Jon Uriarte
2022/09/08 - 19:10
Jon Uriarte, Athleticen emakumezkoen taldearen helburuei buruz: "Ligan lehen herenean geratu behar dugu"
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak agerraldia egin du Iraia Iturregi eta Garazi Murua emakumezkoen taldeko entrenatzailearekin eta kapitainarekin batera. Uriarteren esanetan, taldearen denboraldiko xedea aurreko urteko hobetzea izan behar du, hau da, sailkapeneko "lehen herenean geratzea".
2022/08/18 - 17:25
Uriarte, klub barruan egin nahi dutenaz: ''Ez da iraultza handia izango, aldaketa txiki asko izango dira''
EITB Mediak Jon Uriarte Athleticeko presidentea elkarrizketatu du. Bideo honetan elkarrizketaren bigarren atala dago ikusgai. Alderdi instituzionalaz mintzatu da, Valverderi buruz, eta animazio harmailari buruz, besteak beste.
2022/08/17 - 23:32
Uriarte, Herrera eta Martinezi buruz: ''Fitxaketak eta kontratu berritzeak barruan kudeatu beharrekoak dira''
EITB Mediak Jon Uriarte Athleticeko presidentea elkarrizketatu du. Ez du argitu Ander Herrera fitxatuko duen, ezta Iñigo Martinezek kontratua berrituko duen ala ez. Pesidentearen ustez, gai horiek barruan kudeatu beharreko kontuak dira.
2022/08/10 - 19:52
Petxarromanek utzita jokatuko du Andorran
Jokalari zuri-gorria Bigarren Mailara igo berri den taldean arituko da denboraldi honetan.
2022/08/10 - 17:35
Jon Uriartek, Iñigo Martinez aurten Athleticen geratzeri buruz: ''Bai, noski''
Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteari Iñigo Martinezek denboraldi honetan Athleticen jokatuko duen galdetu diote Lezaman, eta "bai noski" izan da haren erantzuna; izan ere "beste urtebeterako kontratua dauka". (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2022/08/10 - 16:56
Jon Uriarte: ''Europara joatea lortu behar dugu''
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak agerraldia egin du hedabideen aurrean, Lezaman, eta nabamendu duenez, talde zuri-gorriak hurrengo denboraldian izan behar duen helburu nagusia Europan sartzea izan behar da.
2022/07/24 - 13:00
Valverde, Iñigo Martinezi buruz: ''Gauza hauek udako klasikoak dira; lasai gaude''
Athleticeko entrenatzailea lasai dago Iñigo Martinez Bartzelonatik fitxatzeko aukeraren inguruan. Taldearentzat jokalari garrantzitsua dela eta klubean "lasai" daudela argitu du.
2022/07/12 - 14:21
Ander Capak Athleticen jarraituko du
Bi urteko kontratua sinatu du, horietako bigarrena "helburu batzuk" lortzeari lotuta egongo dena.
2022/07/08 - 00:57
Cordobak ez du Athleticen jarraituko
Klubak ez du baliatu Iñigo Cordobaren kontratua automatikoki 2025era arte luzatzeko zuen aukera.
2022/07/07 - 18:12
Uriarte presidentearen lehen hartu-emana Athleticeko joalariekin
Jon Uriarte Athleticeko presidentea Lezaman egon da uztailaren 7an. Gizonezkoen lehen taldeko jokalariak eta teknikariak agurtu ditu.
2022/07/04 - 22:56
Jokin Ezkietak Athleticeko jokalaria izateari utzi dio
Atezain nafarrak bertan behera utzi du talde zuri-gorriarekin zuen kontratua hura amaitzeko urtebete falta zela. Bilboko taldeak jokalaria berreskuratzeko eskubidea izango du.
2022/07/03 - 20:52
Gorka Guruzeta Athleticera bueltatuko da
Zornotzako taldean egondako aurrelariak bi urteko kontratua sinatuko du zurigorriekin, 2024ra arte. Horrekin batera, aldagai batzuen arabera hirugarren urte batera kontratua luzatzeko aukera izango du donostiarrak.
2022/07/03 - 02:02
Ander Capak ez du kontratua berrituko Athleticekin
EiTB-k jakin duenez, klubak ez du onartu jokalariak eskatu dituen bi urteak eta soldata. Antza, taldeak urte bateko kontratua, eta beste baterako aukera, eta helburuetan oinarritutako soldata eskaini dio.
2022/07/02 - 17:37
Bingen Arostegik Bilbao Athletic entrenatuko du
Prestatzaile bermeotarra Lezamara itzuliko da 2020ko otsailetik Kuko Zigandaren laguntzaile bezala lan egin ondoren Oviedon.
2022/07/01 - 00:58
Valverde: ''Lezamako eta taldeko gakoak ezagutzen ditut''
Athleticek Ernesto Valverde aurkeztu du entrenatzaile berri gisa, Jon Uriarte presidentearen eskutik. Extremadurakoak pozik agertu da hurrengo denboraldian izango duen erronkarekin. Jatorrizkoa: Gaztelaniaz.
2022/06/25 - 17:21
Ernesto Valverde eta Iraia Iturregi izango dira Athleticeko entrenatzaile nagusiak
Jon Uriartek Athleticeko hauteskundeak irabazi ondoren, Ernesto Valverde izango da berriz bilbotarren entrenatzailea. Hirugarrenez eseriko da zuri-gorrien aulkian. Emakumezkoen taldea, aldiz, Iraia Iturregik gidatuko du.
2022/06/25 - 17:15
Bazkideek Jon Uriarte aukeratu dute Athleticeko presidentea izateko
Athleticeko bazkideek Jon Uriarte aukeratu dute datozen lau urterako klubeko presidentea izateko. "Gure helburua lau urte hauetan Athleticeko familia berriro elkartzea izango da", esan du presidente berriak.
2022/06/25 - 16:53
Kiroltasuna eta elkarlanerako eskaintza nagusi, emaitzak ezagutu ostean
Bilbotar klubeko bazkideek emandako botoen % 46 Uriarteren hautagaitzaren aldekoak izan dira. Iñaki Arechabaletak botoen % 33 jaso du, eta Ricardo Barkalak % 18. Lehiak lehia, elkarlanerako prestutasuna eta kiroltasuna agerrarazi dute hautagaiek.
2022/06/25 - 02:20
Jon Uriarte, Athleticeko presidente berria
Bilbotar klubeko bazkideek emandako botoen % 46 Uriarteren hautagaitzaren aldekoak izan dira. Iñaki Arechabaletak botoen % 33 jaso du, eta Ricardo Barkalak % 18. Horrela, Ernesto Valverde izango da Athleticeko gizonezkoen lehen taldeko entrenatzailea.
2022/06/25 - 01:43
Jai giroa San Mamesen Athleticeko presidente berriari harrera egiteko
Athleticeko zaleak estadioaren ondoan elkartu dira Jon Uriarteren ustezko garaipena ospatzeko, klubeko hurrengo presidentea aukeratzeko egin diren hauteskundeetan.