Golfa
2024/08/04 - 23:02
Diploma olinpikoa irabazi du Jon Rahmek, dominak gertu izan ostean
Barrikakoa sailkapenaren buruan egon da lau kolperainoko aldearekin, baina huts egin du azken bederatzi zuloetan. Urrea Scottie Scheffler estatubatuarrak irabazi du.
2024/08/04 - 22:15
Rahm: ''Oso ondo jokatzen nenbilen, eta azkenean ezertarako aukerarik ez izatea mingarria da''
Jon Rahm bosgarren sailkatu da Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetako golf txapelketan, eta, ondorioz, diploma olinpikoa bereganatu du. Dominak lortzeko lehian ibili da ia azkenera arte, baina podiumetik at geratu da. Txapelketa amaitutakoan, adierazpen hauek egin ditu.
2024/08/04 - 00:10
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 3an, larunbata
Euskal kirolariek larunbat honetan, abuztuaren 3an, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan lortutako emaitzen laburpena: arrauna, golfa, waterpoloa, piraguismoa, judoa, futbola, eskubaloia eta txirrindularitza.
2024/08/03 - 21:42
Rahm eta Schauffele lidertzan dira azken jardunaldiaren faltan
Barrikako golf-jokalariak eta estatubatuarrak, 199 kolperekin (14 parretik behera) hirugarren jardunaldian, golf txapelketako lidergoa partekatzen dute.
2024/08/02 - 20:21
Jon Rahmek goranzko bidea hartu du
Barrikako golf-jokalaria lidergotik bi kolpera jarri da bigarren jardunaldiaren ostean.
2024/08/01 - 21:34
Rahmek estreinaldi olinpiko ona izan du
Bizkaitarrak 67 kolpeko (lau parearen azpitik) txartela lortu du eta lehen hamarren artean geratu du.
2024/07/28 - 22:27
Jon Rahmek irabazi du LIV UK txapelketa
Bizkaitarrak 200 kolpe behar izan ditu guztira (13 parretik behera), 63, 70 eta 67 kolpeko hiru txandatan, txapelketa irabazteko. Abuztuaren 1etik 4ra, berriz, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan arituko da.
2024/07/26 - 22:56
Jon Rahmek lidertzan hasi du LIV UK txapelketa
Lehen posturaino igo da parretik behera 8 kolpeko txartelarekin, ibilbidean zortzi 'birdie' lortu ondoren.
2024/07/21 - 22:03
Schauffelek irabazi du Britainia Handiko Irekia eta Rahmek kolpe batekin parraren azpitik amaitu du
Barrikako jokalariak jardunaldi onena utzi du amaierarako, baina aurreko egunetako joko kaskarrak gehiegi urrundu du lehen postutik, eta ezin izan dio buelta eman.
2024/07/20 - 23:30
Rahm parretik gora 2 kolpeko txartelarekin iritsiko da Britainia Handiko Irekiko azken jardunaldira
Golf jokalariak birdie bakarra lortu du, 3. zuloan, eta bi bogey egin ditu, 2.ean eta 12.ean. Guztira 215 kolpeko (+2) txartela darama txapelketan.
2024/07/20 - 00:08
Jon Rahmek erdizka erreakzionatu du bigarren egunean, 70 kolpeko errondarekin (-1)
'Barrikako lehoia'k ostegunean hasi zuen txapelketa, 73 kolpeko txartelarekin (+2), eta ostiralean 70 kolpekoa (-1) aurkeztu du, guztira 143 kolpeko txartela (+1) osatzeko.
2024/07/18 - 23:17
Rahmek bi kolperekin parraren gainetik hasi du Britainia Handiko Irekia
Golf jokalari bizkaitarrak 73 kolpetan osatu du ibilbidea.
2024/07/14 - 21:36
Sergio Garciak bereganatu du LIV Andaluzia txapelketa, Rahm aukerarik gabe gelditu delarik
Bizkaitarrak 71 kolperekin bukatu du, hasiera kaskar bati buelta eman nahian. Bi bogey kateatu ditu eta egoerari buelta emateko aukerarik gabe geratu da.
2024/07/14 - 19:53
Furuek irabazi du Evian Txapelketa; Ciganda, kanporatuta bigarren jardunaldian
Ayaka Furue da Frantzian jokatutako majorreko garailea. Japoniarrak azken zuloan eaglea eginda, titulurik gabe utzi du Stephanie Kyriacou.
2024/06/24 - 19:26
Carlota Ciganda 2024ko Parisko Jokoetan izango da
Emakumezkoen txapelketa Le Golf Nationalen izango da abuztuaren 7tik 10era.
2024/06/24 - 13:34
Rahm, hirugarren LIV Nashville txapelketan, Tyrrell Hattonengandik zazpi kolpera
Barrikakoak hirugarren postua partekatu du Lee Westwood, Bryson DeChambeau eta Joaquin Niemannekin, guztiak -12 kolpeko emaitzarekin.
2024/06/23 - 20:42
David Borda, Bizkaia Openeko txapeldun
Eguraldi makurrak erabat baldintzatu du torneoaren hirugarren jardunaldia, Meaztegi Golfen, Zugaztietan. Behe-lainoak, euriak eta haizeak jardunaldia bertan behera gelditzea ekarri dute, David Borda sailkapeneko lehen postuan zela. Iruindarrak aurreko bi jardunaldietan 136 kolpe egin ditu.
2024/06/22 - 18:25
Cigandak ez du kortea gainditu eta PGA Txapelketatik kanpo geratu da
Cigandak ezin izan du irauli osteguneko +6ko emaitza kaxkarra, eta +3ko emaitzarekin txapelketatik kanpo geratu da.
2024/06/17 - 14:12
Jon Rahmek Parisko Olinpiar Jokoetan hartuko du parte
Barrikako golflaria Parisen izango da uda honetan, David Puigekin batera. Munduko rankingean 113. postuan geratuta, Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratu du Puigek. Biek LIV Golf zirkuituan jokatzen dute, gaur egun.
2024/06/17 - 12:47
DeChambeau nagusi Estatu Batuetako Irekian bigarrenekoz, McIlroy azken jardunaldian mendean hartuta
Bi golflariak berdinduta heldu ziren azken zulora, baina estatubatuarrak nahikoa izan zuen par batekin, aurkariaren bogeya gainditzeko. Jon Rahmek ezin izan zuen parte hartu, ezker oinean infekzioa duelako.