Jon Uriarte presidente izanda
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ernesto Valverde eta Iraia Iturregi izango dira Athleticeko entrenatzaile nagusiak

20220625150918_ernesto-valverde_
18:00 - 20:00
Ernesto Valverde eta Iraia Iturregi izango dira Athleticeko entrenatzaile nagusiak
Jon Uriartek Athleticeko hauteskundeak irabazi ondoren, Ernesto Valverde izango da berriz bilbotarren entrenatzailea. Hirugarrenez eseriko da zuri-gorrien aulkian. Emakumezkoen taldea, aldiz, Iraia Iturregik gidatuko du.

Zure interesekoa izan daiteke

LEZAMA (BIZKAIA), 12/01/2026.- El entrenador del Athletic de Bilbao, Ernesto Valverde, ha ofrecido este lunes una rueda de prensa previa a la eliminatoria de octavos de final de la Copa del Rey del martes ante la Cultural Leonesa en el Reino de León. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Valverde Zigandari buruz: "Pertsona batzuekin lotura berezia duzu, eta nik berarekin horixe daukat"

"Zelaian genuen jokatzen genuenean eta kanpoan ere bai. Baina horrek ez du kentzen bihar elkar ikusi nahi ez izatea", esan du entrenatzaile zuri-gorriak txantxetan. Bestalde, Valverdek ohartarazi du Cultural Leonesaren aurkako Errege Kopako kanporaketari aurre egiteko "modu bakarra indartsu zelairatzea" dela, Bartzelonaren aurkako Superkopan jasotako jipoiaren "presioari" aurre eginez. Azkenik, adierazi du oraindik ez duela klubeko arduradunekin hitz egin bere etorkizunari buruz.

Iñaki Williams rueda de prensa previa semifinal Supercopa de España frente al Barcelona
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iñaki Williams: "Agian hitzak ez ziren egokiak izan, baina ez naiz damutzen"

"Ikusitakoa ikusita, naturala izatea eta gauzak norberak pentsatzen duen bezala esatea... askotan kontu pixka bat izan behar da, baina egia da gure zaleentzat gogaikarria dela. Agian formak ez ziren zuzenak izan, baina ziurrenik bihar etxetik kanpo jokatzea bezala izango da, jarraitzaile asko izango ez ditugulako", deitoratu du aurrelari zuri-gorriak. Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailea, ostera, pragmatikoago azaldu da berriro. "Pozik gaude hemen", esan du. Hala ere, "beste formato batekin, gure publikoarekin, aukera gehiago izango genituzke", onartu du prestatzaile zuri-gorriak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X