Labrit frontoia
2024/10/30 - 20:35
Dena prest, Elordi vs Laso partidarako
Aitor Elordi eta Unai Laso azaroaren 2an, larunbatean, nor baino nor gehiago izango dira Iruñeko Labriten. Bi pilotariak finalerdietan sailkatzeko lehiatuko dira. Asteazken goizean pilotariek partidarako materiala aukeratu dute.
2024/10/26 - 22:27
P. Etxeberria Lau t’erdiko Txapelketako finalerdietarako sailkatu da, Laso garaituta (19-22)
Peio Etxeberria da Lau t'erdiko Txapelketako finalerdietarako txartela lortu duen lehen pilotaria, ligaxkako bigarren jardunaldian Laso mendean hartu baitu (19-22). Oso partida lehiatua izan da, bizia, baina Aspeko pilotaria nagusitu da azkenean.
2024/10/25 - 19:38
Laso-Etxeberria eta Altuna-Jaka partidetako garaileek finalerdietarako urrats handia emango dute
Lehenengo jardunaldiko bi multzoetako garaileek elkarren aurka jokatuko dute Lau t'erdikoaren finalerdietara hurbiltzeko. Batetik, Unai Laso eta Peio Etxeberria lehiatuko dira, eta bestetik, Jokin Altuna eta Erik Jaka.
2024/10/22 - 22:30
Laso vs Etxeberria eta Artola vs Zubizarreta partidetarako materiala hautatu dute
Lau t'erdiko ligaxkako 2. jardunaldirako pilotak aukeratu dituzte Lasok, Etxeberriak, Artolak eta Zubizarretak. Lehenengo biek Labriten neurtuko dituzte indarrak urriaren 26an, eta azken biek Tafallan, urriaren 25ean.
2024/10/16 - 13:17
Laso eta Peña II, prest final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko partidarako
Unai Laso eta Jon Ander Peña nor baino nor gehiago ariko dira urriaren 20an, Labriten, Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako B multzoko 1. jardunaldiko partidan. Bi pilotariek igandeko hitzordurako materiala hautatu dute.
2024/07/14 - 22:15
Jon Mariezkurrena, haserre bizian San Fermin Torneoko finalean epaileak atxikia adierazi diolako
Peña II-Mariezkurrena II bikoteak San Fermin Torneoko finala galdu du Altuna III.aren eta Martijaren aurka (22-19). Partida 21-19 zihoanean, epaileak atxikia adierazi dio Mariezkurrenari; ondorioz, erabakiak garaipena eman die aurkariei, eta Berriozarkoa haserre bizian ikusi dugu.
2024/07/13 - 16:55
Ibarrola-Gaminde bikoteak irabazi du San Fermin Torneoko finala, Aldai eta Oses menderatuta (9-22)
Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek irabazi dute Emakume Master Cupeko San Fermin Torneoko txapela. Labriten jokatutako finalean, 9-22 gailendu zaizkie Amaia Aldairi eta Uxue Osesi.
2024/07/13 - 14:33
Peñak eta Mariezkurrenak 17-22 garaitu dituzte Laso eta Imaz, eta finalerako sailkatu dira
Jon Ander Peñak eta Jon Mariezkurrenak Binakako San Fermin Torneoko finala jokatuko dute igandean, Unai Laso eta Ander Imaz 17-22 garaitu baitituzte. Altuna eta Martija izango dituzte finalean aurkari.
2024/07/12 - 11:56
Altunak eta Martijak 22-18 garaitu dituzte Etxeberria eta Zabaleta, eta finalerako sailkatu dira
Jokin Altunak eta Julen Martijak Binakako San Fermin Torneoko finala jokatuko dute igandean, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta 22-18 garaitu baitituzte partida gogor eta bikain batean.
2024/07/09 - 17:01
Lasok eta Imazek lehen puntua lortu dute San Fermin Torneoan (22-20)
Unai Laso eta Ander Imaz Javi Zabalari eta Beñat Rezustari gailendu zitzaizkien atzo, San Ferminetako Torneoko bigarren jardunaldian. Neurketak 12 berdinketa izan zituen
2024/07/06 - 13:26
Lasok eta Imazek mendean hartu dituzte Urrutikoetxea eta Aranguren (22-17) sanferminetako atariko kanporaketan
Unai Lasok eta Ander Imazek osatuko dute Baikoren hirugarren bikotea Binakako San Fermin Torneoan, Mikel Urrutikoetxea eta Aitor Aranguren 17-22 menderatu baitituzte Iruñean, Labrit pilotalekuan.
2024/07/04 - 22:56
Elordik ez du jokatuko larunbatean San Fermin Torneoan, eta Zabalak ordezkatuko du
Mallabiako pilotariak min hartu du, beraz, baja izango da asteburuan. Javier Zabalak hartuko du bere tokia, Rezustarekin batera Ezkurdia eta Tolosak osatutako bikoteari aurre egiteko.
2024/07/01 - 17:30
Ostiralean abiatuko da 2024ko sanferminetako binakako txapelketa
Txapelketa uztailaren 5etik 14ra bitartean jokatuko da Labriten, eta enpresa bakoitzeko zortzi pilotarik hartuko dute parte.
2024/07/01 - 15:42
2024ko Binakako San Fermin Torneoa aurkeztu dute
Txapelketa uztailaren 5etik 14ra bitartean jokatuko da Labriten eta enpresa bakoitzeko zortzi pilotarik hartuko dute parte.
2024/05/25 - 22:38
Iker Larrazabal, B serieko txapeldun
Arabarra Asier Agirreri gailendu zaio 21-22, final oso gogor batean. Agirre 10 eta 5 aurreratu da; ondoren, Larrazabal aurretik jarri da, 1-11ko partziala eginda. 21na ere egin dute, eta azken tantoan Iker nagusitu da.
2024/05/21 - 22:47
Agirrek eta Larrazabalek materiala hautatu dute B Serieko Buruz Buruko finalerako
Agirre eta Larrazabalek pilotak aukeratu dituzte Labriten larunbatean jokatuko duten B Seriko Buruz Buruko finalerako.
2024/05/18 - 22:29
Unai Lasok Buruz Buruko finala jokatuko du bigarrenez, Javi Zabala mendean hartuta (22-12)
2022ko txapeldunak aurreikuspenak bere ditu eta errioxarrari aise gailendu zaio Labrit pilotalekuan jokatutako partidan.
2024/05/18 - 22:29
Unai Lasok Buruz Buruko txapelketako finala jokatuko du
Nafarra 22 eta 12 gailendu zaio Javi Zabala errioxarrari Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako lehen finalerdian.
2024/05/14 - 20:45
Laso eta Zabalak materiala aukeratu dute finalerdietako neurketarako
Lasok eta Zabalak material hautaketa egin dute Labriten larunbatean jokatuko den Buru buruko finalaurrekoetako partidarako.
2024/05/08 - 19:33
Javi Zabala: ''Nire helburu nagusia txapela irabaztea da''
Javi Zabalak Buruz Buruko Txapelketako finalerdia jokatuko du, Ezkurdiak Elordiri irabazi ondoren. Errioxarrak Unai Lasoren aurka neurtuko ditu indarrak maiatzaren 18an Labrit pilotalekuan. Eskuin eskua egoera onenean ez izan arren, Aspeko pilotaria itxaropentsu agertu da partidari begira.