Hypermotion Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sansek ez ditu izandako aukerak aprobetxatu eta galdu egin du Las Palmasen (2-1)

Gipuzkoako taldeak denboraldiko bigarren porrota jaso du eta partida bakarra irabazi du orain arte jokatutako bost jardunaldietan.
Sansek ez du punturik bildu Kanariasen. Argazkia: @RSZubieta_
Sansek ez du punturik bildu Kanariasen. Argazkia: @RSZubieta_

Sanse esku-hutsik itzuliko da Kanarietatik, Las Palmasen aurka Hypermotion Ligako 5. jardunaldiko partida galduta (2-1).

1-0ekoa Ivan Gilek egin du 39. minutuan.

Atsedenaldiaren ostean, Gilek berak bere taldearen bigarrena egin du.

Donostiarren gol bakarra, aldiz, Enrique Clementek egin du bere atean, neurketako 90. minutuan.

Publizitatea
X
Publizitatea
X