Lionel Messi
2021/02/14 - 00:16
Alavesek gol zaparrada jaso du Camp Noun (5-1)
Babazorroek bi gol sartu dituen Messi bikain batekin egin dute topo. Gasteiztarren gola Luis Riojak sartu du.
2021/02/01 - 00:27
Bartzelonak Athleticen bolada ona eten du (2-1)
Zuri-gorriak etxekoen lehen gola orekatzeko gai izan dira, baina Griezmannek neurketa erabaki duen gola sartu du 75. minutuan.
2021/01/31 - 13:17
Messik "kirol munduko kontraturik garestiena" dauka Bartzelonarekin
'El Mundo' egunkariak aditzera eman duenez, jokalariaren soldata gordina 555 miloi eurotik gorakoa da, eta soldata garbia, 297 milioi eurokoa.
2021/01/17 - 01:47
Athleticek beste Superkopa bat bereganatu nahi du Bartzelonaren lepotik
Zuri-gorriak eta blaugranak urteko lehen titulua lortzeko lehiatuko dira Messiren zalantzarekin.
2021/01/16 - 20:33
Messik entrenamenduan parte hartu du, baina ez dago argi jokatzeko moduan izango den
Bartzelonak ez du igande goizera arte jakinaraziko partidarako deitutako jokalarien zerrenda.
2020/12/15 - 00:14
Maradona, Pele, Messi, eta Cristiano Ronaldo, historiako talderik onenean
'France Football 'aldizkariak garai guztietako jokalari onenez osatutako taldea sortu du, pandemiaren ondorioz Urrezko Baloia ez ematea erabaki ostean.
2020/12/09 - 12:56
Real Madril eta Atletico, kinka larrian
Madrileko bi taldeak Txapeldunen Ligatik at gera daitezke seigarren eta azken jardunaldian.
2020/12/09 - 02:25
Juventusek Bartzelona mendean hartu du eta multzoko lehen postua lapurtu dio
Talde italiarrak 0-3ko emaitzarekin irabazi du. Lazio eta Leipzig final-zortzirenetan dira. PSG-Basakheir partida asteazken honetan amaituko da atzeratu egion baita irain arrazistengatik.
2020/12/03 - 18:21
Barçak ez dizkie urtarrileko nominak ordainduko gizonezkoen lehen taldeko futbolariei
Carles Tusquets Bartzelonako Batzorde Kudeatzaileko presidenteak esan duenez, kluba "kaudimengabezia egoeran dago".
2020/11/29 - 17:03
Osasuna baino gehiago izan da Bartzelona Camp Nou zelaian (4-0)
Gorritxoek lehen ordu erdi txukuna egin dute baina ondoren Koemanen taldea jaun eta jabe izan da. Lau partida daramatzate nafarrek garaipenik lortu gabe.
2020/11/05 - 11:17
Leo Messi, Urrezko Baloi berri baten zain
Neymar da Silva eta Cristiano Ronaldo jokalariekin batera hautagaia da argentinarra 2016ko jokalaririk onenaren garaikurra jasotzeko.
2020/11/05 - 10:41
2015eko Urrezko Baloia irabazteko 23 hautagaien zerrenda
Messi eta Cristiano Ronaldo dira saria irabazteko faboritoak. Bestalde, Unai Emery 2015eko entrenatzaile onenen zerrendan ageri da.
2020/11/05 - 10:30
Lionel Messi, 2015eko Urrezko Baloia
Bartzelonako jokalari argentinarrak bere bosgarren Urrezko Baloia lortu du astelehen honetan, Zurichen. Cristiano Ronaldo izan da bigarren eta Neymar Junior, hirugarren.
2020/11/05 - 10:28
Messik Urrezko Baloia irabazi du, bosgarrenez
Azken bi urteetan Cristiano Ronaldo izan da irabazlea, baina 2015eko jokalari onena Lionel Messi izan da. Argentinarrak bere bosgarren urrezko baloia eskuratu du.
2020/11/05 - 10:25
Urrezko baloia irabazteko 30 hautagaiak
Cristiano Ronaldo, Lionel Messi eta Antoine Griezmann dira sari ospetsu hau irabazteko hautagai nagusiak. Aduriz ez dago zerrendan Europa Ligako pitxitxia izan zen arren.
2020/10/21 - 01:36
Bartzelonak aise irabazi dio Ferencvarosi eta Unitedek mendean hartu du PSG
Sevillak golik gabe berdindu du Chelsearen aurka (0-0) Stamford Bridgen eta Juventusek garaipena lortu du Dinamo Kieven aurka (0-2).
2020/09/04 - 22:46
Messi: ''Presidenteak ez du bere hitza bete''
Leo Messi Bartzelonan jarraituko duela iragarri du. Kluba utzi nahi zuen, baina azkenean geratu egingo da. Elkarrizketa baten azaldu ditu erabakiaren arrazoiak.
2020/09/04 - 20:36
Messik Bartzelonan jarraituko duela iragarri du
Barça uzteko asmoa azaldu zuen arren, taldean jarraituko du futbolari argentinarrak. Datorren udan amaitzen zaion eta klubarekin duen kontratua beteko duela iragarri du.
2020/08/26 - 00:30
Messik Bartzelona utzi nahi duela jakinarazi dio klubari
Jokalariaren ustez, ekainaren 10a baino lehen taldea uzteko aukera ematen zion klausula oarindik baliatu dezake denboraldia abuztuaren 23an bukatu baita koronabirusaren pandemiaren ondorioz.
2020/08/15 - 00:51
Bayern Munichek txikitu egin du Bartzelona (2-8)
Alemaniarrak goitik behera nagusitu dira, eta ez diote inolako aukerarik eman atsedenaldira 1-4 galtzen joan den talde katalanari.