Jannik Sinner
Jannik Sinnerrek ez du partidarik jokatuko 2027ra arte, belaunean duen lesioagatik
Tenislari italiarrak iragarri du hori. Sinnerrek, munduko sailkapeneko lehenengoa bera, uztailaren 12tik ez du partida ofizialik jokatu, hau da, Wimbledoneko finala irabazi zuenetik: "Medikuek eta nik neuk erabaki dugu belaunerako tratamendu bat egin behar didatela; hortaz, 2026ko denboraldia ofizialki amaitu da niretzat", adierazi du.
Sinnerrek ez du AEBetako Irekian parte hartuko, eskuineko belaunean daukan lesioarengatik
Sinnerrek titulua berretsi du Wimbledonen
Tenislari italiarrak lau setetan irabazi dio Alexander Zverevi finalean, 6-7 (7), 7-6 (2), 6-3 eta 6-4ko emaitzarekin, bigarrenez jarraian Londresen garaile bihurtzeko. Bere bosgarren Gand Slama da.
Sinner Roland Garrosetik kanpo, bero kolpe bat jasan ondoren
Jannik Sinner italiarrak Juan Manuel Cerundolo argentinarraren aurka galdu du Roland Garroseko bigarren kanporaketan. Lehen bi setak irabazita eta hirugarrenean 5-1 zihoazenean, Sinnerrek bero kolpea jasan du eta erabakigarria izan da hori emaitzan. "Hirugarren setean zorabiatuta sentitu naiz eta botaka egin nahi nuen, baina ezin izan dut", adierazi du italiarrak.