Jokin Altunak aitortu duenez, ez daki ziur jokatzeko moduan izango den ala ez, eskuak minduta dituelako.
Altuna-Ezkurdia, lehen bikote finalista
Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia Binakako Pilota Txapelketako finalean izango dira, asteburuan Unai Laso eta Jon Ander Albisu mendean hartu ostean.
2025-2026ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutako bikoteek. Finalerdietako ligaxka izango da gero, eta, azkenik, finala, martxoaren 29an.
Altuna eta Ezkurdia, Binakako finalera!
Altunak eta Ezkurdiak Laso eta Albisu garaitu dituzte finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian (22-15). Garaipen honekin, finalerako txartela eskuratu du Aspeko bikoteak.
Elordik eta Zabaletak garaipen handia lortu dute Jakaren eta Iztuetaren aurka (11-22)
Elordik eta Zabaletak 11-22 garaitu dituzte Jaka eta Iztueta finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian. Garaipen honekin, finalera iristeko borrokan garaipen garrantzitsua eskuratu dute Aspekoek; Baikoko bikotea, berriz, ia aukerarik gabe gelditu da bi partidak galdu ostean.
Lehen jardunaldiko irabazleek neurtuko dituzte indarrak igandean
Igandean, martxoak 8, Altuna eta Ezkurdia Laso eta Albisuren aurka lehiatuko dira Binakako Txapelketako finalerdietako bigarren jardunaldian, Gasteizen. Partida horretarako materiala aukeratu dute dagoeneko.
Elordi-Zabaleta eta Jaka-Iztueta bikoteek materiala hautatu dute finalerdietako bigarren jardunaldiko neurketari begira
Larunbatean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, lehen jardunaldiko bi bikote galtzaileek neurtuko dituzte elkarren indarrak. Jakak eta Iztuetak Laso-Albisu aurtengo bikote onenaren aurka galdu zuten; Elordik eta Zabaletak, Altuna eta Ezkurdiaren kontra.