Mendizorrotza
2024/09/19 - 17:25
Luis Garcia Plaza: ''Sevilla trantsizio garaian dago; entrenatzaile ona eta jokalari bikainak ditu''
Alavesek Sevilla hartuko du, ostiral gauean, Mendizorrotzan; Gasteizko taldeko entrenatzailearen iritziz, Sevillak aurreko partidan lortutako garaipenak "lasaitasun handia" emango die Francisco Javier Garcia Pimientaren gizonei. Luis Garcia Plazak uste du norgehiagoka "oso garrantzitsua" dela.
2024/09/01 - 22:09
Jon Guridi: ''Geldialdira zazpi punturekin joatea oso inportantea da''
Alavesek 2 eta 0 irabazi du Mendizorrotzan Las Palmasen aurka EA Sports Ligako laugarren jardunaldiko partida. Golak Carlos Vicentek eta Toni Martinezek egin dituzte.
2024/08/27 - 17:27
Garcia Plaza: ''Realak maila handiko jokalariak ditu, eta adi egon behar dugu''
Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak Donostian Realaren aurka jokatuko duten derbiaren inguruan hitz egin du prentsaurrekoan. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2024/08/26 - 00:28
Guevara: ''Puntu ona dela uste dut; oraindik asko dago hobetzeko''
Ander Guevara Alaveseko jokalaria pozik azaldu da Mendizorrotzan Betisen aurka lortutako puntuarekin. Taldeak partida ona egin duela adierazi du, eta emandako irudia "harro" egoteko modukoa dela.
2024/08/25 - 23:12
Alavesek eta Betisek puntuak banatu dituzte Mendizorrotzan (0-0)
Partida oso parekatua izan da eta bi taldeek nagusitasun uneak izan dituzte, baina babazorroen punteria faltak eta Sivera bikain batek markagailua hutsean utzi dute.
2024/08/15 - 17:44
Garcia: ''Iaz bezala izango da, behetik gorantz egingo dugu''
Alaveseko entrenatzaileak, Luis Garcia Plazak, taldean izan den "iraultza" azpimarratu du, irteera askorekin, baina pozik agertu da etorritako jokalari berriekin.
2024/08/03 - 15:15
Alavesek Facundo Garces fitxatu du, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera
Club Atletico Colon Argentinako taldean ari den erdiko atzelariak 2028ko ekainera arte sinatu du.
2024/07/19 - 17:16
Moussa Diarra: ''Alavesera etortzea erabaki dut, niretzat onena dela pentsatuta''
Alavesek Moussa Diarra aurkeztu du Mendizorrotzan. Toulouse taldean aritu ostean, 2028ra arte sinatu du babazorroekin, eta dagoeneko ezagutu ditu bere taldekideak.
2024/07/11 - 22:37
Guridi: ''Aurreko denboraldia berdindu edo hobetu nahi dugu''
Alaves entrenamenduetara itzuli da hilabete barru hasiko den denboraldia prestatzeko. Jon Guridi jokalariak azken urteetako bolada onarekin jarraitu nahi duela adierazi du.
2024/07/09 - 15:11
Tomas Conechny, Alaveseko jokalari berria: ''Taldearen jokatzeko modua bat dator nirearekin''
Tomás Conechny argentinarra Gasteizen dago, Alavasekin entrenatzen hasteko. Bere ibilbidean "oso urrats garrantzitsua" dela esan du.
2024/07/08 - 14:40
Ander Guevara: ''Helburua berriz ere lehen mailan mantentzea izango da''
Alavesek 2024/2025 denboraldiaren prestakuntza lanari ekin dio eta lehen egunean jokalariek azterketa medikuak izan dituzte. Ander Guevara gasteiztarrak "disfrutatzen jarraitzea" espero duela adierazi du. Era berean, azken egunetako zurrumurrei Alavesekin kontratua duela esanez erantzun die.
2024/07/05 - 21:38
Alavesek Tomas Conechny fitxatu du, 2028ra arte
Alaveseko jokalari berria uztailaren 8an hasiko da Arabako taldearekin entrenatzen.
2024/07/04 - 17:07
Alex Balboak Alaves utzi eta Almere talde holandarrean jokatuko du
Alavesen harrobiko jokalariak sei denboraldiko zikloa itxiko du euskal taldean.
2024/05/19 - 17:48
Alavesen festa Mendizorrotzan, salbazioa ospatzeko
Alavesek Getaferen aurka jokatu du 2023-24 denboraldiko EA Sports Ligako 37. jardunaldiko partida. 1-0 irabazi du, salbazioa bermatuta zeukan, baina neurketa amaitutakoan zaleekin ospatu du beste denboraldi bat emango duela Lehen Mailan.
2024/05/19 - 02:06
Luis Garcia Plaza: ''Bigarren zatia ezabatuz gero, hobe; oso aspergarria izan da''
Alavesek 1 eta 0 irabazi dio Getaferi Mendizorrotzan, Carlos Vicentek 12. minutuan egindako golari esker.
2024/05/19 - 01:21
Alavesek garaipenarekin agurtu du denboraldia etxean (1-0)
Luis Garcia Plazaren taldea Getaferi gailendu zaio Mendizorrotzan, Carlos Vicentek neurketako 12. minutuan egindako golari esker.
2024/05/15 - 21:30
Alavesek 19.000 kamiseta banatuko ditu mailari eusteko jaian, Getaferen aurka
Halaber, klubak 10 euroko promozio berezi bat atera du Gloriosoko bazkideentzat. Gauzak horrela, bazkide bakoitzak bi sarrera jaso ahal izango ditu prezio horretan.
2024/05/11 - 01:12
Jon Guridik bi gol egin ditu, bigarrena 99. minutuan, eta Alavesek puntu bat lortu du Gironaren aurka (2-2)
Azpeitiarrak Gasteizko taldearen bi golak sartu ditu, talde handi baten aurka. 2-2ko gola luzapenean egin du Guridik, eta Mendizorrotzan giro bikaina izan da.
2024/05/02 - 00:47
Athletic 0-1 nagusitu da Mendizorrotzan, Alavesen aurka, lagunarteko neurketan
Norgehiagoka Gloriosas Astea izenekoaren testuinguruan jokatu dute. Marta Sanadrik egin du gola, 13. minutuan. 4.000 zale izan dira 100 urte bete berri dituen Gasteizko zelaian.
2024/04/28 - 12:37
Alavesek eta zaleek Mendizorrotzaren 100. urteurrena ospatu dute
Mendizorrotzak 100 urte bete ditu 2024ko apirilaren 24an, eta Alavesek Celtaren aurka EA Sports Ligako 33. jardunaldiko partida jokatu aurretik, klubak eta zaleek mendeurrena ospatu dute pankartekin, kantuekin eta euskal dantzekin.