Ezkurdia vs Jaka eta Altuna vs Laso izango dira Buruz Buruko finalerdietako kanporaketak
Erik Jakak 22-21 gainditu du Iñaki Artola, Bilbon jokatu de Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako azken partidan. Hartara, finalerdietarako sailkapena lortu du datorren igandean, Eibarko Astelenan, Joseba Ezkurdiaren aurka jokatzeko.
Denboraldiko txapelketarik garrantzitsuenaren finalerako lehen txartela, berriz, larunbatean jokatuko dute Bilboko Bizkaia frontoian Unai Lasok eta Jokin Altuna egungo txapeldunak, Amezketako aurrelariak nagusitasunez kanporatu baitzuen Jose Javier Zabaleta larunbatean (22-5).
Hala ere, Lasoren parte-hartzea zalantzan dago, pilotari nafarrak eskuin besoan duen giharretako lesioa dela eta.
Bizkarreta-Gerendiaingo aurrelariak datorren asteartean du aurreikusita entrenamenduetara itzultzea, eta egun horretan proba bat egingo du finalaurrekoan egoteko moduan dagoen ikusteko.