Golak
2025/09/14 - 17:10
Athleticek galdu egin du Deportivoren etxean (1-0)
Athleticek 1-0 galdu du Deportivoren aurka Riazorren jokatu duen partida, eta, ondorioz, garaipenik lortu gabe jarraitzen du F Ligan. Talde zuri-gorriak puntu bakarra batu du lehendabiziko hiru jardunaldietan.
2025/09/13 - 22:32
Alavesek San Mamesen irabazi du berriz 20 urteren ondoren (0-1)
Golik eta aukerarik gabeko lehen zatiaren ostean, babazorroek hiru puntuak lortu dituzte Berenguerrek bere atean sartutako golari esker.
2025/09/13 - 20:33
Eibar galtzaile atera da Gaizka Garitanoren Cadizen aurkako neurketatik (1-0)
Susok 61. minutuan egindako golak hiru puntuak eman dizkio Andaluziako taldeari. Armaginek berdinketa lortzeko aukera oso argia izan dute azken minutuetan.
2025/09/13 - 20:28
Realak ezin izan du hamarrekin aritu den Real Madril garaitu (1-2)
Mbappe eta Güler izan dira Real Madrilen golegileak. Huijsenen kanporatzeak partida baldintzatu du, eta Oyarzabalek aldea murriztu du, baina Realak ezin izan du emaitza irauli.
2025/09/13 - 17:04
Realak lehen zatian itxi du Sevillaren aurkako garaipena (3-0)
Realak 3-0 irabazi dio Sevillari Zubietako zelaian jokatu den F Moeve Ligako 3. jardunaldiko partida. Aiara Agirrezabala, Lucia Pardo eta Intza Eguiguren izan dira golegileak.
2025/09/13 - 12:40
Sansek ez ditu izandako aukerak aprobetxatu eta galdu egin du Las Palmasen (2-1)
Gipuzkoako taldeak denboraldiko bigarren porrota jaso du eta partida bakarra irabazi du orain arte jokatutako bost jardunaldietan.
2025/09/09 - 00:59
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 4. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 4. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/09/07 - 21:39
Sansek bi goleko errenta alferrik galdu du Gaizka Garitanoren Cadizen aurka (3-3)
Tabatadze jokalariak bi minutuan egindako bi golek garaipenik gabe utzi dituzte txuri-urdinak.
2025/09/02 - 02:07
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 3. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 3. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/09/01 - 12:21
Athleticek hiru partida jokatu eta hirurak irabazi egin ditu, eta, gainera, lider dabil
Athleticek eta Betisek partida bizia eta parekatua jokatu dute (1-2). Talde zuri-gorriaren lehen gola Marc Bartrak egin du, bere atean, eta bigarrena, berriz, Paredesek, buruz. Neurketaren amaieran iskanbila izan da, eta epaileak Ernesto Valverde eta Padilla kanporatu ditu.
2025/09/01 - 00:09
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 3. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 3. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/08/31 - 23:32
Osasunak ezin izan dio buelta eman Romeroren golari (1-0)
Partida parekatua izan da, eta Kataluniako taldearen alde egin du, Romeroren golari esker.
2025/08/31 - 22:54
Realak puntua batu du Madrilen (2-2)
Realak bina berdindu du Madrid CFFren aurka, Moeve Ligako lehen jardunaldian. Aiara Agirrezabalak sartu ditu txuri-urdinen bi golak.
2025/08/31 - 17:02
Eibarrek porrotarekin hasi du denboraldia, Sevillaren aurka (0-1)
Eibarrek 0-1 galdu du Sevillaren aurka Moeve Ligako lehen jardunaldian, Iñaki Goikoetxearen estreinaldiko partidan armaginen entrenatzaile bezala.
2025/08/30 - 23:38
Realak galdu egin du Oviedo igo berriaren aurka (1-0)
Txuri-urdinek bigarren zati eskasa jokatu dute, eta ez dira gai izan Dendockerrek atsedenaldiaren atarian egindako gola iraultzeko.
2025/08/30 - 21:30
Alavesek berdindu egin du galtzen hasitako partida (1-1)
Atletico berehala aurreratu da markagailuan, baina talde babazorroak partida ona jokatu du eta laster erantzun dio, Carlos Vicentek penaltiz gola sartuta. Neurketaren amaieran, berriz, asko sufritu du emaitzari eusteko.
2025/08/28 - 19:42
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 6. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 6. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/08/26 - 12:18
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 2. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 2. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/08/26 - 01:41
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 2. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 2. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/08/26 - 00:56
Sancetek garaipena eman dio Athletici Rayoren aurka, lesiotik itzuli berritan (1-0)
Iñigo Perezen taldeak ez die erraztasunik eman zuri-gorriei, lehen zatian batez ere; baina penaltiz egindako golari esker, Bilboko taldeak bi garaipen lortu ditu elkarren segidan.