Jagoba Arrasate
2023/02/28 - 16:23
Arrasate: ''Gogotsu gaude; egun berezia izango da, historikoa, eta zaleek ere gurekin jokatuko dute''
Athleticen aurkako finalerdiaren bezperan, Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak adierazi du asteazkenerako asmoa dela "partida ona egitea, eta irabaztea".
2023/02/27 - 13:31
''Ilusioz handi': hau da Osasunak Kopako finalerdirako prestatu duen bideoa
Nafarroako klubak, astelehenean, Athleticen aurkako finalerdirako bi egun geratzen direla, bideo bat argitaratu du sare sozialetan. Bi taldeek asteazkenean jokatuko dute elkarren kontra, Sadarren.
2023/02/27 - 00:15
Osasunak garaipena lortu du Sevillaren aurkako partida bizian (2-3)
Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldea hiru aldiz aurreratu da markagailuan. Etxeko taldeak, baina, ez dizkio gauzak erraz jarri eta birritan berdindu du markagailua. Abdek 84. Minutuan sartutako golak eman die garaipena gorritxoei.
2023/02/25 - 13:55
Arrasate: ''Sevillara dena ematera ez bagoaz, ez dugu inolako aukerarik''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailearen ustez, plantilla on bat dute erronkei aurre egiteko eta, asteazkenean Athleticen aurka Errege Kopa jokatu arren, argi dauka Sevillara dena ematera joan behar dutela garaipena nahi badute.
2023/02/19 - 01:18
Osasunak porrota jaso du Real Madrilen aurka (0-2)
Jagoba Arrasateren taldeak Real Madrilen aurkako partida galdu du azken 10 minutuetan bi gol jaso ostean.
2023/02/17 - 19:41
Jagoba Arrasate: ''Prest gaude Real Madrilen aurka jokatzeko, badakigu partida handia dela''
22. jardunaldia hasi aurretik, Osasuna bederatzigarren postuan dabil, 30 punturekin, eta egungo txapeldunari aurre egin beharko dio oraingoan. Talde gorritxoaren entrenatzailearen iritziz, Oasunak bere onena eman beharko du beste garaipen bat lortu ahal izateko.
2023/02/11 - 15:00
Jogaba Arrasate: ''Valladolid geroz eta talde hobea da; ea gehiago garen une horiek baliatzen ditugun''
Jagoba Arrasatek etxetik kanpo puntuak lortzeko dituzten zailtasunez eta Valladolid neguko merkatuaren ostean duen bolada onaz aritu da Taxoaren. Gorritxoen entrenatzaileak norgehiagoka irabazteko gakoa partidan zehar dituzten une onak baliatzea da.
2023/02/04 - 18:21
Osasunak berdinketa baino ez du lortu Espanyolen aurka (1-1)
Budimirrek aurreratu ditu gorritxoak 45. minutuan eta berehala epaileak talde bakoitzeko jokalari bana kanporatu ditu. Berdinketaren gola 59. minutuan sartu du Braithwaitek.
2023/01/28 - 14:46
Jagoba Arrasate: ''Indarrez justu gabiltza, baina gure jendearen aurrean jokatzeak lagunduko digu''
Kopako finalerdietarako txartela lortuta, Atletico Madrilen aurka jokatuko dute gorritxoek Sadarren. Sevillaren aurka luzapena jokatuta, indarrez justu direla esan du Arrasatek, hala ere, etxean jokatzeak lagunduko dituela baieztatu du.
2023/01/26 - 12:50
Jagoba Arrasate, Osasunak Sevilla kanporatu ostean: ''Gau magikoa izan da''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea pozarren agertu da prentsaurrekoan, talde gorritxoak Sevilla Errege Kopan kanporatu eta finalerdietarako sailkapena lortu ostean.
2023/01/24 - 17:28
Jagoba Arrasate: ''Ilusioa dugu, taldea prest ikusten dut'', Sevillaren aurkako kanporaketarako
Sadarren, asteazkenean, Osasunak Sevillaren bisita hartuko du, eta Kopako finalerdietarako txartela dago jokoan. Nafar taldearen entrenatzailearen iritziz, zaleek ere gogo handia dute zelaian egoteko, eta, halaber, "partida gurekin jokatzeko".
2023/01/22 - 19:42
Osasunak berdindu egin du Elxen aurka (1-1)
Lehen zatian gorritxoak nagusitu badira ere, bigarrenean sufritzea egokitu zaie. Chimy Avilak zulatu du atea 20. minutuan, baina ez da nahikoa izan garaipena lortzeko, Carmonak banakoa jarri baitu markagailuan, 67. minutuan.
2023/01/21 - 15:12
Arrasate: ''Denok dakigu Elxek partidak irabaziko dituela, eta alerta egon behar gara''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Elxen aurka igandean jokatuko duen partidari buruz hitz egin du.
2023/01/20 - 16:52
Arrasate: ''Lehentasuna etxean jokatzea zen eta hala egokitu da, ea finalerdietarako pausoa eman dezakegun''
Osasunak Sevillaren aurka jokatuko du Errege Kopako final-laurdenetako partida Sadarren. Jagoba Arrasate talde gorritxoko entrenatzaileak kanporaketa parekatua aurreikusten du.
2023/01/17 - 19:10
Jagoba Arrasate: ''Gure mailarik onena eman beharko dugu; ilusio itzela dugu''
Osasunak Betisen aurka jokatuko du Errege Kopako kanporaketan. Partida Benito Villamarinen bada ere, gorritxoek iazko txapeldunak garaitu eta txapelketan aurrera egiteko asmoa dute.
2023/01/14 - 21:37
Osasunak garaipena erdietsi du Mallorcaren aurka (1-0)
Aimar Orozen golak garaipena eman dio Osasunari Mallorcaren aurka. Bi hilabetez Sadarren jokatu gabe ziren gorritxoak eta itzuleran 3 puntu batu dituzte.
2023/01/13 - 14:54
Arrasate: ''Eman behar dugun pauso hori eman nahi dugu''
Osasunako entrenatzaileak larunbatean Mallorcaren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du. Nafarrek urteko lehen garaipena lortu nahi dute zaleen aurrean.
2023/01/10 - 00:52
Hutsean berdindu dute Athleticek eta Osasunak
Athletic nagusi izan da 90 minutuetan baina ezin izan dute nafarren atea zulatu.
2023/01/08 - 14:45
Arrasate: ''Gauzak oso ondo egin beharko ditugu Athleticen aurka emaitza on bat lortzeko''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak, talde gorritxoak Athleticen aurka urtarrilaren 9an jokatuko duen derbiaz hitz egin du.
2023/01/05 - 19:46
Osasuna final-zortzirenetara igaro da Nasticen aurkako lehia zail baten ostean (1-2)
Gorritxoek luzapenera arte eraman behar izan dute partida garaipena lortzeko, 90 minutuen amaieran 1-1ekoa lortu ostean. Tarragonako taldeak bere atean egindako gol batek hurrengo faserako txartela eman die.