Johan Sorozabal
2025/02/20 - 21:50
Urreisti eta Johan, nor baino nor gehiago Biscayne Cupeko finalerdian
Eñaut Urreisti eta Gorka Sorozabal Johan Sorozabalen eta Imanol Lopezen aurka arituko dira Biscayne Cupeko finalerdietan, Danian. Zein bikotek lortuko du larunbateko final handirako txartela?
2024/12/26 - 20:50
Johan Sorozabal eta Unai Lekerika bikotea gertu-gertutik ezagutu dugu
2024-2025eko Eusko Label Winter Seriesen aurrera egiteko aukera gabe geratu den bikoteak galdera batzuk erantzun ditu.
2024/10/08 - 00:52
Johan eta Gorka Sorozabal: ''Zorte handia da maila honetan anaia batekin jokatzea. Amets bat da''
Sorozabal anaiek eskertzen dute Jai Alai Leagueko Lauko Finala bikote bezala jokatzea, eta finala irabazteko indarrarekin ikusten dute euren burua, nahiz eta ziur dauden ez dutela erraza izango.
2024/10/08 - 00:29
Johan eta Gorka, Jai Alai Leagueko lehenengo finalistak
Sorozabal anaiek hiru setetan menderatu dituzte Laduche-Del Rio (15-10, 4-15 eta 5-4). Bigarren bikote finalista datorren astelehenean zehaztuko da, Erkiagak eta Basquek Barandika eta Lopezen aurka jokatu ostean.
2024/08/28 - 19:11
Johan Sorozabalek eta Thibault Basquek irabazi dute Donibane Lohizuneko Nazioartekoa
Finalean, astelehenean, Ludovic Laduche eta Gorka Sorozabal hartu zituzten mendean, bi jokotan, 15-13 eta 15-7. Horrenbestez, Johanek eta Basquek eskuratu dute Jai Alai Ligako lauko finalerako txartela.
2024/02/13 - 00:45
Johan eta Imanol: ''Asko ikasi dugu elkarrekin'', Eusko Label Winter Seriesen
Johan Sorozabalek eta Imanol Lopezek lortu dute hirugarren postua 2023-24ko Eusko Label Winter Series Txapelketan, Jean Olharan eta Julen del Rio mendean hartuta.
2024/02/13 - 00:40
Johanek eta Lopezek lortu dute 2023-24ko Eusko Label Winter Serieseko hirugarren postua
Biarritzeko aurrelariak eta Zumaiako atzelariak bi jokotan menderatu dituzte Olharan eta Del Rio, 15-8 eta 15-13, astelehenean, Gernika-Lumon. Hala, igandean, final handia amaituta, podiumera igoko dira, Bizkaiko udalerriko Jai Alai pilotalekuan.
2022/12/21 - 10:58
Zesta-puntarekiko grina odolean daramate Laurent eta Johan Sorozabal aita-semeek
Laurent Sorozabal zestagileak 56 urte ditu, Biarritzeko klubean coach bezala dabil eta jokalaria izandakoa da. Bere seme-alabei, Johan, Gorka eta Oihanari, zesta-puntarekiko zaletasuna helarazi die. Hirurek jokatzen dute eta Johanek berak pilotak egiten omen ditu.