Alavesek garaipena lortu du Valentziari Mendizorrotzan irabazita (1-0)
Alavesek 1-0 irabazi dio Valentziari larunbat honetan Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako laugarren jardunaldiko partida. Babazorroak abagunez betetako lehia batean nagusitu dira, etxekoen aldeko bi penaltirekin, baina azkenean Ozkacarrek bere atean sartutako gola erabakigarria izan da hiru puntuak eskuratzeko.
Alaves - Valentzia partidako laburpena
Partida ezin izan da emozio handiagoarekin hasi. Lehen minutua bete gabe zegoen epaileak Alavesen aldeko penaltia adierazi duenean. Valentziaren defentsak despiste bat izan du, eta Luis Riojak aprobetxatu du Ozkacarri pasea moztu eta baloia eramateko. Mamardashvili bere bila atera da eta aurretik eraman du, penalti eginez. Kike Garciak jaurti du 11 metroko puntutik, baina Valentziako atezainak jaurtiketaren norabidea asmatu eta gola eragotzi du.
Arriskua ez da hor amaitu, VARak Pepelu area barruan azkarregi sartu dela ikusi baitu; beraz, penaltia errepikatu behar izan dute. Kike Garcia berriro saiatu da, oraingoan ezker aldera jaurtiz, baina Mamardashvilik berriro gelditu du jaurtiketa.
Valentzia goletik libratu zela zirudienean, hurrengo jokaldian ezkerretik egindako erdiraketa bat Ozkacarrek bere atean sartu du. Gasteizko taldea aurretik jarri da horrela (1-0).
Jasotako golarekin Valentziak beste martxa bat sartu du eta gorago presionatzen hasi da, Alavesen areara behin baino gehiagotan hurbilduz eta Sivera esku hartzera behartuz.
Partida hasi eta ordu erdira, Guridik babazorroen abantaila handitu ahal izan du. Kike Garciaren pase luze baten ostean, atezainaren aurrean bakarrik jarri da, baina jaurtiketa desbideratuta atera zaio eta kanpora joan da, lehen zutoinetik oso gertu.
Kike Garciak ere penaltian galdutako golaren bila jarraitu du, eta hori lortzeko zorian izan da bakarkako jokaldi bikain batean. Baloia hegalean jaso ostean, area barruan sartu da, bigarren zutoinaren bila, baina jaurtiketak zutoina jo du.
Bigarren zatia bisitarien nagusitasunarekin hasi da, Valentzia aurkariaren zelaira errazago iritsita eta arriskua sortuz. Are gehiago, Siverak eskua atera behar izan du Valentziaren berdinketa eragozteko buruz buruko jokaldi batean.
Luis Riojak eta Kike Garciak gola sartzeko aukera bana izan dute berriz. Lehenengoak pasea jaso du area barruan jokaldia bukatzeko, baina Valentziako atzelariak ez dio nahi bezala jaurtitzen utzi eta kanpora joan zaio. Bestalde, Kikek buruz jo du kanpora zutoinetik gertu joan den erdiraketa.
Sola, debutatuz, Tenaglia eta Omorodion sartu dira zelaira Alaves indartzeko. Azken honek ukitu duen lehen baloian gola sartzeko aukera izan du, baina horren burukada gora joan da.
Azken minutuetan, Guridik berriz izan du aukera argi bat, Omorodionek bularrarekin pasea eman ondoren, eta, dena alde zuela, kanpora bidali du ezkerkada.
Azkenean, garaipena eta urrezko hiru puntu azken unera arte sufritzen jakin duen Alavesentzat.
Fitxa teknikoa
1 - Alaves: Sivera; Gorosabel, Sedlar (Tenaglia, 75. min), Rafa Marin, Duarte; A. Blanco (Benavidez, 88. min), Guevara; Rioja, Alkain (Alex Sola, 66. min), Guridi (Hagi, 87. min) eta Kike Garcia (Omorodion, 75. min).
0 - Valentzia: Mamardashvili; Foulquier, Diakhaby, Ozkacar (Mosquera, 46. min) Gaya; Javi Guerra, Pepelu; Correia (Fran Perez, 46. min), Almeida (Sergi Canos, 61. min), Diego Lopez (Amallah, 70. min) eta Hugo Duro (Mario Dominguez, 81. min).
Gola: 1-0, 6. min: Ozkacar, bere atean.
Epailea: Gonzalez Fuertes. Txartel horia atera die Guridi, Gorosabel, Guevara, Benavidez, Gaya eta Diakhaby jokalariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Facundo Garcesek haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan
Alaveseko erdiko atzelariari ebakuntza egingo diote, hurrengo egunetan. Garces FIFAk zigortuta dago, baina entrenatzeko baimena zuen, eta, aurreko astean, entrenamendu batean lesionatu zen.
Mariano: “Ligaren hasiera historiko honengatik oso pozik gaude"
Mariano Alaveseko aurrelariak Osasunaren aurkako garaipenaren inguruan hitz egin du eta esan du taldea oso kontentu dagoela egiten ari den denboraldi hasierarekin.
Alavesek azken minutuan galdu du Atleticoren aurkako partida (1-0)
Alavesek 1-0 galdu du Atleticoren aurka Madrilen jokatu duen F Moeve Ligako partida. Jensenek 90. minutuan sartu du etxekoen gola. Aurrez, lehen zatian, Atleticok penalti bat huts egin du eta epaileak baliorik gabe utzi du Andrea Gomezek Alavesentzat egindako gola, jokoz kanpokoa adierazita.
Mikel Rodriguezek lotailu-haustura daukala baieztatu du Alavesek
Erdilari gipuzkoarra osteguneko entrenamenduan lesionatu zen, eta datozen hilabeteetan bajan izango da.
Quique Sanchez Flores: “Igandeko partida Mikelentzat izango da"
Alavesek denboraldiko lehen derbia jokatuko du igande honetan Osasunaren aurka, Mikel Rodriguezen lesioak baldintzatuta. Quique Sanchez Floresek onartu du aurrelaria nekez egongo dela jokatzeko moduan, eta Izei izango dela lehen aukera, nahiz eta Toni Martinezi atea irekita mantentzen dion, partidaren aurreko sentsazioen bilakaeraren zain.
Sergio Fernandez, Alaveseko kirol zuzendaria: “Badakigu Antonio Blancok klub askoren arreta erakartzen duela"
Fernandez jokalariez eta fitxaketa merkatuko azken mugimundiez aritu da. Horren harian, lehentasun nagusiak Antonio Blanco eta Ander Guevararen kontratu berritzeak direla azpimarratu du.
Alaves garaipenarekin estreinatu da Lehen Mailan (2-0)
Alavesek 2-0 irabazi dio Valentziari igande honetan, Mendizorrotzan, Moeve Ligako lehen jardunaldian, Kumba Brimaren eta Ainhoa Guallarren golei esker. Gasteizko taldeak hasiera ona eman dio maila goreneko estreinaldiari.
Lucas Boye: “Oso pozik nago taldeagatik, hiru puntuengatik, eta izan dugun hasieragatik"
Quique Sanchez Floresen Alavesek azken 25 urteetako hasierarik onena egin du. Bederatzi puntutik zazpi lortu ditu Vila-real mendean hartuta (1-0), Lucas Boyeren golari esker.
Alaves 1-0 garaitu du Vila-real Boyek bultzatuta
Argentinarraren golak bigarren garaipena eman die babazorroei, Liga hasiera bikainari jarraipena emanez.
Quique Sanchez Flores: “Vila-real errebelde jardungo delakoan nago”
Arabar taldearen entrenatzaileak badaki talde bikaina izango dutela aurrean, Iñigo Perez hango aulkira iritsi denetik aurrera egin duen Vila-real, hain zuzen ere. Dena den, argi du Alavesek ere baduela min egiteko modua.