Mendi kirolak
2025/07/13 - 22:45
Sara Alonso atletak agur esan dio denboraldiari, behi batek eraso egin baitio
Gertakaria entrenatzen ari zela jazo da. Korrikalari donostiarrak hainbat kolpe hartu ditu, eta saihets bat hautsita dauka. Horrenbestez, iragarri du amaitu egin zaiola lasterketen denboraldia.
2025/07/13 - 17:13
Ander Gerrikaetxebarria eta Maria Victoria Soler, Ehunmilak lasterketako irabazleak
Ehunmilak proba zornotzar batek irabazi du aurten. Ander Gerrikaetxebarria 02:00ak jota zirenean helmugaratu da, 15 ordu, 4 minutu eta 6 segundoko denbora eginda. Lehen emakumea, berriz, Maria Victoria Soler, 09:00etan helmugaratu da.
2025/07/10 - 20:20
Ehunmilak eta Goierriko2Haundiak lasterketak larunbatera atzeratu dituzte, alerta meteorologikoak direla eta
Hasiera batean, lehen lasterketa ostiraleko 18:00etan hasteko zegoen programatuta, eta bigarrena egun bereko 23:00etan hasteko.
2025/07/03 - 17:28
Ehunmilak ultratraila hilaren 11n abiatuko da
Ehunmilak probaren 14. edizioa aurkeztu dute. Uztailaren 11, 12 eta 13an jokatuko da. Ultratrailak 171 kilometro eta 10.500 metroko desnibel positiboa du.
2025/06/25 - 20:37
Pou anaiek Churup eskalatu dute, Perun; gailurra 5.493 metrora du
Iker eta Eneko Pou euskal eskalatzaileek, horrenbestez, hemeretzi bide dituzte osatuta, Perun. Herrialde horretara egindako espedizioko lehenengo mendia izan dute.
2025/06/06 - 16:30
Sara Alonso Zegama-Aizkorriko garailearen amets gozoa
Sara Alonsok 2025eko Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa irabazi zuen. "Ametsa beteta" geratu dela adierazi du, eta garaipenak indarra eman diola datozen erronketan ere podiuma bilatzeko.
2025/05/27 - 12:57
Kami Rita nepaldarrak 31. aldiz lortu du Everestera igotzea
1992an abiatu zuen bere mendizale ibibidea, eramaile gisa Everestera egindako espedizio batekin. Lehen igoera arrakastatsua 1994ko maiatzaren 13an lortu zuen.
2025/05/25 - 16:49
Paul Ormaetxea: ''Izugarria izan da, ez daukat hitzik''
Paul Ormaetxea lehen euskal korrikalaria izan da Zegama-Aizkorri lasterketako helmugan bere lehen parte-hartzean.
2025/05/23 - 23:25
Naiara Irigoien eta Ïu Net, garaile Zegamako kilometro bertikalean
Zegama Aizkorri maratoirako motorrak berotzen hasi dira kilometro bertikalarekin. Faboritoenek ez dute hutsik egin, izan ere, emakumezkoen artean Naiara Irigoien garaile izan da, hirugarrenez, 44 minutu eta 13 segundo egin ondoren. Gizonezkoetan, berriz, Ïu Net kataluniar gaztea izan da azkarrena.
2025/05/21 - 16:30
Malen Osa: ''Helburu bakarra gozatzea da''
Iaz bigarren postuan geratu ostean, gogotsu ekingo dio Malen Osa mendi korrikalariak aurtengo Zegama-Aizkorri lasterketari. 2024ko marka hobetzeaz gain, gozatzera joango dela azpimarratu du elkarrizketa honetan.
2025/05/20 - 16:30
Sara Alonso: ''Podiumean egoteko aukerak ditudala uste dut, baita irabazteko ere''
Sara Alonso mendi-korrikalaria Zegama-Aizkorriko irteeran izango da igande honetan, iaz azken unean baja izan ostean. Zer-nolako helburuak dituen kontatu du elkarrizketa honetan.
2025/05/20 - 00:50
Kilian Jornet eta Zegama elkarren eskutik hazi dira
Kataluniarrak ez du parte hartuko, aurten, Zegama-Aizkorrin, eta horrek zabaldu egiten du irabazlegaien zerrenda; izan ere, Jornetek hamaika aldiz irabazi du proba, 2024an azkenengoz.
2025/05/19 - 14:59
2025eko Zegama-Aizkorri, Kilian Jornet gabe, baina maila handiko parte-hartzaileekin
Dena prest dago 2025eko Zegama-Aizkorri mendi-lasterketarako. Maiatzaren 25ean, igandean egingo da. Aurten ez da Kilian Jornet egongo, baina goi-mailako parte-hartzea bermatuta dago.
2025/04/19 - 21:06
Sara Alonsok irabazi du Golden Trail World Series zirkuituko lehen proba Koben
Gainera, Malen Osa oñatiarrak hirugarren postuan amaitu du Kobe Trail lasterketa. Gizonezkoetan, berriz, Patrick Kipngeno kenyarra gailendu da.
2025/04/06 - 14:00
Aitor Otxoa, elurraz disfrutatzea helburu duen mendi eskiatzailea
Aitor Otxoa 52 urteko oñatiarrak elurra eta mendiko eskia ditu pasio. Aurten 20. aldiz egin du Pierra Menta Frantziako Alpeetan jokatzen den mendi eskiko lasterketa eder bezain gogorra. Areches-Beauforten izan gara berarekin, hain urteurren esanguratsuan. Aitor Otxoa beti da elur gose.
2025/04/01 - 14:22
Aitor Otxoa mendi eskiatzailea protagonista, apirilaren 6ko 'Helmuga' saioan
Igandea, apirilaren 6an, 'Helmuga' saioaren atal berri bat izango duzu ikusgai ETB1en, 11:25ean. Oraingoan, Aitor Otxoa mendi eskiatzailea da saioko protagonista.
2025/03/19 - 14:51
Pou anaiak, bidaia izoztua Dolomitetan
Iker eta Eneko Pou eskalatzaileek 15 eguneko bidaia egin dute Dolomitetara, hango zenbait ur-jauzi izoztu igotzeko asmoz. Udako erronkei begira estreinakoa egiteko erabili dute esperientzia.
2025/02/16 - 20:19
Juan del Campok eta Aingeru Garaik munduko 30 onenen artean amaitu dute eslalom proba
Juan del Campo eta Aingeru Garai bizkaitarrek 23. eta 29. postuan amaitu dute Munduko Eski Txapelketako Eslalom proba, Saalbachen (Austria). Loic Meillard eskiatzaile suitzarra izan da garailea.
2025/01/19 - 13:00
Juan del Campo: Arin labain
Juan del Campo eskiatzaile bilbotarrak bospasei urte daramatza munduko elitean lehian. Eskiaz eta bizitzaz hausnartu du "Helmuga" saioan egindako elkarrizketa honetan.
2025/01/14 - 12:35
Juan Del Campo eskiatzailea izango da aste honetako protagonista ''Helmuga'' saioan
Juan Del Campo eskiatzaile bilbotarra elkarrizketatuko dute igande honetako "Helmuga" saioan. 11:30etik aurrera, ETB1en.