Mendi kirolak
2023/03/14 - 17:15
Kazuya Hiraide alpinista japoniarra, gaurko 'Helmuga' saioan
Gaurko saioko protagonista Kazuya Hiraide alpinista japoniarra izango da. Mendiak asko eman dio, baina asko kendu dio. EITB Mediak Euskal Herrian egin duen egonaldia aprobetxatu du berarekin hitz egiteko.
2023/03/12 - 18:07
Idiakez, munduko txapelduna taldekako snowboard krosean
Irati Idiakezek Poloniako aurkaria gainditu eta helmugan alde erosoarekin sartzea lortu du.
2023/03/11 - 19:42
Irati Idiakez, munduko txapeldunorde Snowboardeko Munduko Txapelketan
Getariako kirolariak Monika Kotzian poloniarraren atzetik eta Darian Haynes estatubatuarraren aurretik bukatu du finala, La Molinan (Girona) jokatzen ari diren txapelketetan.
2023/03/10 - 15:45
Iñigo Martinez de Albornoz, bikain Munduko Txapelketan
Iñigo Martinez de Albornozek surfa praktikatzen du udan eta neguan mendiko eskian lehiatzen da. Denboraldiko azken txanpan Austriako eta Esloveniako Munduko Kopan izango da. 2026ko Jokoetan du jomuga nagusia, mendiko eskia kirol-olinpikoa izango da eta.
2023/02/27 - 18:45
Oihana Kortazarrek irabazi du Espainiako Trail Running Txapelketa; Ainara Urrutia, hirugarrena
Kortazarrek 4:12:07an gelditu du denbora, Urrutiak, aldiz, 4:22:35eko markarekin itxi du podiuma. Garazi Sampedrok helmuga zazpigarren postuan zeharkatu ondoren, Durangoko Kirol Taldeak irabazi du taldekako urrea.
2023/02/26 - 13:00
Isabel Dumall, iraupen eskiatzailea: ''Elurrak askatasuna eta bakea ematen dizkit''
Lehia utzi ostean ere, elurraz berdin gozatzen jarraitzen duela onartu du Isabel Dumallek. Hitzordua egin dugu berarekin Larra-Belaguako eski-estazioan, haren bizipenez eta esperientziez hitz egiteko.
2023/02/15 - 22:27
Domusa Teknik Team jaio da
Azpeitian egin dute Domusa Teknik Team ultra trailetan arituko den taldearen aurkezpena. Bederatzi kirolarik osatzen dute, eta Aritz Egea eta Onditz Iturbe dira taldeburuak. Denak dira Euskal Herrikoak. Mendiak taldearen arroparen urdin kolorez jantzi nahi dituzte.
2023/02/14 - 17:24
Bandres-Karolo oroimenezkoa bueltan da; Nahia Quincoces eta Jon Ander Aranburu, garaile
Hiru urteko hutsunearen ostean itzuli da Antxon Bandres eta Karoloren omenezko lasterketa. Larunbatean lineako proba jokatu zen, igandean, berriz, kronoigoera. Nahia Quincocesek eta Jon Ander Aranburuk irabazi dute.
2023/01/30 - 19:38
Oihana Kortazarrek marka berria ezarri du Teide mendatera igo eta jaisten
Ia 20 minutuan ondu du Ragna Debats herbeheretarraren aurreko marka, 6 ordu, 41 minutu eta 18 segundoko denbora egin ostean.
2023/01/29 - 13:38
Ibilketa nordikoan, makilak oin
Ipar Izarra NW Bilbao Klubeko kideekin izan gara euren taldearen nondik norakoak ezagutze aldera. Ikus ezazu ibilketa nordikoaren inguruko erreportajea!
2023/01/26 - 22:23
Bizkaiko Aldundiaren omenaldia jaso du Alex Txikonek, Manaslura igo eta etxera itzulita
Lemoarrak EITB Mediari esan dionez, oso nekatuta bueltatu da, hustuta, baina pozik. Hemendik aurrerako helburuak eta erronkak izan ditu hizpide, ekitaldiaren ostean.
2023/01/24 - 22:17
Alex Txikon iritsi da Euskal Herrira
Hilaren seian, errege egunez, balentria egin zuen 8.163 metroko Manaslu mendia neguan igota. 1984tik egiten ez zen neguko igoera. Hirugarren saiakeran bete du ametsa Txikonek.
2023/01/22 - 11:00
Ekialdeko Jannura espedizioa, gaur ''Helmuga'' saioan
Ekaitz Maizek Mikel Zabalzarekin, Iker Madozekin eta Mikel Inorizarekin batera Jannu mendira ekialdeko paretatik igotzeko balentriari ekin zioten. Hala ere, hamaika oztoporekin egin zuten topo bidean: Denguea, eguraldi kaskarra, bidearen zailtasunak…
2023/01/15 - 16:14
Silvia Trigueros, distantzia luzeetan espezialista
Silvia Trigueros barakaldarrarekin izan da 'Helmuga' saioa. Bere bizitzaz mintzatu da, baita mendi lasterketez ere. Ikus ezazu erreportajea, osorik.
2023/01/13 - 17:03
Zegama-Aizkorriren 22. edizioa aurkeztu dute
Lasterketa 2023ko maiatzaren 14an izango da. Mendi maratoian izen emateko epea urtarrilaren 16an irekiko da eta dortsalak otsailaren 24an zozkatuko dira.
2023/01/07 - 19:49
Txikon: ''Leher eginda gaude, oso saio gogorra izan zen, baina pozik gaude tontorrera iritsi ginelako''
Alex Txikon Katmandun dago jada, urtarrilaren 6an negu betean Manasluren gailurrera iritsita balentria historikoa egin ostean. Lemoako mendizaleak gailurrera nola iritsi ziren eta jaitsiera nolakoa izan zen kontatu digu.
2023/01/06 - 18:04
Alex Txikon kanpamentu nagusian da, Manaslun balentria historikoa egin ostean
Lemoakoa gaur iritsi da munduko zortzigarren mendi garaieneko tontorrera. Aurten egin du hirugarren saiakera Manaslu igotzeko negu betean eta oxigeno gehigarririk gabe, eta helburua lortu du.
2023/01/06 - 15:52
Txikonek bere hirugarren saiakeran lortu du neguan Manasluko gailurrera iristea
Alex Txikon mendizale bizkaitarra Manaslu mendatearen gailurrera, munduko zortzigarren mendi garaienera (itsas mailatik 8.163 metro), iritsi da urtarrilaren 6an, lehenengo aldiz erabat negukoa izan den espedizioan (hau da, hasi eta buka neguan).
2023/01/06 - 11:04
Txikonek balentria historikoa egin du negu betean Manasluren gailurrera iritsita
Mendizale bizkaitarra gaur iritsi da tontorrera, munduko zortzigarren mendi garaiena neguan igotzeko egin duen hirugarren saiakeran, oxigeno gehigarririk gabe eta negu betean.
2023/01/06 - 10:55
Horrelakoa izan da Alex Txikonek Manaslu mendia igotzea lortu duela jakinarazten duen unea
Alex Txikon Manaslu (8.163 metro) mendiaren gailurrera iritsi da gaur goizean. Munduko zortzigarren mendi garaiena da Manaslu eta 1983tik ez zuen inor lortu neguan igotzea.