Mendi kirolak
2022/12/23 - 18:24
Alex Txikon berriz saiatuko da Manaslu neguan igotzen
Lemoakoa hirugarrenez jarraian saiatuko da neguan igotzen munduko zortzigarren mendi garaiena. Simone Moro izango du lagun.
2022/12/09 - 20:12
Quinn Brett, bizitza betiko aldatu zion istripuari buelta eman nahian
Eskalatzailea Kaliforniako 'Yosemite' parkean zegoen eskalatzen bere bizitza betirako aldatu zuen istripua izan zuenean. Henna Taylorrek zuzendutako "An accidental life" dokumentala Mendifilm-en ikusi ahalko da.
2022/11/17 - 18:04
Zegama-Aizkorriren 22. edizioa 2023ko maiatzaren 14an lehiatuko da
Mendi maratoian izen emateko epea urtarrilaren 16an irekiko da eta dortsalen zozketa otsailaren 24an izango da.
2022/11/04 - 17:28
Pou anaiek Mijaresko gailurrera igo eta amildegira salto egin dute
Iker eta Eneko Pou anaiek Mijaresko gailurrera lehen eskalada librea egitea lortu dute. Horren ondoren, jaitsiera amildegira salto eginez burutu dute.
2022/10/30 - 21:59
Sara Alonso, hirugarren 2022ko Golden Trailean
Donostiarrak brontzezko domina eskuratu du Golden Trail Series txapelketan. Alonso pozez lehertu da azken etaparen ostean eta helmuga zeharkatu du Malen Osa Oñatiko korrikalaria zaldi gainera eramanez.
2022/10/11 - 18:26
Naparraitz, Aizkorri-Aratzeko ''harri bitxia'', ''Helmuga'' saioko bigarren atalean
Mikel Saez de Urabain makina bat haitzetan jardun da, paretetan gora eta behera. Ezohiko parajeetan ibiltzen da, Aizkorri-Aratzeko Naparraitz kasu. "Helmuga" saioarekin aritu da solasean, Naparraitzi eta "Superdiedro" izendatu duen azken bideari buruz, besteak beste.
2022/10/09 - 14:00
Maria Angeles Domenech, mendia pasioz bizi izan duen azkoitiarra
Betidanik Aralar bihotzean eta mendiko botak oinetan eraman dituen emakume prestua da Maria Angeles Domenech azkoitiarra. 82 urterekin ezin du mendira joan, baina egunero begiratzen du Izarraitz.
2022/10/08 - 22:50
Onditz Iturbe, bigarren Gorbeia Suzienen
Onditz Iturbe bigarren izan da Gorbeia Suzien mendi lasterketan. Gizonezkoetan, lehen euskalduna Ander Iñarra izan da, bostgarren.
2022/10/02 - 18:22
Robert Loic eta Lucy Murigi, garaipena eta errekorrak Zumaiako flyschean
Zumaia Flysch Trail proban Roberto Loic frantziarrak marka berria ezarri du 01:28:42 minutuko erlojupeko batekin. Emakumezkoetan, Lucy Murigi kenyarra izan da onena, 01:40:01 minuturekin ere errekorra ezarriz.
2022/09/27 - 23:10
Sasha DiGiulian, Matilda Soderlund eta Brette Harrington, bigarren igoera librea Rayu bidetik
Sasha DiGiulianek, Matilda Soderlundek eta Brette Harringtonek sare sozialen bidez lortu dutela iragarri dute: Picos de Europan Rayu bidea librean igo den bigarren aldia, emakumezkoen talde baten lehenengoa. Bidea Pou anaiek eta Kico Cerdak ireki zuten.
2022/09/24 - 22:35
Emakume euskaldunak nagusi Bulgariako Pirin X-tremen
Bulgariako Piri mendietan jokatutako Munduko Kopako lasterketan sailkatutako lehen hiru emakumeak euskaldunak izan dira. Garaipena Oihana Azkorbebeitiak lortu du, Sandra Sevillanoren eta Maite Maioraren aurretik, bigarren eta hirugarren hurrenez hurren. Irudiak: Pirin X-treme.
2022/08/08 - 23:31
''La Via de Todos'' eta ''La Monjita de Matogrosso'' Pou anaiek irekitako bide berriak
Perura egindako azken bidaian bi bide zabaldu dituzte Pou anaiek. "La via de todos" granitozko 240 metroko ibilbidea da eta 7C mailako zailtasuna du. "La Monjita de Matogrosso"k, berriz, 170 metro ditu eta 7B mailako zailtasuna.
2022/07/14 - 23:12
Pou anaien lorpen berria, Pumahuanca saiakera bakarrean
Pou anaiek, Micher Quitorekin batera, "One Push" izeneko bidea ireki dute. Uda honetan irekitzen duten laugarren bidea da dagoeneko.
2022/06/26 - 23:13
Sara Alonsok irabazi du Mont Blanceko maratoia
Sekulako urtea egiten ari da Sara Alonso. Zegama-Aizkorrin hirugarren geratu zen eta oraingoan lehena izan da Camonixeko helmugan. Donostiarra Golden Trail Serieseko lider berria da
2022/06/23 - 19:29
Pou anaiek bi bide berri egin dituzte Andeetan, hiru egunetan
Peruko Cordillera Blanca mendikatean egin dute, Urus mendietan. Hanan Pacha eta Emmoa izenak eman dizkiete bi bideei. Lan zaila eta arriskutsua izan da, baina, azkenean, ondo burutu ahal izan dute.
2022/06/21 - 23:09
Irudi ederrak utzi ditu 2022ko Camille Extremek
Ekainaren 17an Camille Extreme lasterketa izan zen eta bertako irudi ederrak ditugu. Oihana Kortazar eta Xabier Zarranz nagusitu ziren.
2022/06/19 - 23:22
Iñigo Gomezek eta Olatz Odriozolak irabazi dute XCO mendiko bizikletako Euskadiko Txapelketa
Gizonezkoen eliteko proban Iñigo Gomezek eta Gexan Albisuk berehala hartu dute aurrea, lehena gailendu den arte. Emakumezkoetan, Olatz Odriozolak ez die aukerarik eman Nahia Polo eta Zaloa Trevilla aurkariei.
2022/06/02 - 17:33
Pkemboi eta Kiptanui, asfaltutik mendira
Bi keniarrak 10 onene artean sartu ziren igandeko Zegama-Aizkorri lasterketan eta egonaldia luzatzea erabaki dute Toloaldeko hiru tontorren lasterketa prestatu ahal izateko.
2022/05/29 - 16:03
Nienke Brinkman nagusitu da Zegama-Aizkorrin
4:16:45eko denborarekin helmugaratu da 2022ko irabazlea. Sara Alonso euskaldunak hirugarren postuan bukatu du lasterketa, podiuma itxiz.
2022/05/29 - 15:16
Kilian Jornetek 10. aldiz irabazi du Zegama-Aizkorri lasterketa
Sabadellekoak hamargarren garaipena lortu du, lasterketa 3:36:41eko denborarekin amaituz, eta bederatzi minutuz gainditu du 2017an Stian Angermudek ezarritako errekorra.