Getxoko Zirkuitua
Natnael Tesfatsionek irabazi du Getxoko Zirkuitua
Natnael Tesfatsion (Movistar) eritrearra nagusitu da 2026ko Getxoko Zirkuituan. Azken metroetako esprint estuan erabaki da garailea, eta euskal txirrindulari ugari izan dira lasterketa bereganatzeko lehian. Helmugan, baina, eritrearra izan da azkarrena, Pau Miquel (Bahrain Victorious) kataluniarra izan da bigarren eta Alex Aranburu (Cofidis) euskalduna, hirugarren.
2026ko Getxoko Zirkuituaren ibilbidea, profila eta ordutegia
Lasterketako 81. ekitaldia igandean jokatuko dute, abuztuaren 2an, eta 172,2 kilometroko ibilbidea izango du; Bilbon hasiko da, Guggenheim Museoan, eta Getxon amaitu, Arkotxako Hesian. EITBk zuzenean emango du, 14:00etatik aurrera.
Getxoko Zirkuituaren 81. edizioa abuztuaren 2an jokatuko da, eta Arkotxako horman izango du helmuga
172 kilometro pasatxoko ibilbidea izango da, berritasun moduan, Pike mendia bi aldiz igoko dute. Iaz Isaac del Toro izan zen garaile. Aurten, besteak beste, Igor Arrieta, Alex Aranburu, Ion Izagirre eta Pello Bilbao izango dira irteeran.