Luis Garcia Plaza ez da izango Alavesen entrenatzailea aurrerantzean eta bere lekua Eduardo Coudetek beteko du
Luis Garcia Plazak Alavesen entrenatzailea izateari utzi dio, Gasteizko klubak astelehenean iragarri duenez. Garcia Plazaren lekua Eduardo "Chacho" Coudet argentinarrak beteko du.
Entrenatzaile madrildarra Alavesek azken partidetan izandako emaitzengatik kargugabetu dute. Hala, guztira, 108 neurketa ofizialetan zuzendu du talde babazorroa; besteak beste, Alaves Lehen Mailara igotzea lortu du ibilbide horretan, 2023an, hain zuzen ere.
2023-24 denboraldian, Alavesek hamargarren postua erdietsi zuen, Lehen Mailan; 2024-25 denboraldian, Gasteizko taldeak hasiera bikaina izan zuen, baina, jokoan izandako 27 puntuetatik, lau besterik ez diut bereganatu.
Klubak "eskerrak eman dizkio" entrenatzaileari, "egindako lanagatik eta konpromisoagatik", eta, halaber, "zorte ona opa dio, haren etorkizun pertsonal eta profesionalean".
Coudet, ordezkoa
Eduardo Coudet argentinarrak hartuko du talde babazorroaren ardura. Coudetek Vigoko Celta entrenatu zuen 2020 eta 2022 artean. Urte hartako azaroan kargugabetu zuten emaitza txarrengatik, eta, handik gutxira, Atletico Mineirora joan zen. Kluba 2023ko ekainera arte zuzendu zuen. Ondoren, Internacional taldera joan zen. Brasileko taldea izan da, hain zuzen, zuzendu duen azkena.
Coudet ez da bakarrik etorriko Gasteizera, Patricio Graff eta Carlos Miguel Fernandez laguntzaileak eta Octavio Manera eta Guido Cretari prestatzaile fisikoak berarekin batera hasiko dira Alavesekin lanean. Argentinarrak ostegunean egingo du debuta, arabarrek, Cartagonovan, Deportivo Mineraren aurka jokatuko duen Errege Kopako partidan.
Zure interesekoa izan daiteke
Facundo Garcesek haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan
Alaveseko erdiko atzelariari ebakuntza egingo diote, hurrengo egunetan. Garces FIFAk zigortuta dago, baina entrenatzeko baimena zuen, eta, aurreko astean, entrenamendu batean lesionatu zen.
Mariano: “Ligaren hasiera historiko honengatik oso pozik gaude"
Mariano Alaveseko aurrelariak Osasunaren aurkako garaipenaren inguruan hitz egin du eta esan du taldea oso kontentu dagoela egiten ari den denboraldi hasierarekin.
Alavesek azken minutuan galdu du Atleticoren aurkako partida (1-0)
Alavesek 1-0 galdu du Atleticoren aurka Madrilen jokatu duen F Moeve Ligako partida. Jensenek 90. minutuan sartu du etxekoen gola. Aurrez, lehen zatian, Atleticok penalti bat huts egin du eta epaileak baliorik gabe utzi du Andrea Gomezek Alavesentzat egindako gola, jokoz kanpokoa adierazita.
Mikel Rodriguezek lotailu-haustura daukala baieztatu du Alavesek
Erdilari gipuzkoarra osteguneko entrenamenduan lesionatu zen, eta datozen hilabeteetan bajan izango da.
Quique Sanchez Flores: “Igandeko partida Mikelentzat izango da"
Alavesek denboraldiko lehen derbia jokatuko du igande honetan Osasunaren aurka, Mikel Rodriguezen lesioak baldintzatuta. Quique Sanchez Floresek onartu du aurrelaria nekez egongo dela jokatzeko moduan, eta Izei izango dela lehen aukera, nahiz eta Toni Martinezi atea irekita mantentzen dion, partidaren aurreko sentsazioen bilakaeraren zain.
Sergio Fernandez, Alaveseko kirol zuzendaria: “Badakigu Antonio Blancok klub askoren arreta erakartzen duela"
Fernandez jokalariez eta fitxaketa merkatuko azken mugimundiez aritu da. Horren harian, lehentasun nagusiak Antonio Blanco eta Ander Guevararen kontratu berritzeak direla azpimarratu du.
Alaves garaipenarekin estreinatu da Lehen Mailan (2-0)
Alavesek 2-0 irabazi dio Valentziari igande honetan, Mendizorrotzan, Moeve Ligako lehen jardunaldian, Kumba Brimaren eta Ainhoa Guallarren golei esker. Gasteizko taldeak hasiera ona eman dio maila goreneko estreinaldiari.
Lucas Boye: “Oso pozik nago taldeagatik, hiru puntuengatik, eta izan dugun hasieragatik"
Quique Sanchez Floresen Alavesek azken 25 urteetako hasierarik onena egin du. Bederatzi puntutik zazpi lortu ditu Vila-real mendean hartuta (1-0), Lucas Boyeren golari esker.
Alaves 1-0 garaitu du Vila-real Boyek bultzatuta
Argentinarraren golak bigarren garaipena eman die babazorroei, Liga hasiera bikainari jarraipena emanez.
Quique Sanchez Flores: “Vila-real errebelde jardungo delakoan nago”
Arabar taldearen entrenatzaileak badaki talde bikaina izango dutela aurrean, Iñigo Perez hango aulkira iritsi denetik aurrera egin duen Vila-real, hain zuzen ere. Dena den, argi du Alavesek ere baduela min egiteko modua.