Mendizorrotza
2023/06/19 - 18:59
Alaves Lehen Mailara igo da
2022-23 denboraldian, Alavesek, berriro ere, Lehen Mailara igotzea lortu du. Irudi hauetan, jokalarien eta zaleen ospakizunen une esanguratsuenetako batzuk jaso ditugu.
2023/06/18 - 03:28
Guridi: ''Denboraldiko partida onenetako bat egin dugu''
Jon Guridi Alaveseko jokalariak Levanteren aurkako garaipenaz hitz egin du. Taldeak ondo lehiatu duela adierazi du eta igoera merezitakoa dela.
2023/06/18 - 01:53
129. minutuan sartutako penalti batek garaipena eta igoera eman dio Alavesi
Asier Villalibrek 11 metroetatik sartu du eta bere golak Lehen Mailarako igoera eman die gasteiztarrei.
2023/06/15 - 20:28
Borja Viguera, play-offeko finalari buruz: ''Levante da faborito nagusia, baina taldeak sinetsi behar du''
Borja Viguera Alaveseko jokalari ohia 2013ko igoerako protagonista nagusia izan zen. ETB aurrelari errioxarrarekin egon da babazorroek Levanteren aurka jokatuko duten igoerako play-offeko finalari buruz hitz egiteko (gaztelaniazko adierazpenak).
2023/06/12 - 02:09
Garcia Plaza: ''Levante aurkari gogorra da. Ez da erraza izango, baina garaipena lor dezakegula uste dut''
Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak Santander Ligara igotzeko play-offeko finaleko joaneko partidaren balorazioa egin du; Mendizorrotzan 0-0 berdindu du Arabako taldeak Levanteren aurka.
2023/06/11 - 12:22
Alavesek gauean hasiko du Santander Ligara igotzeko azken lehia, Levanteren aurka
Joan-etorriko kanporaketa izango da; lehenengo partida gaur gauean jokatuko da Mendizorrotzan, 21:00etan, eta bigarrena, datorren larunbatean, Valentzian.
2023/06/10 - 21:18
Luis Garcia Plaza: ''Azken partidetan eman dugu maila mantentzen badugu, edozeini irabaz diezaiokegu''
Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak larunbatean Mendizorrotzan Levanteren aurka jokatuko duten play-offetako finaleko joaneko partidari buruz hitz egin du. Oso partida parekatua dela dio, baina bere jokalariengan konfiantza du.
2023/06/07 - 21:39
Alaves eta Eibar, hil edo biziko lehiaren aurrean
Babazorroek eta armaginek Lehen Mailara igotzeko play-offetan aurrera egitea izango dute jokoan ostegun honetan. Joaneko partidan, bana berdindu zuten, eta hartara itzulikoa erabakigarria izango da. Berdinduta amaituz gero, Alavesek egingo luke aurrera Eibarren gainetik amaitu zuelako Ligan.
2023/06/07 - 17:02
Garitano, itzuliko Alaves-Eibar partidari buruz: ''Igotzea merezitzeko, Mendizorrotzan irabazi behar dugu''
Alavesek eta Eibarrek igoerako play-offetako itzuliko neurketa jokatuko dute ostegun honetan, Mendizorrotzan, 21:00etan. Gaizka Garitano Eibarko entrenatzaileak neurketa erabakigarriari buruz hitz egin du asteazken honetan emandako prentsaurrekoan.
2023/06/07 - 16:53
Garcia Plaza: ''Gogotsu gaude, hil ala biziko partida da eta irabazi egin behar dugu''
Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak prentsaurrekoa eskaini eta hiz egin du Arabako taldeak Eibarren aurka ekainaren 8an Mendizorrotzan jokatuko duen igoera play-offeko finalerdietako itzuliko neurketari buruz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/06/03 - 23:11
Luis Garcia Plaza: ''Golak min handia egin digu, taldearen unerik onena zen''
(Adierazpenak gaztelaniaz) Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak hitz egin du Ipuruan Eibarren aurka lortutako berdinketaren ostean. Emaitza bidezkoa iruditzen zaio, eta golak "min handia" egin diela onartu du.
2023/06/01 - 15:10
Alavesek zaleen babesa jaso du Mendizorrotzan, igoerako play-offa Eibarren hasi aurretik
Luis Garcia Plazaren gizonek larunbatean hasiko dute, Ipuruan, Santander Ligarako igoerako play-offaren lehen kanporaketa; asteazkenean, euren futbol zelaian entrenatu dira, ehunka zale bertan zeudela.
2023/05/28 - 02:02
Luis Garcia Plaza: ''Igotzeko edo ez igotzeko lerroa oso fina da, horrelakoa da futbola''
(Adierazpenak gaztelaniaz) Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak Las Palmasen aurkako berdinketari buruz hitz egin du, igoera zuzena eragotzi diena. Harro agertu da bere taldearen denboraldiarekin, eta "ilusioz" ekingo dio play-offari.
2023/05/28 - 01:09
Alaves eta Eibar igoerako play-offean neurtuko dira, gasteiztarrek Las Palmasen aurka berdindu ondoren
Alaves amaierara arte ahalegindu da, kanariarren area behin eta berriz erasoz, baina ez da golik izan partidan eta igoera zuzenik gabe geratu dira.
2023/05/25 - 20:00
Alaveseko zaleek Las Palmasen aurkako partida BAKH kirol-hirian ikusi ahalko dute
Klubak ezin izan du pantailarik jarri aurreikusita zituen hiriko lekuetan, baina bere kirol-hirian egin ahalko du.
2023/05/25 - 18:43
Laguardia: ''Garaipenak bakarrik balio duenean, hasieratik atera behar da irabaztera''
Alaveseko kapitainak, Victor Laguardiak, Las Palmasen aurka jokatuko duten partida erabakigarriaz hitz egin du. Defentsak urtean zehar jasotako babesa eskertu du, eta "ametsa" lortzeko dena emango dutela ziurtatu du (adierazpenak gaztelaniaz).
2023/05/20 - 23:35
Alavesek Malaga garaitu du (2-1) eta igoera zuzena izango du jokoan azken jardunaldian
Gasteiztarrek garaipena lortu dute Asier Villalibre eta Toni Moyaren golei esker, eta Las Palmasen aurka jokatuko dute zuzenean Lehen Mailara igotzeko txartela.
2023/05/18 - 20:45
Mendizorrotzako futbol-zelaiak ateak irekiko dizkie Gasteizko herritarrei maiatzaren 23 eta 24an
Ehun pertsonak zelaiko instalazioak bisitatu ahalko dituzte, baita Alaveseko jokalariekin eta Babazorro maskotarekin argazkiak atera ere.
2023/05/14 - 22:58
Alavesek puntu bat salbatu du Albaceten, luzapenean (1-1), eta zuzeneko igoeraren lehian jarraitzen du
Gasteizko taldeak lehen zatian jaso du gola, kontraeraso batean, baina amaierara arte ibili da berdinketaren bila, eta korner batean lortu du. Luis Garcia Plazaren gizonak, ondorioz, hirugarren postuan daude; Granada da liderra, oraingoz behintzat, eta Alavesek bi puntura du.
2023/05/06 - 02:03
Alavesek eta Granadak berdinketa estua sinatu dute (1-1)
Luis Riojak berdindu egin du Myrto Uzunik lehen zatian sartutako gola. Bi taldeek bat gutxiagorekin bukatu dute Sergio Ruizen eta Ruben Duarteren kanporaketen ostean.