Iñaki Artola
2024/02/25 - 21:57
Artola eta Imaz finalerdietan dira, Peña II-Albisu bikotearen aurka maldan gora izan duten partida irabazita
Artolak eta Imazek BInakako Txapelketako finalerdietarako txartela eskuratu dute, Peña II-Albisu bikoteari 22 eta 20 irabazita, play-offetako azken partida. Artola eta Imaz 8-17 galtzen ibili dira, baina, azkenean, garaipena bereganatu dute.
2024/02/23 - 18:17
Iñaki Artolak jokatu egingo du igandean, Bilbon, finalerdietarako azken txartela erabakiko duen partidan
Alegiako aurrelariak ez zuen kantxaratzerik izan, ostegunean, gastroenteritisak jota, eta Urrutikoetxeak ordezkatu zuen. Altuna III.ak eta Martijak 22-11 menderatu zuten Baikoko bikotea, eta, hala, Artolak eta Imazek finalaurrekoetarako sailkatzea izango dute jokoan, igandean.
2024/02/23 - 01:19
Jokin Altuna eta Julen Martija, Binakako Txapelketako finalerdietara
22-11 menderatu dituzte, ostegunean, Tolosan, Mikel Urrutikoetxea eta Ander Imaz. Iñaki Artolak eta Imazek beste aukera bat izango dute, Elordi-Rezusta edo Peña II-Albisu aurkari, finalerdietarako sailkatzea eskuratzeko.
2024/02/22 - 15:39
Finalerdietarako sailkapena jokoan, Urrutikoetxea-Imaz Altuna-Martija partidan
Eskuz Binakako Txapelketako finalaurrekoetarako txartela izango dute jokoan ostegun arratsaldean Altuna-Martija eta Urrutikoetxea-Imaz bikoteek. Artolak ezingo du jokatu, gastroenteritisak jota.
2024/02/20 - 16:32
Finalaurrekoetarako txartela jokoan dute Altuna-Martija eta Artola-Imaz bikoteek
Eskuz Binakako Txapelketako finalaurrekoetarako txartela izango dute jokoan ostegun honetan Altuna-Martija eta Artola-Imaz bikoteek. Astearte honetan egin dute material aukeraketa.
2024/02/17 - 21:29
Etxeberria eta Zabaleta finalaurrekoetan dira; Artolak eta Imazek, aldiz, play-offa jokatuko dute
Aspeko bikotea 15 eta 22 gailendu da Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako partidan. Etxeberriak hasiera ikusgarria eman dio partidari, eta urdinek azkar zabaldu dute aldea markagailuan.
2024/02/16 - 17:24
Zabaletak jokatu egingo du Binakako Txapelketako ligaxkako azken jardunaldiko partida
Jose Javier Zabaletak ezin izan zuen jokatu ligaxkako azken-aurreko jardunaldiko norgehiagoka, eskuineko izterrean min zuelako. Hala ere, hobeto dago jada, eta otsailaren 17an bikotea osatuko du Peio Etxeberriarekin, Artolaren eta Imazen kontrako lehian.
2024/02/14 - 14:18
Zabaleta: ''Bihar edo etzi erabakiko dut jokatu ala ez''
Zabaleta hankean min hartuta dago, eta ez daki jokatzeko moduan izango den, gaur Labriten egindako material aukeraketan azaldu duenaren arabera. Artolak, bestetik, materialaren inguruan hitz egin du, hautaketa egunean eta partida egunean eragiten dituen sentsazioak desberdinak direla azalduz.
2024/02/10 - 21:15
Zabalak eta Martijak Artolaren eta Imazen bolada eten dute (12-22)
Txapelketako euren zazpigarren garaipena lortu dute, Labriten, azken sei partidak jarraian irabazi dituen bikotearen aurka.
2024/02/07 - 19:17
Artola-Imaz eta Zabala-Martija gustura larunbaterako material hautaketarekin
Binakako Txapelketako hamahirugarren jardunaldian Zabala-Martija eta Artola-Imaz aurrez aurre arituko dira larunbatean, Labrit frontoian. Bi bikoteak matematikoki play-offetarako sailkatuta egon arren, "gogotsu" agertu dira neurketara begira. Javi Zabalak ordezkatuko du beste behin Jokin Altuna.
2024/02/05 - 23:14
Gauza asko erabakitzeke, azken bi jardunaldiei begira
Artolak eta Imazek boadan jarraitzen dute, seigarren garaipena jarraian erdietsi dute asteburuan. Playoffak ez dira azken ardunaldira arte erabakiko.
2024/02/03 - 21:20
Seigarren garaipena jarraian Artola-Imaz bikotearentzat (12-22)
Baikoko bikoteak olatu aparretan jarraitzen du, zortzi puntu ditu eta bigarren dago sailkapenean; Elordi eta Rezusta, aldiz, burua altxatu ezinda dabiltza.
2024/01/29 - 21:15
Artola eta Imaz, sekulako joko boladan
Zazpi garaipen dituzte; azkenengo bostak, jarraian lortutakoak, eta sailkapeneko bigarren postuan dira, Etxeberria eta Zabaletarekin berdinduta. Asperentzat asteburu beltza izan da, partida guztiak galdu dituzte eta Altunak eta Zabaletak arazo fisikoak dituzte.
2024/01/28 - 21:08
Artolak eta Imazek play-offetarako txartela ziurtatu dute, Ezkurdiari eta Tolosari 11 eta 22 irabazita
Artolak erakustaldia eman du Beotibar pilotalekuko kantxan; Ezkurdiak eta Tolosak, aldiz, miraria behar dute txapelketan aurrera egiteko.
2024/01/23 - 00:31
Artola eta Imaz lehen bi postuen lehian sartu dira
Iñaki Artolak eta Ander Imazek sei garaipen dituzte ligaxka amaitzeko lau jardunaldiren faltan, eta lehen bi postuetan sailkatzeko aukera eskura dute.
2024/01/22 - 16:17
Binakako Txapelketaren playoffetako borroka estutu egin da
Altunak eta Martijak bost garaipen dituzte, Elordik eta Rezustak adina; Artola-Imaz bikoteak sei ditu, eta Peio Etxeberria-Zabaletak zazpi, Jakak eta Mariezkurrenak baino bat gutxiago.
2024/01/20 - 23:00
Artolak eta Imazek seigarren puntua eskuratu dute, Jaka eta Mariezkurrena aurkari (22-18)
Bikote irabazlea, horrenbestez, hirugarren postuan kokatu da, eta puntu batera du bigarren tokia.
2024/01/13 - 21:56
Artolak eta Imazek bosgarren puntua poltsikoratu dute Laso-Aranguren bikoteari 22 eta 14 irabazita
Artola-Imaz bikoteak mendean hartu ditu Laso eta Aranguren, 22-14ko emaitzarekin, Binakako Txapelketako 9. jardunaldiko partidan. Hala, Artolak eta Imazek bosgarren garaipena eskuratu dute; Lasok eta Arangurenek, aldiz, sailkapeneko azken postuan segitzen dute, bi neurketa soilik irabazita.
2024/01/07 - 21:42
Artolak eta Imazek balio handiko garaipena lortu dute Etxebarrin, Peña eta Albisu aurkari
Iñaki Artolak eta Ander Imazek laugarren puntua erdietsi dute, eta Jon Ander Peñak eta Jon Ander Albisuk hiru dituzte; Artolak eta Imazek, halaber, lehen itzulian Peñak eta Albisuk eskuratutako aldea irauli dute.
2024/01/05 - 10:57
Inork ez ditu Altunak baino partida gehiago jokatu eta irabazi 2023an
Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia dira partidarik gehien jokatu dituzten pilotariak; amezketarrak, aldiz, garaipen kopururik altuena du, ehunekotan.