Lionel Messi
2021/09/27 - 21:30
PSGren eta Manchester Cityren arteko lehia, partida bat baino gehiago
Txapeldunen Ligako multzoen faseko bigarren jardunaldiko neurketak jokatuko dira astearte honetan. Paris Saint-Germain eta City taldeen artekoa da jardunaldiko norgehiagoka handia.
2021/09/27 - 12:16
PSG - Manchester City, jardunaldiko partida handia
Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldia jokatuko da aste honetan eta Parisen bilduko dira izar nagusienak.
2021/08/14 - 15:56
Imanol Alguacil: ''Messi egon ez arren, Bartzelonak izugarrizko taldea du''
Realak Bartzelonaren etxean jokatuko du igandean, 20:00etan, 2021-2022 LaLiga Santanderreko 1. jardunaldiko partida.
2021/08/13 - 00:54
Messiren lehen entrenamendua PSGrekin
Lionel Messik lansaioa egin du Paris Saint-Germainkin, lehena talde frantziarrak argentinarraren fitxaketa ofizial egin zuenetik. Messik taldekideak eta PSGren kirol-instalazioak ezagutu ditu.
2021/08/13 - 00:28
Jorginho al da 2021eko Urrezko Baloia irabazteko faboritoa?
Erdilariak Txapeldunen Liga eta Europako Superkopa irabazi ditu Chelsearekin, eta Eurokopa, berriz, Italiako selekzioarekin.
2021/08/11 - 16:52
Ilara luzeak Parisen Messiren kamiseta erosteko
PSGk Leo Messi aurkeztu du asteazken honetan, eta ehunka zale klubeko dendan pilatu dira argentinarraren izena daraman kamiseta bat eskuratzeko.
2021/08/11 - 16:11
PSGk Leo Messi aurkeztu du
Paris Saint-Germainek (PSG) Leo Messi aurkeztu du asteazken honetan. Izar argentinarrak bi urteko kontratua sinatu du Parisko taldearekin.
2021/08/10 - 23:03
Messik zoramena eragin du PSGko zaleen artean Parisera iritsi denean
Paris Saint-Germainek Lionel Messi fitxatu du eta asteazken honetanaurkeztuko du jokalari argentinarra. PSGko zaleak pozez txoratzen daude Messiren fitxaketarekin.
2021/08/10 - 19:48
PSGk Messiren fitxaketa lotu du eta asteazken honetan aurkeztuko du jokalari argentinarra
Paris Saint-Germainek jakinarazi duenez, Lionel Messik bi denboraldirako kontratua sinatu du, beste batez luzatzeko aukera izango duelarik. Jokalariaren aurkezpena abuztuaren 11n izango da, 11:00etan, Printzeen Parkea futbol-zelaiko auditorioan.
2021/08/08 - 16:28
Malko artean esan dio agur Messik Bartzelonari
Lionel Messi argentinarrak ezin izan die malkoei eutsi Bartzelona futbol taldeari agur esateko prentsaurrekoa ematera atera bezain laster.
2021/08/08 - 16:01
Bartzelonari agur esateko Lionel Messiren prentsaurrekoa
Lionel Messik ez du Bartzelonan jarraituko, eta agur esateko prentsaurrekoa eskaini du malko artean. Aurrelari argentinarrak Bartzelonan jarraituko zuela uste zuela ziurtatu du. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2021/08/06 - 14:32
Laporta: "Messik geratu nahi zuen, baina bere kontratua berritzeak kluba arriskuan jarriko zukeen"
Argentinarrak gutxienez beste bi denboraldi jarraitzeko akordioa eginda zegoela ziurtatu du Bartzelona taldeko arduradun nagusiak.
2021/08/06 - 00:25
Messi, agur Ligaren eta Barçaren historiako golegile nagusiari
Lionel Messik Bartzelona uztea erabaki du lehen taldean 17 urte eman ostean. Klubaren historiako golegile nagusia da, baita Espainiako Ligakoa ere, eta Bartzelonarekin partida gehien jokatu duen futbolaria da.
2021/08/05 - 22:00
Messik ez du Barçan jarraituko
Bartzelonak ofizial egin du Lionel Messik ez duela klubeko jokalaria izaten jarraituko. Argentinarra eta Barça bi aldeak lotzen zituen kontratu berria negoziatzen ibili dira, aurre-akordio bat izan dute, baina klubaren egoera ekonomiko larriaren eraginez ezin du aurrelaria Ligan inskribatu.
2021/07/07 - 12:41
Urrezko Baloiko azken irabazleak
Lionel Messi, Virgil van Dijk eta Cristiano Ronaldo jokalariek eratu zuten azken podiuma, 2019an.
2021/04/18 - 01:21
Bigarrenean ere, agur Kopari (0-4)
Athleticek Errege Kopako bigarren finala galdu du bi asteren buruan, oraingoan, Bartzelonaren aurka. Kataluniarrek lau gol egin dituzte 12 minutuan, 60. minututik 72. minutura bitartean.
2021/04/17 - 01:07
Athletic eta Barça taldeetako kapitainak eta entrenatzaileak, Koparekin
Iker Muniain Athleticeko kapitainak, Marcelino Garcia Toral entrenatzaileak, Leo Messi Barçako kapitainak eta Ronald Koeman teknikariak, Errege Kopako finalaren aurreko argazki ofiziala atera dute.
2021/02/25 - 10:07
Erling Haaland, Txapeldunen Ligako golegilea
8 gol egin ditu norvegiarrak, ondoren, 6rekin, Giroud, Morata, Rasford eta Neymar daude.
2021/02/14 - 00:16
Alavesek gol zaparrada jaso du Camp Noun (5-1)
Babazorroek bi gol sartu dituen Messi bikain batekin egin dute topo. Gasteiztarren gola Luis Riojak sartu du.
2021/02/01 - 00:27
Bartzelonak Athleticen bolada ona eten du (2-1)
Zuri-gorriak etxekoen lehen gola orekatzeko gai izan dira, baina Griezmannek neurketa erabaki duen gola sartu du 75. minutuan.