Golfa
2024/09/29 - 22:28
Rahm bigarren geratu da Espainiako Irekian, Angel Hidalgorekin berdinketa hausteko play-offa galduta
Angel Hidalgoren eta "Barrikako lehoia"ren arteko play-offean erabaki da txapelketa. Lehen saiakera ez da nahikoa izan, eta, berdinketa hausteko bigarren zuloan, Rahmek irteeran huts egin eta gero, Hidalgok Espainiako Irekia eskuratu du.
2024/09/29 - 22:28
Jon Rahm: ''Ez dut eman irabazteko behar nuen maila''
Barrikako jokalariak bigarren egin du azkenean, Angel Hidalgorekin berdinketa hausteko play-offa galduta. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2024/09/28 - 22:54
Jon Rahm bigarren, jardunaldi baten faltan: ''Biharko eguna iristeko irrikan nago, polita izango da''
Jon Rahm bigarren da Espainiako Irekian, txapelketa amaitzeko jardunaldi bakarraren faltan. Barrikakoak bi kolpera du Angel Hidalgo liderra.
2024/09/28 - 21:39
Jon Rahm bigarren Espainiako Irekian, azken jardunaldiaren faltan
"Barrikako lehoiak" urrats garrantzitsua eman du larunbat honetan bere helburua lortzeko, Angel Hidalgo liderrarengandik bi kolpera kokatu baita.
2024/09/28 - 00:00
Rahm: ''Ez dut nahi horrelakorik gertatzea, baina uler dezaket Nico Williams Athleticetik joatea''
ETBri eskainitako elkarrizketa batean, Jon Rahmek adierazi du Nico Williams maila handiko jokalaria dela eta, ondorioz, kirolariaren ikuspuntutik, ulertuko lukeela egunen batean beste talde batera joateko erabakia hartzea, titulu gehiago irabazteko asmoz.
2024/09/27 - 21:29
Jon Rahm liderrarekiko bost kolpera, Espainiako Irekia irabazteko lehian jarraitzen du
Txapelketako bigarren jardunaldian, ostiralean, parraz azpitik bi kolpe egin ditu, eta -5 daramatza guztira; Angel Hidalgok aurreneko postuari eutsi dio, -10eko emaitzarekin. Adrian Otaegui zelaiaren parrean dago, eta Borja Virto +6ra.
2024/09/26 - 22:26
Jon Rahmek -3 izan du eta Adrian Otaeguik eta Borja Virtok +2, 2024ko Espainiako Irekiaren lehen jardunaldian
Barrikarra, lehen itzulia jokatuta, liderrarekiko hiru kolpera dabil; Angel Hidalgo espainiarra da aurreneko postuan, eta Rahm bosgarrenean. Hidalgok parraren azpitik sei kolpe eginda amaitu du.
2024/09/25 - 22:45
Rahm: ''Urte oso ona izan da, beti top-10etan; pena, handietan ez naizela hobeto ibili''
Ostegunean ekingo dio euskal golf jokalariak 2024ko Espainiako Irekiari; aurreko egunean, 2024ko denboraldia izan du aztergai. LIV Golf zirkuitua irabazi du, eta, horrez gain, bi torneotan gailendu da.
2024/09/23 - 11:27
Cameron Smithen Ripper nagusi, taldekako Liv Golfen; Rahmen Legion XIII laugarren geratu da
Lucas Herbert, Matt Jones eta Marc Leishman golflariek osatutako multzoak par azpitik 11 kolperekin amaitu zuten igandean. Rahmek ezin izan zuen finala jokatu, gripeak jota baitzegoen.
2024/09/22 - 13:01
Rahmen taldea, Legion XIII, LIV Golfeko taldekako finalera sailkatu da, Barrikakoa baja izan arren
Euskal golflaria ez da txapelketan parte hartzen ari, gripeak jota dagoelako.
2024/09/16 - 15:11
Jon Rahmen ospakizuna, Chicagon garaipena bereganatu eta LIV Golf titulua irabazi ostean
Jon Rahm euskal golf jokalariak Chicagoko txapelketako irabazi du, baita LIV Golf zirkuituko titulua bereganatu ere. Bideoan duzu ikusgai nola ospatu zituen aipatutako garaipenak Virginiako Bolingbrook Golf Clubean.
2024/09/16 - 13:41
Ameriketako Estatu Batuetako taldeak irabazi du 2024ko Solheim Cup txapelketa, Europa menderatuta
AEBko taldeak hamaikagarrenez irabazi du txapelketa, eta amaiera eman dio garaipenik gabeko zazpi urteko boladari. Europa menderatu dute 15,5-12,5eko emaitzarekin.
2024/09/16 - 02:24
Jon Rahmek irabazi du LIV Golf titulua
Barrikakoak -11ko txartelarekin amaitu du Bolingbrook Golf Clubeko txapelketa, hiru kolpeko aldea aterata Sergio Garcia espainiarrari eta Joaquin Niemann txiletarrari.
2024/08/25 - 22:56
Lydia Ko zeelandaberritarrak irabazi du Erresuma Batuko Irekia; Carlota Ciganda 37. postuan sailkatu da
Nafarrak +4ko txartelarekin amaitu du txapelketa.
2024/08/24 - 22:34
17. zuloko bogey hirukoitz batek Carlota Cigandaren jardunaldi ona zapuztu du
Nafarrak 70 kolperekin (-2) itxi du hirugarren jardunaldia, eta 218 kolpe (+2) daramatza guztira.
2024/08/23 - 21:33
Nelly Korda da Erresuma Batuko Irekiko liderra; Carlota Cigandak gora egin du sailkapenean
Nafarrak +1eko txartelarekin itxi du bigarren jardunaldia (+4 guztira). Horrela, sailkapeneko burutik oso urrun jarraitzen du.
2024/08/23 - 00:16
Carlota Cigandak lidertzatik oso urrun hasi du Erresuma Batuko Irekia
Nafarrak 75 kolpeko txartelarekin (+3) itxi du lehen jardunaldia, eta 63. postuan geratu da, beste golflari batzuekin batera.
2024/08/19 - 12:54
Rahm bigarren izan da LIV Golf Greenbrier txapelketan, Koepkaren aurka berdinketa hausteko lehia galdu ostean
Jon Rahmek bigarren postuan amaitu du New Yorken jokatutako txapelketa. Brooks Koepkarekin berdinduta amaitu ondoren, garaipena eskuratzeko play-offean estatubatuarra euskalduna baino hobea izan da, eta txapelketa irabazi du. Hala ere, Rahm LIV Golfeko sailkapen nagusiko lehen postuan jarri da.
2024/08/10 - 23:36
Carlota Ciganda 49. izan da Olinpiar Jokoetako golf txapelketan
Nafarrak +3ko txartelarekin amaitu du laugarren eta azken jardunaldia. Guztira, +13ko txartela aurkeztuta, sailkapeneko 49. postuan bukatu du.
2024/08/08 - 20:50
Ciganda hondoratu egin da bigarren jardunaldian, +6ko txartelarekin
Cigandak ez du hasierako egoera ona aprobetxatu eta dominen lehiatik ia baztertuta geratu da. Nafarrak 78 kolpeko txartela utzi du.