Martxel Iztueta
2026/02/22 - 20:10
Jakak eta Iztuetak finalerdietarako azken txartela eskuratu dute, Zabala eta Martija 22-10 garaituta
Jakak eta Iztuetak 22-10 garaitu dituzte Zabala eta Martija Binakako Txapelketako play-offetan. Garaipen horri esker, finalerdietan izango dira, Laso-Albisu, Elordi-Zabaleta eta Altuna-Ezkurdia bikoteekin batera.
2026/02/21 - 00:12
Jakak eta Iztuetak Larrazabal eta Landa garaitu dituzte (22-15), eta finalerdietako txartela izango dute jokoan igandean
Jakak eta Iztuetak 22-15 menderatu dituzte Larrazabal eta Landa Binakako Txapelketako play-offean. Garaipen horri esker, igandean Zabalaren eta Martijaren aurka neurtuko dituzte indarrak, eta bikote irabazleak finalerdietarako txartela eskuratuko du.
2025/11/13 - 16:31
Baiko Pilotak bi urtez luzatu du Martxel Iztuetarekin duen kontratua, 2029ra arte
Atzelari tolosarrak Baikorekin duen lotura zabaldu du profesionaletan hiru urte eman ondoren, eta ilusioz ekingo dio bere ibilbidearen etapa berri bati.
2025/03/29 - 14:19
Martxel Iztueta: ''Nahiko txukun moldatzea lortu dut''
21 urteko atzelari tolosarra Binakako Txapelketako finalaren atarian geratu da bere debuteko urtean.
2024/12/03 - 17:55
Iztueta: ''Duela bi urte inondik inora ez nuen espero hemen egotea, Laso presiorik ez sartzen saiatzen da''
Martxel Iztuetak debuta egin du Binakako Txapelketa nagusian, atzelari titular gisa. Unai Lasorekin osatzen du bikotea, eta lehen jardunaldian aise nagusitu ziren Larrazabalen eta Mariezkurrena II.aren kontra (22-9). Pozik eta gogotsu dago txapelketari aurre egiteko.
2024/12/02 - 15:52
Amestutako estreinaldia izan du Iztueta tolosarrak
Martxel Iztueta pilotari tolosar gazteak hasiera bikaina eman dio Binakako Txapelketari, Lasorekin batera, Larrazabal eta Mariezkurrena II.aren kontra.
2024/06/25 - 21:43
Martxel Iztuetak Baikorekin berritu egin du, 2027ra arte
2024ko Binakako Serie B Txapelketako irabazlea bera, atzelari tolosarrak, udaran, CaixaBank Mastersa jokatuko du, Jokin Altunarekin batera.
2024/03/23 - 20:47
Agirreren eta Iztuetaren adierazpenak, Binakako Serie B Txapelketa irabazi ostean
Asier Agirre eta Martxel Iztueta dira Binakako Serie B Txapelketako txapeldunak. Finalean Iker Larrazabal eta Iosu Eskiroz menderatu dituzte, 22-6ko emaitzarekin. Txapelak jantzi ostean, EITB Mediarekin hitz egin dute txapeldunek.
2022/11/12 - 12:02
Iztueta, ''haserre'' bere debutean eskaini duen mailarengatik
Martxel Iztuetak debuta egin du profesional mailan Unai Lasorekin bikotea osatuta. Tolosako Beotibarren galtzaile izan da Iztueta-Laso bikotea Peña II.aren eta Arangurenen aurka (12-22). Tolosako pilotari gaztea ez da pozik azaldu eman duen mailarekin.
2022/11/10 - 18:33
Martxel Iztueta, ate-joka datorren atzelaria
Martxel Iztuetak ostiralean, azaroren 11n, egindo du debuta profesionaletan. Tolosako atzelari gazteak Baikoren eskutik emango du jauzia gorengo mailara.
2022/10/05 - 17:16
Martxel Iztuetak Baikorekin sinatu eta azaroan debutatuko du
Tolosako atzelari gazteak bi urteko lotura adostu du Bilboko enpresarekin.