Iñaki Williams
2025/01/26 - 23:01
Unai Simon: ''Animatu nahi ez duten horiek etxean geratzea daukate''
Unai Simon eta Iñaki Williams Athleticen jokalariak oso kritikoak izan dira kluba zaleekin bizitzen ari den egoerarekin. Atezaina izan da gogorrena, eta egoera "kaka hutsa" dela argitu du. (Adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/01/23 - 09:23
Athleticek argi galdu du Besiktasen aurka (4-1), eta aurrenekoz atera da galtzaile Europa Ligan
Rashicak egin du partidako lehenengo gola, Unai Gomezek berdinketa egin du atsedenaldira joan aurretik, eta, bigarren zatian, berriro Rashicak, Rafa Silvak eta Joao Mariok beste hiru golak sartu dituzte. Horrenbestez, Athleticek ez du ziurtatuta, oraingoz, final zortzirenetara zuzenean sailkatzea.
2025/01/19 - 17:33
Williams: ''Oso sendo egon gara''
Iñaki Williams Athleticeko jokalariak EA Sports Ligako 20. jardunaldian Celtaren aurka lortutako garaipena (1-2) baloratu du. Taldearen gaitasuna nabarmendu, eta, Kopan erori arren, borrokatzeko asko dutela esan du.
2025/01/09 - 10:39
Iñaki Williams, Barçari emandako kautelazko neurriei buruz: ''Badirudi arauak ezberdinak direla batzuentzat''
Iñaki Williams Athleticeko jokalariak Kirol Kontseilu Nagusiak (KKN) Bartzelonari Dani Olmo eta Pau Victor inskribatzeko emandako kautelazko neurrieI buruz hitz egin du. Barçak bi jokalariak inskribatu ahalko ditu La Ligaren eta Espainiako Futbol Federazioaren araudiak urratu dituzten arren.
2025/01/08 - 23:03
Athleticek ezin izan du Bartzelonaren aurka (0-2), eta Superkopatik kanpo gelditu da
Gavik, 17. minutuan, eta Yamalek, 53.ean, Kataluniako taldearen golak egin dituzte, eta Bartzelona Athletic baino gehiago izan da, asteazkenean jokatutako finalerdian. Bilboko taldeak gola sartzeko moduko aukera batzuk izan ditu, baina ez du asmatu, eta Bartzelona hobeto aritu da erasoan.
2025/01/08 - 09:40
Athleticek Superkopako finalerako txartela lortu nahi du Bartzelonaren aurka
Euskal taldea eta Hansi Flicken gizonak asteazkenean arituko dira nor baino nor gehiago, 20:00etatik aurrera, King Abdullah zelaian, Jiddan, Saudi Arabian. Zalantzan dago Nico Williamsek, Sancetek eta Ruiz de Galarretak jokatu ahal izatea, arazo fisikoengatik.
2025/01/07 - 18:43
Athletic King Abdullah estadioan entrenatu da; Nico Williamsen parte-hartzea zalantzan dago finalerdietarako
Athleticek lansaioa egin du Bartzelonaren kontra Espainiako Superkopako finalerdia jokatu bezperan. Nico Williamsen parte-hartzea zalantzan dago Barçaren aurkako lehiarako, ezker orkatilan kontusioa du eta. Horrez gain, Sancet eta Gorosabel ez dira taldearekin lanean aritu.
2024/12/19 - 20:11
Iñaki Williams Athleticekin partida gehien jokatu dituzten futbolarien sailkapeneko 10. postuan kokatuko da
Iñakik 444 partida jokatu ditu Athleticekin eta larunbatekoa 445.a izango da aurrelariarentzat, Osasunaren aurkako derbian jokatuz gero.
2024/12/12 - 09:30
Athleticek Fenerbahçe menderatu du Istanbulen, 0-2, Williamsek bi gol sartuta, eta oso indartsu jarraitzen du
Athleticen aurrelariak bosgarren eta 45. minutuetan egin ditu golak. Garaipena lortuta, euskal taldeak, sei partida jokatuta, 16 puntu ditu, eta sendo dabil sailkapeneko lehen zortzi postuetako bat eskuratzeko lehian.
2024/12/10 - 22:40
Athleticek bolada onari eutsi nahi dio Istanbulen, Fenerbahçe aurkari
Bilboko taldeak, Europa Ligako liga faseko seigarren jardunaldian, asteazkenean, 16:30etik aurrera, Jose Mourinhok entrenatzen duen taldearen kontra jokatuko du. Turkiako taldeak, sailkapenean, Athleticek baino bost puntu gutxiago ditu.
2024/12/08 - 19:54
Athleticek geldiezin jarraitzen du (2-0)
Zuri-gorriak Marcelinoren Vila-real taldeari gailendu zaizkio, Aitor Paredesek eta Iñaki Williamsek egindako golei esker.
2024/12/06 - 21:53
10 urte bete dira Iñaki Williamsek Athleticekin debuta egin zuenetik
10 urte bete dira gaur Iñaki Williamsek Athleticekin debuta egin zuenetik. San Mamesen izan zen, Kordobaren aurka, Ernesto Valverderen esanetara.
2024/12/05 - 00:18
Athleticek Real Madril menderatu du San Mamesen (2-1), eta meritu handiko hiru puntu eskuratu ditu
Berenguerrek eta Guruzetak sartu dituzte talde zuri-gorriaren golak, eta Agirrezabalak penalti bat gelditu dio Mbapperi. Athleticek 2015etik lehen aldiz hartu du mendean Ligan Real Madril.
2024/11/28 - 21:42
Athleticek Elfsborg menderatu du San Mamesen (3-0), eta oso sendo jarraitzen du Europa Ligan
Adamak eta Pradosek, lehen zatian, eta Guruzetak bigarrenean, talde zuri-gorriaren golak sartu dituzte, eta Unai Simon izan da atepean. Europa Ligako liga faseko zortzi jardunaldietatik bost jokatuta, Valverderen gizonek hamahiru puntu dituzte, eta sailkapeneko aurreneko zortzietan jarraitzen dute.
2024/11/07 - 22:00
Athleticek partida irauli egin du Ludogoretsen aurka, eta beste garaipen bat eskuratu du Europa Ligan (1-2)
Iñaki Williamsek eta Nico Serranok egin dituzte Bilboko taldearen golak, 73. eta 74. minutuetan; aurretik, 20. minutuan, Erick Marcusek egin du 1-0ekoa Bulgariako taldea aurretik jartzeko. Horrenbestez, Athleticek 10 puntu ditu txapelketan, liga faseko 4 partida jokatuta.
2024/10/29 - 13:14
Athleticek berdinketa baino ez du lortu Mallorcaren aurka (0-0)
Ernesto Valverderen taldeari erritmoa eta energia falta izan zaizkio Arrasateren taldea estutzeko.
2024/10/25 - 01:17
Nico Williamsen golak eta Agirrezabalaren geldiketek hiru puntuak eman dizkiote Athletici, Slaviaren aurka
Ernesto Valverderen taldeak 33. minutuan egin du 1-0ekoa, Nico Williamsen bidez, eta gogotik lan egin behar izan du garaipena eskuratzeko; hori lortuta, zuri-gorriek 7 puntu dituzte Europa Ligan, liga faseko hiru jardunaldi jokatuta.
2024/10/06 - 18:42
Penalti jaurtiketetan galdu du partida Athleticek (2-1)
Zuri-gorriek hiru penalti alferrik galdu dituzte neurketan zehar, eta Gironak, ordea, 11 metroko puntutik egindako jaurtiketa batekin lortu du garaipenaren gola, luzapenean.
2024/10/04 - 00:59
Iñaki Williamsek eta Sancetek Europako lehen garaipena eman diote Athletici AZ-ren aurka (2-0)
Zuri-gorriak jaun eta jabe izan dira partida osoan zehar, baina kosta egin zaie gola egitea, bigarren zatian Iñaki Williamsek eta Sancetek lortu duten arte, eta hiru puntuak eskuratu dituzte horrela.
2024/09/27 - 11:39
Athleticek "gaitzetsi" egin du bere zale batzuek bengalak jaurti izana Erromaren zelaian
"Hau ez da gure estiloa" izenburupean, ohar ofizial batean, erakunde zuri-gorriak zero tolerantzia erakutsi nahi izan du Erromako Olinpikoan gertaturikoaren aurrean.