Jon Uriarte
2022/06/23 - 18:51
Uriarte: ''Aviñaren ordez ez dugu edonor fitxatuko, are gutxiago edozein baldintzatan''
Jon Uriarte Athleticen presidente kargurako hautagaia bere proiketurako kirol zuzendari bila dabil, Carlos Aviña baztertu baitzuen mexikarraren txio polemiko batzuen ondorioz. Uriartek EITB Median adierazi zuenez, Aviñaren ordezkoaren bila dabiltza.
2022/06/22 - 19:42
Barkalak eta Uriartek Valverderen alde egindako apustuak kanpainako azken-aurreko eguna markatu du
Bi hautagaitzek ziurtatu dutenez, erabakia ez da bat-batekoa izan; aldiz, asteak edo hilabeteak eman dituzte Ernesto Valverderekin hizketan. Biek entrenatzaile bera proposatzen duten arren, euren proiektuak oso bestelakoak dira.
2022/06/22 - 17:41
Valverde: ''Kontsentsua eskatu nien bi hautagaitzei, baiezkoa emateko''
Asteazkenean jakitera eman dutenez, Jon Uriartek eta Ricardo Barkalak gidatutako hautagaitzek Ernesto Valverde proposatuko diete bazkideei, Athleticeko entrenatzaile gisa. EITB Mediak Valverderekin hitz egiteko aukera izan du.
2022/06/22 - 12:18
Carlos Aviña ez da Jon Uriarteren hautagaitzaren futbol-zuzendaria izango
Aviñak duela urte batzuk argitaratutako txio batzuek polemika eragin dute, eta mexikarrak Athleticeko presidente-kargurako hautagaia den Jon Uriarteren proiektuko kide izateari utzi dio.
2022/06/22 - 11:51
Ernesto Valverde izango da Athleticen entrenatzailea Uriartek edo Barkalak hauteskundeak irabaziz gero
Bi hautagaitzek iragarri dute asteazken goizean. Hala, bi entrenatzaile hauetako batek hartuko du lehoiak entrenatzeko ardura: Valverdek (2003tik 2005era eta 2013tik 2017ra ibili zen), ala Bielsak (2011tik 2013ra izan zen).
2022/06/21 - 17:06
Jon Uriartek Carlos Aviña jarriko du Athleticeko futbol-zuzendari hauteskundeak irabaziz gero
Bilbotar klubeko presidentegaiak astearte honetan aurkeztu du kirol-arlorako bere proiektua, ostiraleko hauteskundeetan irabazle irtengo balitz. Baieztatu duenez, Iraia Iturregik emakumezkoen taldearen entrenatzailea izaten jarraituko luke.
2022/06/21 - 16:58
Jon Uriartek Athleticentzat duen kirol proiektuaren berri eman du
Carlos Aviña mexikarra da berak aukeratutako futbol zuzendaria. Sergio Navarro arduratuko litzateke Lezamaz, Xabier Arrieta emakumezkoen futbola kudeatzeaz eta Iraia Ituregi izango da emakumezkoen taldeko entrenatzailea. Gizonezkoen taldeko entrenatzailearen inguruan, berriz, txintik ez.
2022/06/19 - 17:14
Jon Uriarteren gizarte-programak eredu britainiarra du oinarri
Jon Uriarte hautagaiak Athleticentzat duen gizarte-programa argitaratu du sare sozialetan. Bazkideak eta zaleak klubaren parte senti daitezen lortu nahi du. Horretarako, 'Athletic Nagusi' ekimena jarriko du abian eta euskararen erabilera bultzatuko du, besteak beste.
2022/06/19 - 17:09
Azken egunak geratzen dira Athleticeko presidente berria ezagutzeko
Ekainaren 24an, Iñaki Arechabaleta, Ricardo Barkala edo Jon Uriarte Athleticeko presidente berria izango da. Arechabaletak astelehen honetan emango ditu datu gehiago bere proiektuaz, Barkalak asteartean eta Uriartek asteazkenean. Elkarrizketak zuzenean jarraitu ahal izango dira eitb.eus-en.
2022/06/18 - 17:41
Athleticerako proiektu indartsuaren eta negozio berrien aldeko apustua egiten du Jon Uriartek
Athleticen defizit estrukturala baliabide gehiago sortuz amaitu nahi du Uriartek, eta zelaiaren ustiapena hobetzeko zenbait ekimen aurkeztu ditu. Klubaren eraldaketa digitalari dagokionez, aditu baten laguntza izango duela iragarri du.
2022/06/16 - 17:02
Jon Uriarte: ''Eraso ugari jasotzen ari gara, baina aurrera goaz eta irabaztera etorri gara''
Hautagaitza erretiratzeko hausnarketa egin ostean, Uriarteren hautagaitzak aurrera egitea erabaki du. Gizonezkoen eta emakumezkoen aegituak bateratzea da bere proposamenetako bat, kirol zuzendari bakarraren ardurapean.
2022/06/09 - 23:56
Uriarte, Barkala eta Arechabaleta, Athleticen presidente kargurako hautagai ofizialak
Jon Uriarte, Ricardo Barkala eta Iñaki Arechabaleta Athleticen presidentziarako hautagaiak dira jada. Hauteskunde-batzordeak baieztatu du hiru hautagaitzek beherrezkoak ziren 2.016 abalak gainditu dituztela.
2022/06/09 - 20:29
Uriarte, Barkala eta Arechabaleta Athleticen presidente kargurako hautagaiak dira jada
Hiru hautagaitzek gainditu dute beharrezkoak ziren abalen kopurua, klubeko hauteskunde-batzordeak jakinarazi duenez.
2022/06/09 - 00:37
Jon Uriartek bere hautagaitzako lantaldea aurkeztu du
Presidente izateko hautagaiaz gain beste 18 pertsonak osatzen dute 'Izan Athletic' hautagaitzaren lantaldea.
2022/06/04 - 17:08
Athleticeko presidente izateko hiru aurrehautagaiek euren babesak aurkeztu dituzte
Ricardo Barkalak eta Iñaki Aretxabaletak goizean aurkeztu dituzte euren sinadurak, 4.450 lehenak eta 3.304 bigarrenak. Arratsaldean Jon Uriarteren txanda izan da egin du, eta 6.254 sinadura batu ditu.
2022/06/03 - 17:11
Sinadurak biltzeko azken orduak dituzte Athleticeko presidentetzarako aurrehautagaiek
Gutxienez 2.016 sinadura bildu behar dituzte Athleticeko hautagai ofizialak izateko. Epea larunbatean, ekainak 4, amaitzen da eta ostegunean, ekainak 9, Hauteskunde Batzordeak hautagai ofizialen zerrenda emango du.
2022/05/25 - 17:02
Iragana zaindu eta aurrera begiratu nahi du Jon Uriartek
Jon Uriartek, Athleticeko hauteskundeetara aurkeztu nahi duen hiru aurrehautagaietako batek, bere lehen agerraldi publikoa egin du bere egitasmoez hitz egiteko.
2022/05/24 - 23:47
Jon Uriartek hautagai izateko dokumentazioa jaso du
Athleticeko presidente izateko hauteskundeak ekainaren 24an egingo dira. Jon Uriartek hautagaitza aurkeztuko du, eta maiatzaren 24an jaso du dokumentazioa Ibaiganen.
2022/05/23 - 02:26
Jon Uriarte, Athleticen presidente izateko hirugarren aurrehautagaia
Ricardo Barkalari eta Iñaki Arechabaletari batu zaie ekainaren 24an egingo diren hauteskundeetan esku hartzeko asmoan.