Lombardiako Giroa
2025/10/12 - 21:13
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2025eko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak lau egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2025/10/11 - 20:12
Pogacarrek historia egin du bosgarrenez jarraian Il Lombardia irabazita
Esloveniako txirrindulariak bosgarren garaipena jarraian lortu du larunbat honetan Il Lombardian, txirrindularitzaren historian mugarri berri bat sinatuz.
2024/10/20 - 13:52
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2024ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 12an hasiko da. Gizonezkoak lau egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2024/10/12 - 19:50
Pogacarrek laugarrenez jarraian irabazi du Il Lombardia, eta Ion Izagirre laugarren izan da
Azken 40 kilometroak bakarka eginda nagusitu da txirrindulari esloveniarra Italiako klasikoan. Remco Evenepoelek eta Giulio Cicconek osatu dute podiuma. Laugarren, berriz, Ion Izagirre sartu da.
2024/10/11 - 20:07
Pogacar, gainditu beharreko aurkaria Il Lombardian
Pogacar geldiarazten saiatuko dira, besteak beste, Remco Evenepoel belgikarra, Richard Carapaz ekuadortarra, Enric Mas espainiarra eta denboraldi amaiera bikaina izaten ari den Marc Hirschi suitzarra. Ezustekoa emateko faboritoak dira, Roglicen faltan.
2023/10/17 - 18:34
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2023ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 15ean hasiko da. Gizonezkoak bi egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2023/10/07 - 19:54
Tadej Pogacarrek hirugarren garaipena lortu du Il Lombardian
Tadej Pogacarrek Il Lombardia 2023 irabazi du erakustaldi berri batekin, 30 kilometrora erasoa jota eta helmugara bakarrik iritsita. Andrea Bagiolik eta Primoz Roglicek osatu dute podiuma.
2023/10/05 - 18:57
2023ko Il Lombardia lasterketaren ibilbidea, profila eta ordutegia
Proba larunbatean jokatuko dute, urriaren 7an; historian 117. aldiz jokatuko dute. 238 kilometroko ibilbidea du, eta aurreikuspena da, besteak beste, hauek parte hartzea: UAE taldeko Tadej Pogacarrek, 2021eko eta 2022ko irabazlea bera, Primoz Roglicek (Jumbo) eta Remco Evenepoelek (Soudal).
2022/10/09 - 20:24
2022ko UCI World Tourreko egutegia
Gizonezkoen lehen lasterketa otsailaren 20an hasi zuten UAE Tourrarekin; emakumezkoen World Tourreko kideek, berriz, martxoaren 5ean ekin zioten lehiari Strade Bianche lasterketan.
2022/10/08 - 19:40
Pogacar nagusitu da Lombardian, eta Landa hirugarren izan da
Lasterketa esloveniarraren eta Enric Masen arteko buruz burukoan erabaki da. Mikel Landa izan da bi iheslarien erritmoari eutsi dion bakarra eta hirugarren bukatu du.
2022/10/08 - 15:43
Mikel Nieve erori egin da eta Il Lombardia utzi behar izan du
Bere taldeak sare sozialetan iragarri duenez, erorikoak lepauztaia kaltetu dio, eta lasterketa utzi behar izan du.
2022/10/08 - 14:17
Il Lombardia izango da Mikel Nieveren azken lasterketa
Mikel Nieve Caja Ruraleko txirrindularia txirrindularitza profesionaletik erretiratuko da larunbat honetan Il Lombardia txapelketa jokatu ondoren. Hauek dira lasterketaren aurretik egin dituen adierazpenak. Irudiak: Caja Rural.
2022/10/08 - 10:30
2022ko Il Lombardiako ibilbidea eta profila: Bergamo – Como (253 km)
Il Lombardiaren 116. edizioa urriaren 8an egingo da. Egutegiko azken monumentua egongo da jokoan. Txirrindulariek Bergamo eta Como arteko 253 kilometroko ibilbidea gainditu beharko dute.
2022/10/04 - 15:44
Pogacar, Vingegaard eta Alaphilippe, Il Lombardiako 116. edizioan
Tropeleko beste hiru izen ospetsuk ere parte hartuko dute klasikoan, hala nola Alejandro Valverdek, Vincenzo Nibalik eta Mikel Nieve nafarrak, besteak beste. Hiruek baliatuko dute Italiako klasikoa txirrindularitzan profesionalki aritzeari uzteko.
2022/09/27 - 21:53
Caja Rural taldeak Il Lombardia klasikoa korrituko du Mikel Nieveren agurrean
Lasterketa urriaren 8an izango da, eta Alejandro Valverde eta Vincenzo Nibalik ere bertan utziko diote profesionalki lehiatzeari.
2021/10/11 - 16:21
Tadej Pogacar, historia egiten
Joxean Fernandez 'Matxin' kirol-zuzendariaren aginduetara 13 garaipen ditu esloveniarrak. Larunbatean Lombardian erdietsi zuen azken garaipena.
2021/10/09 - 22:24
Pogacar nagusitu da Lombardian
Esloveniako txirrindularia Fausto Masnadarekin helmugaratu da. Ia minutura zazpi txirrindulari heldu dira, tartean, Roglic eta Valverde. Mikel Landak ez du lasterketa amaitu.
2021/10/09 - 22:15
Arrastoa utzi du Pogacarrek (UAE) Lonbardian
Tadej Pogatxarrek urteko azken monumentua irabazi du, Lombardiako Giroa, garai bateko erakustaldia emanez gainera. Helmugara 40 kilometro falta zirela erasoa jo eta gero lortu du esloveniarrak bere denboraldia borobiltzea.
2020/12/20 - 17:58
Gazteen iraultzaren urtea, txirrindularitzan
Pandemiak baldintzatutako denboraldian gazteen izenak denon ahotan izan dira: Pogacar (Tourra), Tao Geogeghan Hart (Giroa), Van Aert (Milano-San Remo), Evenepoel eta Ganna, besteak beste.
2020/08/15 - 22:27
Remco Evenepoel ospitalera eraman dute zubi batetik erori ostean
Txirrindulari gazteak zubiaren pareta jo du eta aldapan behera erori da. Ez du konortera galdu baina ospitalera eraman duten anbulatzian.