Iñaki Artola
2021/05/31 - 15:43
Victorrek eta Beroizek 22-15 irabazi diete Artola eta Albisuri
Ezusteko emaitza gaur arratsaldean Tafallako partidak utzitakoa. Gipuzkoarrak sailkapena lortzetik gertu zeudela ematen zuen duela bi aste, baina huts egin dute azken bi jadunaldietan.
2021/05/31 - 15:41
22-9 irabazi diete Artola eta Albisuri Iruñean
Aimar Olaizola eta Miekl Urrutikoetxea binakako txapelketako finalerdietarako sailkatu dira Iruñako Labrit pilotalekuan Iñaki Artola eta Jon Ander Albisuri 22-9 irabazi eta gero partida eroso batean.
2021/05/31 - 15:41
Artola-Albisu bikotearen garaipena Irribarriaren eta Merinoren aurka
22-20ko emaitzarekin lortu dute garaipena Iñaki Artolak eta Jon Ander Albisuk. Ondorioz, Binakako Txapelketako sailkapeneko laugarren postuan ekingo diote azken jardunaldiari.
2021/05/31 - 15:38
Artola eta Albisuk finalaurrekoetarako txartela gaur lortu nahi dute
Ez dute inoren zain egon nahi. Gaur Labriten Irujo eta Rezusta menderatzen badituzte, zortzigarren puntuak aurrera egiteko balioko lieke gipuzkoarrei. Bestela Altsasura begira jarri beharko dute.
2021/05/31 - 15:34
Artolak eta Albisuk 22-21 galdu dute Irujo-Rezusta bikotearen aurka
Iñaki Artolak eta Jon Ander Albisuk igandean jokatuko den Ezkurdia-Barriola vs. Bengoetxea VI-Untoria partidaren zain egon behar du finalerdietara sailkatuko diren ala ez jakiteko.
2021/05/31 - 15:33
Bengoetxeak eta Untoriak Artola eta Albisuri mesede
Iazko txapeldunek 22-20 irabazi diete Ezkurdiari eta Barriolari. Aspeko bikoteak, beraz, agur esan dio txapelketari eta Bengoetxea VI.a eta Untoriarekin batera Artola eta Albisu sailkatu dira.
2021/05/31 - 15:30
Rezusta: 'Artola bere lekutik ateratzen saiatuko naiz'
Bergarako pilotariak Iñaki Artolaren aurka jokatuko du Bergaran bertan, Buruz Buruko txaelketan. Artolak errebantxa nahi du, aurreko batean Rezustak jipoia eman ziolako.
2021/05/31 - 15:29
Artolak 22-17 irabazi zion Rezustari Bergaran
Zuzenago jokatzeak, final laurdenetarako sailkatzeko balio izan zion Alegiarrari. Lanak eman zizkion bergararrak baina huts gehiegi egin zuen. Atzelaririk gabe galditu da Buruz Buruko txapelketa.
2021/05/31 - 15:28
Bengoetxea VI.ak eta Artolak abiatuko dituzte final laurdenak
Donostiako Atano III.ean izango da hitzordua gaur geuean. Oinatz Bengoetxearen ibilibidea oso ona da buruz buru ere, eta faborito argia izango da. iñaki Artola gainera ez omen dago sasoi betean.
2021/05/31 - 15:25
Bengoetxea VI.ak 22-8 menderatu zuen Artola
Final laurdenetako partida orekatua izango zela zirudien lehenengo 16 tantoak jokatuta. 8-8 ziren markagailuan baina handik aurrera Artolak ez zuen tanto bat bera ere egin. Oinatz 22-ra zuzen joan zen
2021/05/31 - 15:20
Bengoetxea lehian sartu da berriro, Artolari 22-6 irabazita
Ondorioz, Iñaki Artolak oso aukera gutxi ditu Lau t’erdikoan aurrera egiteko. Leitzakoa, berriz, finalerdietan sartzeko borrokan sartu da.
2021/05/31 - 15:20
Altuna III.ak lehen puntua erdietsi du Artolari 22-14 gailenduta
Hasiera sutsua izan ostean, amezketarrak etekina atera die aurkariaren opariei, eta beti alde izan duen partida irabazi du.
2021/05/31 - 15:17
Artola final-laurdenetako ligaxkan da, Olaetxeari 22-17 irabazi ostean
Alegiako pilotaria jaun eta jabe izan da partidako lehen zatian, eta gerora erabakigarria izan den tartea zabaldu du markagailuan. Olatxearen erreakzioa berandu iritsi da.
2021/05/31 - 15:14
Olaetxea eta Artola, final-laurdenen bila, Tolosan
Beotibarreko frontoiak hartuko du 4 t'erdiko final-zortzirenetako lehen partida. Larunbatean, Bartzelonan eta Biarritzen.
2021/05/31 - 14:59
Bengoetxea VI.a eta Artola, finalerdiaren bila, ostiralean
Olaizola II.a-Irribarria, Urrutikoetxea-Ezkurdia eta Martinez Irujo-Altuna III.a partidek osotzen dituzte final-laurdenak.
2021/05/29 - 22:27
Artola finalerako sailkatu da, Rezusta mendean hartuta
Aurrelari gipuzkoarrak Buruz Buruko bere lehen finala jokatuko du, ekainaren 13an.
2021/05/29 - 22:05
Iñaki Artola, Buruz Buruko finalera
Alegiako aurrelariak txapelketako finalerako txartela eskuratu du Labriten jokatu den finalerdian Rezustari 22-16 irabazi ostean.
2021/05/29 - 14:05
Rezusta vs. Artola, finalera sartzeko lehian
Helburu bera dute biek: Buruz Buruzko finala lehen aldiz jokatzea. Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta itb.eus-ek, 17:15etatik aurrera.
2021/05/28 - 14:23
Rezusta vs. Artola eta Zabaleta vs. Altuna, finalean sartzeko lehia
Bi finalerdiak zuzenean emango dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek, larunbatean eta igandean.
2021/05/25 - 11:37
Bi atzelari eta bi aurrelari, finalerdietan
Rezusta vs Artola eta Zabaleta vs Altuna III.a dira asteburuko Buruz Buruko finalerdietako bi partidak. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).