Jagoba Arrasate
2025/11/14 - 21:11
Jagoba Arrasate eta Imanol Pradales, Euskal Selekzioaren bertsolariak
Euskal Selekzioa-Palestina partidak ilusioa piztu du gizartearen hainbat sektoretan, eta horren adierazgarri da Imanol Pradales lehendakariak eta Jagoba Arrasate euskal selekzioaren hautatzaileak botatako bertsoa.
2025/09/23 - 18:19
Sergio Francisco: ''Mallorcaren aurka, eguna da joera aldatzeko, eta geure onena emateko''
Realak Mallorcaren kontra jokatuko du asteazkenean, Reale Arenan, 21:30etik aurrera; Jagoba Arrasateren taldeak txuri-urdinek beste puntu dituzte, bi, sailkapenean. Mallorca, Sergio Franciscoren iritziz, aurkari "garaitzen zaila" izango da.
2025/02/11 - 00:44
Enzo Boyomok luzapenean sartutako golak merezitako puntua eman dio Osasunari Mallorcan (1-1)
Vicente Morenoren taldeak Muniqik 79. minutuan penaltiz sartutako penaltia berdintzea lortu du.
2025/01/09 - 23:33
Real Madrilek Bartzelonaren aurka neurtuko ditu indarrak Superkopako finalean
Zuriek 3-0 irabazi diote Jagoba Arrasateren Mallorcari, eta katalanen aurka jokatuko dute hirugarren aldiz jarraian.
2025/01/09 - 15:47
Mallorcaren zaleak, pozarren Jagoba Arrasaterekin
Mallorcak Espainiako Superkopako bigarren finalerdia jokatuko du Real Madrilen kontra urtarrilaren 9an. Jagoba Arrasate da Balearretako taldearen entrenatzailea. EITB Mediak Jiddara (Saudi Arabia) joan diren Mallorcaren zaleekin hitz egin du euskal teknikariari buruz duten iritzia ezagutzeko.
2025/01/05 - 13:04
Jagoba Arrasateren bertsoa, Zetak taldearen 'Mitoaroa' kontzertu-ikuskizunean
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaile ohiak euskararen aldeko bertsoa bota zuen Pello Reparazen Zetak taldeak Nafarroa Arenan eskaini zuen 'Mitoaroa' kontzertu-ikuskizunean.
2024/09/17 - 23:14
Realak ez du golerako bidea aurkitu Son Moixen, eta Mallorcaren aurka galdu du (1-0)
Abdon Pratsek sartu du Jagoba Arrasateren taldeari garaipena eman dion gola, penaltiz, 36. minutuan. Reala azken minutura arte ibili da berdinketaren bila, baina ez du argitasun handiegirik izan neurketan zehar.
2024/08/23 - 14:55
Jagoba Arrasate: ''Berezia izango da Sadarrera bueltatzea''
Asteburu honetan, Mallorcako entrenatzaile gisa itzuliko da Jagoba Arrasate Sadarrera, EA Sports Ligako bigarren jardunaldiko norgehiagoka dela eta. Bizkaitarrak oso itzulera berezia izango dela onartu du ostiral honetan eskainitako prentsaurrekoan.
2024/06/10 - 15:05
Jagoba Arrasate, Mallorcako entrenatzaile berria
Osasunako entrenatzaile ohia ondorengo hiru denboraldietan arituko da Mallorcan, 2026-27 denboraldiko amaierara arte. Reala 2013-14 eta 2014-15 denboraldietan zuzendu zuen, eta Osasuna 2018tik 2024ra bitartean; beraz, Mallorca da berriatuarrak Lehen Mailan entrenatuko duen hirugarren taldea.
2024/05/31 - 22:06
Arrasate: ''Datorren astean erabaki bat egongo da, aukera desberdinak daude eta baloratu egin behar dira''
Jagoba Arrasate entrenatzaileak EITB Mediarekin hitz egin du bere etorizunari buruz. Gainera, Ossunan bizi izan zuen agurraz eta Mendilibarrek irabazitako Konferentzia Ligako tituluaz ere mintzatu da.
2024/05/27 - 13:45
Vicente Moreno izango da Osasunaren entrenatzailea
Klubak astelehen honetan argitaratutako oharraren arabera, teknikari valentziarra arduratuko da talde gorritxoaz Jagoba Arrasatek Osasuna utzi ostean.
2024/05/25 - 22:03
Jagoba Arrasatek omenaldi beroa jaso du Sadarren
Bertan sei urte eman ostean, talde gorritxoa utziko du eta etapa berri bati ekingo dio. Partidaren amaieran, klubaren eta zaleen babesa eta maitasuna jaso ditu.
2024/05/25 - 21:51
Jagoba Arrasatek agur esan dio Osasunari, klubari zein zaleei bertsoa eskainita
Jagoba Arrasatek azken partida zuzendu du Osasunako entrenatzaile gisa, Sadarren, Vila-realen aurka (1-1). Sei urteren ostean, agur esan dio klubari. Neurketa amaitutakoan, omenaldia jaso du Sadarren, eta bertsoa bota du.
2024/05/25 - 20:41
Jagoba Arrasate: ''Bagoaz, baina bueltatuko gara, Osasunan oso zoriontsu izan garelako''
Jagoba Arrasatek gaur zuzendu du azkenekoz Osasuna, sei denboraldi eman eta gero. Esker oneko hitzak izan ditu klubarentzat eta zale gorritxoentzat. Denak bihotzean eramango dituela eta osasunazale bat gehiago izango dela azpimarratu du bere agurrean.
2024/05/21 - 22:45
"Klubeko entrenatzaile batek jasotako agurrik onena" emango dio Osasunak Jagoba Arrasateri
Larunbatean izango da, Sadarren, Nafarroako taldeak eta Vila-realek jokatuko duten partida amaituta; norgehiagoka 14:00etan hasiko da, eta denboraldiko eta Berriatuko entrenatzaileak taldean zuzenduko duen azkena izango da.
2024/05/20 - 00:03
Arrasate: ''Oso pozik nago, zelai zail batean garaipen handia lortu dugulako''
Jagoba Arrasatek adierazi du Atleticori Metropolitanon irabaztea "handia" dela eta Osasunako jokalariek egindako lana goraipatu du. "Etxetik kanpoko ibilbideari amaiera borobila eman diogu", erantsi du.
2024/05/14 - 23:46
Osasunak berdindu egin du Mallorcaren aurka, 1-1, Sadarren, eta bigarren berdinketa jarraian izan du
Jon Moncayolak jarri du aurretik Nafarroako taldea, 14. minutuan, eta Sergi Darderrek sartu du 1-1ekoa, 65.ean. Jagoba Arrasateren taldea lehen zatian ibili dira hobeto, bigarren zatian baino, baina, hala ere, gorritxoek amaierara arte borrokatu dute garaipena lortu nahirik.
2024/05/12 - 12:36
Arrasate: ''Berdinketa bat San Mamesen ontzat eman ahal dugu, baina partida ikusita amorru handia ematen du''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Athleticen aurkako derbiko berdinketaz (2-2) hitz egin du San Mameseko prentsa aretoan.
2024/05/12 - 02:23
Athleticek azken momentuan berdindu du Osasunaren aurkako derbia (2-2)
Asier Villalibrek luzapenean Sergio Herrera atezainaren hutsa aprobetxatuta egindako golak berdinketa ezarri du San Mameseko markagailuan.
2024/05/10 - 18:42
Arrasate: ''Partida ona egin nahi dugu, irabazi eta zaleei poza eman nahi diegu''
Osasunako entrenatzaileak, Athleticen aurkako derbiaren atarikoan, helburua dinamika txarra aldatzea dela adierazi du. "Partida ona egin nahi dugu, irabazi eta zaleei poza eman nahi diegu", adierazi du Jagoba Arrasatek.