Jose Javier Zabaleta
2025/08/22 - 23:16
Elordi eta Zabaleta, Bilboko Aste Nagusiko txapeldunak!
Elordik eta Zabaletak 15-22 menderatu dituzte Artola eta Iztueta. Bikote urdinak bikain abiatu du partida, eta alde handia lortu du, baina bikote gorriak aldea murriztu du eta markagailua estutu du. Azken tantoetan, berriz, urdinak nagusitu dira.
2025/08/18 - 22:47
Danel Elezkanok omenaldia jaso du Bizkaia pilotalekuan
Zaratamoko pilotariak iazko urrian iragarri zuen bere erretiroa, lesio eta arazo fisikoen ondorioz. Debuta egin zuenetik 13 urte bete diren egunean, omenaldia jaso du Bizkaia pilotalekuan.
2025/07/31 - 23:15
Jakak eta Zabaletak lehen puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean, Artola eta Martija 22-16 menderatuta
Zarautzen jokatutako partidan, lehenengo jardunaldian galtzaile atera ziren bi bikote aritu dira nor baino nor gehiago; hasieran, oso parean ibili dira, baina gerora, bereziki Zabaleta gehiago asmatzen hasi eta gero, gorriak gailendu egin dira.
2025/07/14 - 22:47
Etxeberria eta Zabaleta, San Fermin Torneoko txapeldunak (11-22)
Peña eta Mariezkurrena mendean hartu dituzte, Iruñean jokatutako finalean. Urdinak oso nagusi izan dira eta Peio Etxeberriak pilotari onenaren saria ere irabazi du.
2025/07/12 - 14:16
Etxeberria-Zabaleta bikoteak finalerako lehen txartela eskuratu du
Peio Etxeberriak eta Jose Javier Zabaletak sekulako pasada eman zieten atzo gauean Urrutikoetxeari eta Albisuri. 5-22 gailendu zen Aspeko bikotea, eta asteleheneko finalerako lehen txartela eskuratu zuen horrela.
2025/07/02 - 14:45
Binakako San Fermin Txapelketa uztailaren 5etik 14ra artean jokatuko da
Lau bikotek badute jada multzoen faserako txartela ziurtatuta: Etxeberria-Zabaleta, Artola-Iztueta, Altuna III-Bikuña eta Peña II-Mariezkurrena II. Horiez gain, Urrutikoetxea-Albisu vs Larazabal-Imaz eta Ezkurdia-Martija vs Elordi-Rezusta partidetako irabazleek osatuko dute txapelketa.
2025/06/16 - 15:22
2025eko CaixaBank Mastersa uztailaren 18an hasi eta irailaren 14an amaituko da
Aurkeztu dute jada 2025eko CaixaBank Mastersa. Txapelketa uztailaren 18an hasiko da. Finala irailaren 14an jokatuko da. Altuna III-Imaz, Artola-Martija, Ezkurdia-Iztueta, Zabala-Mariezkurrena II, Larrazabal-Rezusta, Jaka-Zabaleta eta Elordi-Albisu bikoteek parte hartuko dute.
2025/02/21 - 21:12
Zabalak eta Eskuzak Elordi eta Zabaleta ordezkatuko dituzte igandean, play-offeko partidan
Javier Zabalak Aitor Elordiren ordez jokatuko du, eta Arkaitz Eskuza, aldiz, Jose Javier Zabaletaren ordez arituko da; izan ere, Elordi eta Zabaleta osteguneko partidan lesionatu ziren, eta ezingo dira kantxaratu igandean, Eibarren.
2025/02/18 - 11:45
Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkarako txartelak jokoan, otsailaren 20tik 23ra artean
Hilaren 20an, ostegunean, Artola-Mariezkurrena II eta Elordi-Zabaleta bikoteak ariko dira nor baino nor gehiago, eta irabazleak finalerdietara sailkatuko dira; galtzaileak, aldiz, ostiraleko Jaka-Imaz vs Peña II-Albisu partidako irabazleak izango du txapelketan jarraitzeko aukera, otsailaren 23an.
2025/02/15 - 00:53
Elordik eta Zabaletak laugarren postua ziurtatu dute Jaka eta Eskiroz garaituta (21-22)
Egin zitezkeen tanto guztiak egin dituzte partida oso gorabeheratsuan, baina azken hirurak Elordik eta Zabaletak egin dituzte. Hala ere, Aspeko bikoteak ziurtatuta zuen Binakako Txapelketako laugarren postua, 12 tanto baino ez baitzituen behar.
2025/02/10 - 21:08
Aspek Iñigo Bikuñaga jarriko du Aitor Arangurenen ordez, azken jardunaldiari begira
Ohar batean adierazi dutenez, erabakia "Altuna III.a-Aranguren bikotearen ibilbidea suspertzeko asmoz" hartu dute. Horrez gain, Eskirozek Imaz ordezkatuko du, gipuzkoarrak mina duelako eskuin eskuan.
2025/02/10 - 15:44
Gauza asko erabakitzeke, azken jardunaldiari begira
Igandean, Ezkurdia eta Rezusta zuzenean sailkatu ziren finalerdietara. Sailkapeneko lehen hiru tokiak nork hartuko zituen argituta, gainerako guztia datorren asteburuan argituko da, ligaxkaren 14. eta azken jardunaldian.
2025/02/01 - 21:53
Laso eta Iztueta finalerdietatik oso gertu daude Elordi eta Zabaleta 11-22 garaitu ostean
Zabaletak partida eskasa jokatu du, hainbat pilota galduta, eta horrek erraztasunak eman dizkio Baikoko bikoteari Binakako Txapelketako bederatzigarren garaipena lortuta hanka bat finalerdietan sartzeko.
2025/01/25 - 21:56
Artolak eta Mariezkurrenak zazpigarren garaipena lortu dute (22-18)
Gorriek Elordi eta Zabaleta mendean hartu dituzte Makina-Xemeinen jokatutako partidan. Mariezkurrenak orkatila bihurritu du partida 5-1 egon denean, baina aldageletatik pasa ostean nafarrak jokoan jarraitu ahal izan du.
2025/01/12 - 21:29
Elordik eta Zabaletak ez dute hutsik egin (22-12)
Seigarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketako bederatzigarren jardunaldiko partidan, Zabaleta eta Bikuña (Altuna eta Arangurenen ordezkoak) 22-12 menderatuta.
2025/01/12 - 14:28
Altuna eta Aranguren ez dira arratsaldean Oguetan arituko, sukarrarekin baitaude
Amezketako pilotaria Javier Zabala errioxarrak ordezkatuko du, eta Aitor Aranguren atzelaria, Iñigo Bikuñak.
2024/12/24 - 16:25
Elordik eta Zabaletak 13-22 irabazi diete Jakari eta Imazi
Binakako Txapelketaren 5. jardunaldia abiatu zen atzo Durangoko Ezkurdin. Elordik eta Zabaletak 13-22 hartu zituzten mendean Jaka eta Imaz.
2024/12/24 - 10:34
Elordik eta Zabaletak 22-13 irabazi die Jakari eta Imazi
Elordi eta Zabaleta izan dira nagusi Durangoko Ezkurdi frontoian jokatutako norgehiagokan, Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldiko lehen partidan.
2024/12/21 - 22:20
Elordik eta Zabaletak partida bikaina osatuz lortu dute hirugarren garaipena (22-21)
Laso eta Iztueta menderatu dituzte maldan gora jarri zaien partida irauliz, eta azkeneraino borrokatu behar izan dute 22ra iristeko.
2024/12/14 - 23:00
Elordik eta Zabaletak garaipena lortu dute, Labriten, Peio Etxeberria eta Martija mendean hartuta (22-15)
Horrenbestez, Aitor Elordik eta Jose Javier Zabaletak bi puntu dituzte jada sailkapenean. Peio Etxeberria eta Martija 8-2 aurreratu dira, baina gorriek markagailua irauli dute, eta garaipena eskuratu.