Iñaki Artola
2021/06/03 - 17:25
Finala Iñaki Artolak jokatzea nahi dute Zabaletak eta Rezustak
Artola ekainaren 20ko finalerako sendatuko ez balitz, Zabaletaren eta Rezustaren aurkako partidako irabazleak jokatuko luke Jokin Altunaren aurkako finala.
2021/06/02 - 20:04
Buruz Buruko finala astebetez atzeratu da
Altunak eta Artolak jokatzekoa diren neurketa ekainaren 20ra pasatuko da Alegiako aurrelariak dituen "arazo fisikoak" direla eta.
2021/06/01 - 13:13
Irujok eta Rezustak bosgarren garaipena lortu dute (22-10)
Artola eta Aretxabaleta erraz menderatu dituzte, Sorian jokatutako partidan.
2021/05/31 - 16:10
Altuna III.a-Artola, oso bide ezberdinak
Asteburuan Bakarkako Txapelketako finalerdiak jokatu dira eta finalean, aurrez aurre, Jokin Altuna eta Iñaki Artola izango dira.
2021/05/31 - 15:57
Olaetxea eta Artola, pozik saskian aurkitutakoarekin
2. mailako txapeldunak,Artolak, bere maixuaren kontra hasiko du bidea 4 t'erdiko handian. Ostiralerako partidurako pilotak hautatzen izan dira Tolosan Olaetxea eta alegiarra.
2021/05/31 - 15:57
Artolak final-laurdenetarako txartela eskuratu du Olaetxea menderatuta
Aurreneko urtea du Alegitarrak lehen mailan eta 8 onenen artea sartzea lortu du. Atzo Tolosako Beotibarren 17-5 aurreratu zenean ondo bideratuta zeukan partida baina sufritu egin behar izan zuen gero.
2021/05/31 - 15:56
Altuna eta Artola, onenen artean
Bi pilotari gazteak final-laurdenetako ligaxkan sartu dira, profesionaletan debuta egin eta urtebetera. Pilotari onenekin lehiatuko dira datozen astean, eta hori "saria da", bi gipuzkoarren iritziz.
2021/05/31 - 15:56
Altunak eta Artolak final laurdenetako ligaxka gaur abiatuko dute
Iaz Donostian bertan, bi gipuzkoar gazteok jokatu zuten Promozio mailako finala lau t´erdian. Ia urtebete igaro eta berriro neurtuko dituzte indarrak kaioaren barruan. Faboritoa Artola da.
2021/05/31 - 15:55
Altuna III.ak 22-14 irabazi dio Artolari Donostian
Iaz Alegiarra birritan gailendu zitzaion Amezketarrari baina Lehen Mailako Lau t´erdiko Txapelketako lehenengo partida Altunak eraman zuen. Sakeaz baliatu zen garailea Artolari min egiteko.
2021/05/31 - 15:55
Bengoetxea VI.aren eta Artolaren azken aukera
Tolosako Beotibarren gaur galtzen duena ia aukerarik gabe geldituko da Lau t´erdiko Txapelketan. Oinatzek eta Iñakik birritan jokatu dute binaka elkarren kontra baina inoiz ere ez buruz buru.
2021/05/31 - 15:54
Oinatz bizirik iritsiko da 3. jardunaldira; Artola, ia aukerarik gabe
Nafarrak 22-6 egurtu zuen gipuzkoarra Tolosako Beotibarren, eta ligaxkako azken jardunaldira arte, aurrera egiteko aukera izango du. Iñaki Altuna berriz aukerarik gabe gelditu da lau t´erdikoan.
2021/05/31 - 15:53
Olaizola II.ak eta Artolak pilotak aukeratu dituzte Tolosan
Astelehenean jokatuko dute Beotibarren, eta azken laurdenetako ligaxkako azken partida izango da. Pilota ezin egokiagoak aurkitu dituzte saskian. Aimar, Artolari irabazita, finalaurrekoetan izango da.
2021/05/31 - 15:53
Olaizola II.ak 22-12 irabazi dio Artolari eta finalerdietan da
Aimar Olaizolak Lau t'erdiko txapelketako finalerdietarako txartela lortu du Artolari irabazi ostean. Irujo izango du aurkari azaroaren 15ean Bilbon jokatuko den finalerdian.
2021/05/31 - 15:51
Artola-Albisu, garaile Ezkurdia-Barriola bikotearen aurka
22-21eko emaitza estuarekin irabazi dute Artolak eta Albisuk Binakako Txapelketako partida Ezkurdiaren eta Barriolaren aurka.
2021/05/31 - 15:50
Artola eta Albisu, irabazle Olaizola II-Urrutikoetxea bikotearen aurka
Artolak eta Albisuk 22-19 irabazi dute Olaizola II.aren eta Urrutikoetxearen aurka jokatu duten Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiko partida.
2021/05/31 - 15:48
Artolak eta Albisuk laugarren garaipena lortu dute
Altuna III.ari eta Merino II.ari gailendu zaizkie 22 eta 19, Eibarko Astelenan jokatutako partida orekatuan. Artola eta Albisu Binakako liderrak dira, Irujok eta Rezustak egiten dutenaren zain.
2021/05/31 - 15:48
Txapelketako lehen porrota Artola-Albisu bikotearentzat
Bemgoetxea VI. ak eta Untoriak hirugarren garaipena lortu dute (22-13), gaur arte porrotik jaso ez duten Artolaren eta Albisuren aurka.
2021/05/31 - 15:47
Artola eta Albisuk 22-9 irabazi diote Xala eta Merino I.ari
Iñaki Artolak eta Jon Ander Albisuk binakako txapelketako bosgarren garaipena lortu dute Zumarragako Beloki pilotalekuan. 22-9 irabazi diote Xala eta Miguel Merinori partida nahiko errazean.
2021/05/31 - 15:45
Altuna III.ak eta Merino II.ak 22-7 egurtu dituzte Artola eta Albisu
Asegarceko bikoteak Aspekoak baino lau puntu gehiago zituen Idiazabalgo partida hasi aurretik baina Jokinek eta Beñatek hankaz gora jarri dituzte pronostikoak. Egun beltza izan dute galtzaileek.
2021/05/31 - 15:44
Artolak eta Albisuk zazpigarren puntua Tafallan lortu nahi dute
Aurreko astean Idiazabalen egurra hartu ondoren gipuzkoarrek bidea zuzendu egin nahi dute. Gaur arratsaldean Victor eta Beroiz izango dituzte aurrean. Pronostikoa Iñaki eta Jon Anderren aldekoa da.