Johan eta Gorka, Jai Alai Leagueko lehenengo finalistak
Johan eta Gorka Sorozabal anaiek Jai Alai Leagueko Lauko Finaleko finalerako txartela lortu dute, astelehen honetan Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatutako lehen finalerdian Laduche eta Del Rio mendean hartuta, hiru setetan.
Sorozabal anaiek ondo hasi dute partida, lehen jokoa 15-10eko emaitzarekin eramanez. Bigarrenean, ordea, panorama erabat aldatu da. Laduchek eta Del Riok atsedenaldia aprobetxatu dute eta gehiago zentratuta atera dira kantxara, norgehiagokan nagusituta 4-15eko emaitzarekin jokoa irabazteko.
Dena berdinketa hausteko hirugarren jokoan erabaki da, non bi bikoteak 4 tantorekin berdinduta egon diren. Azkenean, balantza Sorozabalen alde makurtu da eta finalerako txartela lortu dute.
Bigarren bikote finalista datorren astelehenean zehaztuko da, Erkiagak eta Basquek Barandika eta Lopezen aurka jokatu ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Zesta-puntaren profesionalizaziorantz urrats berria: “Pole Performance” proiektua
Zesta-puntari profesionaltasun handiagoa emateko, “Pole Performance” proiektua aurkeztu dute Donibane Lohizunen. Ekimena goi-mailako entrenamenduetan oinarritzen da, eta puntistei arlo fisikoan, teknikoan, taktikoan eta mentalean prestakuntza eskaintzea du helburu.
Ihart eta Arai Berriatuko Master Serieseko finalean dira, Erika eta Alize mendean hartuta
Jai Alai Ligako lehen neurketan, Ihartek eta Araiek Erika eta Alize garaitu dituzte (11-15 eta 8-15), eta Berriatuko Master Serieseko finalerako sailkatu dira. Datorren ostiralean jokatuko da bigarren finalerdia: Lur eta Maia Elaiaren eta Eneritzen aurka arituko dira.
Emakumezkoen Jai Alai Ligaren bigarren edizioa aurkeztu dute Berriatuan
Bigarren edizioa izango da aurtengoa, eta iaz bezala, Berriatuan hasiko da txapelketa. Emakume gehiagok hartuko dute parte, gaurko aurkezpenean azaldutakoaren arabera.
Barandika eta Lekerika Pauko Gabonetako Txapelketako finalerako sailkatu dira
Barandikak eta Lekerikak Pauko Gabonetako Torneoko finala jokatuko dute ostiral honetan, atzoko finalerdian Urreisti eta Portet bi setetan (15-12 eta 15-10) garaitu ondoren. Finalean Olharan eta Minvielle izango dituzte aurkari, eta omenaldi kutsua izango du, Biarnoko Saliesekoaren azken partida izango baita.
Atain Jai Alai Leagueko txapelketa ofizialak jokatzen hasiko da
Gorka Mugartegi "Atain" atzelaria, Eraman! enpresak "afizionatu mailako nabarmenena" bezala definitzen duena, Daniako (Estatu Batuak) denboraldia amaitzean puntista onenen aurka lehiatuko da, otsailaren amaieran.
EITBk Jai Alai Play aurkeztu du, puntisten pare sentitzeko jokoa
Erabiltzaileok, xistera birtuala eskuan hartuta, pilotalekuetako zirrara sentitzeko moduan izango dira. Gainera, QR bidez, eitb.eus atariaren bitartez, norberak bere bideoa eskuratzeko aukera izango du.
Barandikak eta Lekerikak irabazi dute Durangoko Master Seriesa
Barandikak eta Lekerikak irabazi dute Durangoko Master Seriesa, Urreisti eta Zabala bi setetan menderatuta (15-11 eta 8-15). Jai Alai Ligaren denboraldi berriko lehen txapela eskuratu dute Durangoko Ezkurdi Jai Alai frontoian.
Barandika-Lekerika eta Urreisti-Zabala bikoteak, Durango Master Serieseko finalera
Kostata lortu zuten bi bikoteek Durango Master Serieseko finalerako txartela; izan ere, bi finalaurrekoetan hirugarren seta jokatu behar izan zuten neurketak erabakitzeko. Azkenean, Barandikak eta Lekerikak Erkiaga eta Del Rio menderatu zituzten; Urreistik eta Zabalak, ordea, Olharan eta Ibarluzea.
Durangoko Master Seriesarekin abiatuko da Jai Alai Ligaren denboraldi berria
Lau bikote lehiatuko dira aurten Durango Master Series txapelketan. Datorren astelehenean hasiko da, eta finala urriaren 13an jokatuko dute. Aurkezpena egin dute ostegun honetan, Durangon.
Sorozabal-Arai vs Elaia-Maia Jai Alai Ligako finaleko azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
2025eko Jai Alai Ligako finalean, Elaia Gogenolak eta Maia Goikoetxeak hiru jokotan irabazi diete, 15-9, 13-15 eta 2-5 Oihana Sorozabali eta Arai Lejardiri.