Iñaki Williams
2024/04/10 - 22:57
Athletic entrenamenduetara itzuli da hiru eguneko ospakizunen ostean
Errege Kopako titulua eskuratu ondoren, Athletic entrenamenduetara itzuli da Vila-realen aurkako neurketa prestatzeko. Hiru eguneko ospakizunen ondoren, Bilboko taldeak Lezamako instalazioetan entrenatu du Gabarraren ibilbidearen bezperan. Yerayk ez du entrenatu.
2024/04/07 - 17:22
Athletic, Kopako txapeldun!
Bilboko taldeak Kopan lortu duen 25. titulua eskuratu du Sevillan, Cartuja futbol-zelaian, Mallorca aurkari. Athleticeko 40.000 bat zale izan dira zelai barruan, eta bertatik bertara gozatu ahal izan dute garaipenaz. Titulua penaltietan erabaki da.
2024/04/07 - 17:19
Athleticek eta Mallorcak jokatu duten Errege Kopako finalaren laburpena
Athleticek bere historiako 25. Errege Kopa irabazi du, Sevillan jokatutako finalean Mallorca penaltietan mendean hartuta.
2024/04/07 - 12:48
Nico Williams: ''Beti izan naiz inoren anaia, baina orain izenetik ezagutzen naute''
Athleticen eta Mallorcaren arteko Errege Kopako finaleko MVPak, Iñaki anaiarekin batera, taldeak titulua irabazita sentitutakoaz hitz egin du hedabideen aurrean. "Beti izan naiz inoren anaia, baina orain izenetik ezagutzen naute", esan du Nicok.
2024/04/07 - 04:17
Maria Arthuer: ''Guk bagenekien gaur Kopa hartuko genuela, modu batera edo bestera''
Williamstarren amak aitortu du ezin izan duela penaltien txanda ikusi nerbioengatik, eta emakume batek esan diola irabazi egin dutela: "Komunean ezkutatu naiz, beldur nintzelako". Hala ere, pozez gainezka, osteguna iristea espero duela esan du, handikiro ospatzeko.
2024/04/07 - 03:23
Athleticeko jokalariak, Errege Koparekin
Iker Muniainek Felipe VI.a Borboikoaren eskuetatik jaso du garaikurra, eta zelaira jaitsi da gero, garaipena taldekideekin ospatzeko.
2024/04/05 - 20:15
Maria Arthuer, Iñaki eta Nico Williamsen ama: ''Pozik gaude; irabazteko ez da urduri egon behar''
Williams anaien amaren arabera, Athleticeko jokalariak lasai eta ziur daude biharko Kopako finala irabaziko dutela.
2024/04/02 - 16:54
Yuri eta Iñaki Williams: ''Zaleek titulua merezi dute, eta etxera eramaten saiatuko gara''
Kopa finalak aldagelan eta zaleengan sortu duen ilusioaz aritu dira Athleticeko bi jokalariak.
2024/03/04 - 00:51
Athleticek etxeko garaipenen bolada eten du, Bartzelonarekin hutsean berdinduta (0-0)
Bilbotarrek partida ona jokatu dute eta neurketa. Joko bizia egin dute bi taldeek, baina gola egiteko aukera oso gutxi izan dira.
2024/03/01 - 02:46
Athletic-Atletico Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidako golak eta laburpena (3-0)
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madrili Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidan. Iñaki Williams, Nico Williams eta Gorka Guruzeta izan dira partidako golegileak. Bideo honetan, neurketako laburpena ikus daiteke.
2024/03/01 - 00:36
Athletic, Kopako finalera
Ernesto Valverderen taldeak Errege Kopako finalerako sailkatzea lortu du, finalerdietan Atletico Madril mendean hartuta; Athleticek, joaneko partidan 0-1 irabazi ostean, berriro ere lortu du garaipena itzulikoan, San Mamesen, aurkariari 3-0 gailenduta.
2024/02/21 - 21:48
Gironaren aurkako neurketan San Mamesen artatu zuten gaztea Lezaman izan da
Aitor athleticzaleak Lezamako instalakuntzak bisitatu ditu jokalari eta lan taldearekin batera. Joan zen astelehenean, Gironaren aurkako norgehiagokan, zerbitzu medikoek gaztea artatu behar izan zuten.
2024/02/20 - 14:25
Garaipen ikusgarria lortu du Athleticek Gironaren aurka, San Mamesen (3-2)
Berenguer (bi) eta Iñaki Williams izan dira zuri-gorrien golegileak. Gironaren golak Tsygankovek eta Eric Garciak egin dituzte.
2024/02/13 - 00:24
Athleticek berdinketa baino ez du lortu partida erdia 10 jokalarirekin jokatu duen Almeriaren aurka
Zuri-gorriek oso aukera gutxi sortu dituzte oraindik denboraldi osoan garaipenik lortu ez duen azken sailkatuaren aurka. Andaluziarrak, gainera, partida irabazteko aukera izan dute.
2024/02/08 - 00:29
Athleticek Metropolitanon irabazi du, 0-1, eta abantaila hartu du Atletico Madrilen aurkako finalerdian
Alex Berenguerrek sartu du, penaltiz, 25.minutuan, Bilboko taldeari garaipena eman dion gola. Athleticek partida oso sendoa jokatu du, eta emaitza ona lortu; San Mamesen berretsi beharko du hori, baina.
2024/02/03 - 17:01
Nico Williamsek lesioa du izterrean, eta zalantzan dago Kopan Atleticoren aurka parte hartuko duen
Athleticeko jokalariak min hartuta amaitu du Mallorcaren kontrako Ligako partida. Klubak jakinarazi du Nicok lesioa duela eskuin izterreko gihar aduktorean. Iñaki Williamsek, berriz, min zehaztugabea du ezker oinean.
2024/02/03 - 00:16
Athleticek 4-0 menderatu du Mallorca, eta Ligan berriro irabaztea lortu du horrela
Yuri Berchichek, lehen zatian bi gol eginez, eta Gorka Guruzetak eta Iker Muniainek, bigarren zatian bana eginda, eman diote garaipena Bilboko taldeari. Nico eta Iñaki Williams bigarren zatian kendu behar izan ditu Ernesto Valverdek, eta baliteke arazo fisikoren bat izatea.
2024/01/26 - 11:40
Jarraitu zuzenean Errege Kopako finalerdietako zozketa, eitb.eus-en, 13:00etatik aurrera
Euskal derbia izan liteke finalaurrekoan. Bi partidako kanporaketa izango da; joanekoa otsailaren 6an, 7an edo 8an jokatuko dute, eta itzulikoa, aldiz, hilaren 27an, 28an edo 29an. Mallorca eta Atletico Madril dira sailkatuta dauden beste bi taldeak.
2024/01/25 - 09:18
Iñaki Williams: ''Batzuetan patua apetatsua da, eta ametsak bete daitezen nahi du''
Iñaki Willliamsek partida honetan parte hartu izana ametsa izan dela esan du, Errege Kopako final laurdenetako kanporaketan Bartzelona 4-2 mendean hartu ostean. Hirugarren gola berak egin du.
2024/01/25 - 02:28
Errege Kopako Athletic-Bartzelona kanporaketako golak eta laburpena (4-2)
Gorka Guruzetak, Oihan Sancetek, Iñaki Williamsek eta Nico Williamsek sartu dituzte Athletici Kopako finalaurrekoetarako txartela eman dioten lau golak.