Mendizorrotza
2024/04/25 - 11:39
Guevararrak, General harmailatik berdegunera
Larunbat honetan 100 urte beteko ditu Mendizorrotza Alavesen futbol zelaiak, eta kluba ospatzen ari da aste honetan. Ander Guevarak eta Carlos aitak, Alaveseko jokalaria izan zen, hitzaldia eskaini dute.
2024/04/24 - 18:55
Ruben Duarte, Celtaren aurkako partidaz: ''Uste dut denboraldiko garrantzitsuena dela''
Gasteizko taldeak oso gertu du mailari eustea ziurtatzea eta, ikuspegi horretatik, larunbatean Mendizorrotzan Celta aurkari jokatuko duen neurketa, Duarteren iritziz, "ezinbestekoa" da. Alaveseko atzelariak, halaber, Mendizorrotzako mendeurrena eta Luis Garcia Plaza entrenatzailea izan ditu hizpide.
2024/04/21 - 22:35
Alavesek garaipena bereganatu du Atletico Madrilen aurka (2-0), eta amaiera eman dio bolada txarrari
Arabako taldea 2-0 nagusitu da Mendizorrotzan jokatutako EA Sports Ligako 32. jardunaldiko partidan. Benavidez eta Luis Rioja izan dira golegileak. Luis Garcia Plazak zuzendutako mutilek hiru neurketa jarraian zeramatzaten irabazi gabe.
2024/04/19 - 19:13
Samu Omorodion, Atletico Madrilen aurkako neurketaren atarian: ''Partida berezia izango da niretzat''
Samu Omorodion Atletico Madrilek utzita Alavesen ari den jokalariak koltxoneroen aurka neurtuko ditu indarrak igandean, apirilak 21. Partida berezia izango dela aitortu du.
2024/04/18 - 15:22
Giuliano Simeone: ''Erabat osatuta nago, fisikoki zein mentalki''
Alaveseko jokalariak nola sentitzen den kontatu du elkarrizketa honetan. Erabat osatuta dagoela esan du, taldearekin lanean eta entrenatzen jarraitzeko prest.
2024/04/17 - 23:24
Alavesek emakumezkoen futbola ikusaraziko du "Gloriosas Astea" ekimenarekin
Alavesek emakumezkoen futbola ikusaraziko du berriro "Gloriosa Astea" ren hirugarren edizioarekin, futbola eta emakumearen inguruko jarduerekin.
2024/04/15 - 23:11
Mendizorrotzaren mendeurrenaren ospakizun handia egingo du Alavesek
Alavesek eta Celtak jokatuko duten partidarekin bat egingo du, eta, beraz, Gasteizko taldearen autobusari harrera egingo zaio apirilaren 27an, Cervantes Pasealekuan.
2024/03/31 - 22:43
Realak Alaves mendean hartu du Mendizorrotzan (0-1)
Alavesek partidu eskasa jokatu du, eta Realak norgehiagoka hasieratik izan du kontrolpean. Donostiarren gola Jon Pachecok egin du, bigarren zatian.
2024/03/30 - 15:29
Imanol: ''Derbi guztiak zailak dira; eta han jokatuta, gehiago''
Realak Alavesen aurka jokatuko du igandean, Mendizorrotzan, EA Sports Ligako 30. jardunaldian.
2024/03/30 - 14:55
Garcia Plaza: ''Partida berezia da talde on baten aurka, ez dugu gure nortasuna galdu behar''
Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du, eta Realaren aurka, igandean, martxoaren 31n, Mendizorrotzan jokatuko den euskal derbiari buruz hitz egin du. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/03/28 - 19:52
Javi Lopez, Alaves-Reala derbiaz: ''Nahi dut protagonistak izatea, aurrerapausoa emateko gaitasuna izatea''
Luis Garcia Plaza entrenatzailearen konfiantza du Alaveseko jokalariak. Javi Lopezek espero du bere taldeak garaipena eskuratzea, igandean (18:30ean), Mendizorrotzan jokatuko duten derbi garrantzitsuan.
2024/03/11 - 15:06
Alavesek garaipenik gabeko bolada eten du, Rayo Vallecanori 1-0 irabazita
Arabako taldeak garaipena bereganatu du EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan, Rayo 1 eta 0 menderatuta. Gorosabelek sartu du neurketako gol bakarra.
2024/02/24 - 22:14
Benavidez: ''Zapore gazi-gozoa geratu zaigu''
Uruguaiarrak Alavesen gol bakarra egin du, Mallorcaren aurka bana amaitutako partidan.
2024/02/24 - 22:10
Garaipenak ihes egin dio Alavesi Mallorcaren aurka, partidako azken minutuetan (1-1)
Benavidezek egin du arabarran gola, korner baten ondorioz, partidako 76. minutuan. Mallorcaren berdinketa Nastasicek egin du, 88.ean.
2024/02/12 - 19:33
Euskal derbiak dira interesgune handiena pizten duten partidak bisitarien harmailara joateko
Real Sociedad-Athletic Club, Osasuna-Real Sociedad eta Alaves-Athletic Club neurketak izan dira bisitarien aldetik sarrera eskari handiena izan dituzten norgehiagokak.
2024/02/10 - 18:25
Guridi: ''Berdinketa justua da''
Jon Guridi Alaveseko jokalariak Mendizorrotzako prentsa-aretoan hitz egin du Arabako taldeak Vila-realen kontra lortutako berdinketaz (1-1).
2024/02/03 - 21:52
Ander Guevara: ''Ez ditugu izandako aukerak aprobetxatu''
Alavesek 1 eta 3 galdu du etxean Bartzelonaren aurka EA Sports Ligako 23. jardunaldiko partida.
2024/02/03 - 21:25
Alavesek 1-3 galdu du Bartzelonaren kontra Mendizorrotzan
Arabako taldeak porrot egin du Barçaren aurka jokatutako EA Sports Ligako 23. jardunaldiko norgehiagokan. Lehen zatian golak sartzeko abaguneak izan ditu Alavesek, baina Kataluniako taldea eraginkorragoa izan da aurkariaren ate aurrean.
2024/01/20 - 00:17
Alavesek Cadiz menderatu du (1-0), Luis Riojak sartutako golari esker, eta urrezko hiru puntu lortu ditu
Luis Garcia Plazaren gizonek, ostiralean eskuratutako puntuak zenbatuta, 23 puntu dituzte, hau da, Cadizek baino zortzi gehiago; talde hori hamazortzigarren dago, maila galduko duten hiru postuen gorenean. Gasteizko taldeak merezi izan du irabaztea.
2024/01/07 - 13:22
Benavidezen golak Errege Kopako final-zortzirenetan sartu du Alaves (1-0)
Arabarrak Betis baino gehiago izan dira Mendizorrotzan jokatutako partidan.