Mendi kirolak
2022/05/29 - 01:11
Eskalada lehiaketa antolatu dute Urretxun Xabier Ormazabalen omenez
Jai giroan, beste gauza askoren artean, pike osasuntsua antolatu dute Euskal Herriko Mendi Federazioko eskalatzaile gazteen artean eta izen handiko beteranoen artean. Azkenean, gazteek irabazi dute.
2022/05/26 - 13:16
XXI Zegama-Aizkorri lasterketa zuzenean emango dute igandean ETB1en eta eitb.eus-en
Probak mendi lasterketetako korrikalaririk onenak bilduko ditu. Ibilbide teknikoa izango du, oso gogorra, eta zortzi orduko denbora muga.
2022/05/18 - 22:39
Zegama-Aizkorri lasterketaren XXI. edizioa, maiatzaren 29an
Proba hori puntuagarria da Golden Trail World Series 2022rako, eta eitb.eus-en zein ETB1en ikusi ahal izango da.
2022/05/17 - 18:28
Sara Alonso, korrikalari amorratua
Sara Alonso izango da igande goizeko Helmuga saioko protagonistetako bat. 23 urteko donostiarra sekulako bidea egiten ari da mendi lasterketetan. Prest da maiatzaren 29an jokatuko den Zegama Aizkorrin goi-goian ibiltzeko.
2022/05/14 - 23:02
Aritz Egea eta Oihana Azkorbebeitia, Ultra lasterketen Euskadiko txapeldun
65 kilometro eta 3.700 metroko desnibel positiboko ibilbidea prestatu dute Azpeitiko Lagun Onak elkartekoek. Egea erraz nagusitu da, sei orduko denborarekin; Azkorbebeitia 7:17ko denborarekin iritsi da helmugara.
2022/04/05 - 18:33
Gustuko tokian, aldaparik ez
Gustuko tokian, aldaparik ez. Hori izan liteke Irene Sarrionandia igande goizean Helmuga saioan protagonista izango den 73 urteko mendi korrikalariarentzat lelo aproposa.
2022/03/31 - 17:12
Alex Txikon protagonista duen 'Anwar' filmaren aurre estreinaldia egin dute
Mendia, elkartasuna eta energia berriztagarriak uztartzen dituen dokumentalaren estreinaldia larunbatean egingo dute, Euskalduna Jauregian.
2022/03/29 - 18:34
Julen Urdaibai, mendia arnas
Julen Urdaibai igande goizeko Helmuga saioko protagonista izango da. Saskibaloian aritutakoa, egun ultratrailetan iaioa da oso. Urdaibaik mendia du arnas bide. Hona hemen aurrerapen txiki bat.
2022/03/21 - 22:38
Altitoy Ternua, Pirinioetako lasterketarik ederrena
3 urteko geldaldiaren ostean, itzuli da Altitoy Ternua mendi eskiko proba entzutetsua. Euskal eskiatzaileak bikain aritu dira asteburuan: Nahia Quincoces eta Igone Campos nabarmendu dira.
2022/03/21 - 09:10
Alberto Zerainek Manasluko gaina zapaldu du
Eguerdian bere bederatzigarren zortzimilakoa egin du gasteiztarrak. Hamabi ordu behar izan ditu euskal mendizaleak.
2022/03/18 - 14:56
Broad Peak gailurrari begira
Heldu dira Juanito Oiarzabal eta Alberto Zerain mendizaleak bi hilabetez Dhaulagiri espedizioan egon eta gero. Oiarzabalen txosten medikoaren zain, ekainaren 20an Pakistanera bidaiatzea espero dute
2022/03/18 - 11:12
Txikon: 'Disfrutatzeko denbora gutxi izan nuen'
Alex Txikonek Nanga Parbateko gailurra zapaldu zuen ostiralean baina denbora beharko du egindako balentriaz gozatzeko, ibilbidea gogorra izan delako eta lan ikaragarria egin behar izan duelako.
2022/03/06 - 13:05
Adur Etxezarreta, Joko Olinpikoetatik etxera bueltan
Adur Etxezarreta eskiatzailearekin izan gara Areson, bere herrian. Beijingo Joko Olinpikoetatik itzuli berri da Adur eta hango kontuen berri eman digu.
2022/03/03 - 15:30
Alex Txikonek protagonizatzen duen ''Anwar'' filmaren aurrerapena
Alex Txikon bizkaitar mendizalea protagonista duen 'Anwar (Argiz betea)' film dokumentala apirilaren 2an ikusi ahal izango da Bilbon, Euskalduna Jauregian. Hona hemen aurrerapen bat.
2022/02/23 - 22:58
Alex Txikon, Manaslun ezer egin ez izanaren sentsazioaz
Neguan Manasluko tontorrera iristea zuten helburu Alex Txikon eta haren espediziokideek. Eguraldia ez zuten lagun izan, eta etxera itzuli behar izan ziren, gailurrera heltzeko ahaleginik egiteko aukerarik gabe. Txikonek Manasluko espedizioaren balantzea egin du.
2022/02/22 - 18:19
Ekaitz Maiz eta Pablo Escudero, Pirinioetako bihotz izoztuan
Igandean 11:30ean eskainiko dugun "Helmuga" saioan, Gavarniko ur-jauzi izoztura eramango gaituzte Ekaitz Maiz eta Pablo Escudero eskalatzaileek.
2022/02/20 - 13:05
Pou anaiak, mendia, eskalada eta arriskua
Iker eta Eneko aurrez aurre jarri ditugu Gasteizen eta solasaldi ederra mantendu dute beraien hasierak, espedizioak, erronkak, alpinismoaz, filosofiaz, beldurrez eta orohar bizitzaz.
2022/02/14 - 16:27
O'driscoll eta Fabrese, eskalatzaile eta kantariak
Sean Villanueva O'Driscoll eta Nico Fabrese eskalatzaile belgikarrak kantariak dira ere. Egunotan Euskal Herrian dira eta aurki Helmuga saioko erreportaje bateko protagonistak izango dira.
2022/02/04 - 14:34
Alex Txikon, gau osoa elurra kentzen eman ostean: ''Gogorra izan da''
16 ordu luze eman ditu Alex Txikonen espedizioak elurra behe-kanpalekutik kentzen, azken orduetan haizea eta elurra mara-mara aritu delako.
2022/02/04 - 13:55
Alex Txikon, Manaslutik eta elurpean: ''Aupa, Athletic!''
Alpinista bizkaitaitarrak animoak bidali zizkion talde bilbotarrari, Real Madrilen aurkako final-laurdenetako partidaren atarian.