Gabarra
2025/03/26 - 22:22
Realaren eta Athleticen beteranoek 3x3 derbia jokatu dute, Emakumezkoen Futbolaren Astearen barnean
Bilbon egin dute, asteazken arratsaldean. Gainera, Athleticeko hainbat jokalari ohi gabarran izan dira; bere garaian, Liga bost aldiz irabazita ere, ezin izan zuten ospatu gabarran igota.
2024/04/12 - 20:24
Audientzia datu izugarriak EITBn Athleticen gabarraren ospakizunean
ETB audientzia-buru izan zen atzo; ETB2 eguneko katerik ikusiena izan zen, % 15,7ko kuotarekin. EITBren online seinalea, gainera, 400.000 ikustaldiren langatik gertu dago jada eitb.eus-en eta EITBren eta Athletic Cluben YouTubeko kanaletan.
2024/04/12 - 01:32
Athleticek gabarran igota eta historian betiko geldituko den harrera batekin ospatu du bere 25. Kopa
Sevillan irabazitako titulua Bilbok eta Bizkaiak beti gogoan izango duten festa batez ospatu du Athleticek, bere zaleekin batera. Gabarraren ibilbidea, Getxotik Bilboko udaletxeraino, ezin jendetsuagoa izan da, eta Bizkaiko hiriburuan izandako ospakizunek aurreikuspen guztiak gainditu dituzte.
2024/04/12 - 01:07
Anjel Mari Peñagarikanoren zorion-bertsoa, Athletici
Angel Mari Peñagarikano bertsolariak Athletic zoriondu du bertso batekin, Errege Kopa irabazteagatik.
2024/04/12 - 00:43
Gabarraren ospakizuneko unerik gogoangarrienak
Milaka zale zuri-gorrik bat egin dute ostegun honetan Athleticek itsasadarrean eta Bilbon egingo dituen ospakizunekin. Hemen dituzu eguneko unerik onenak.
2024/04/12 - 00:30
''Txoria txori'' kantatzen amaitu dituzte Athleticeko jokalariek gabarrako ospakizunak
Haien ereserki bilakatu duten kanta abestu dute Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregian, Bilboko Korala Elkarteak lagunduta, zale zuri-gorriakaz batera.
2024/04/12 - 00:01
Bilboko Koral Elkartearen doinuen artean heldu dira Athleticeko jokalariak Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregira
Autobusa atzean utzita, koparekin batera jauregira sartu dira txapeldunak, sorpresa eta guzti!
2024/04/11 - 23:19
Jokalariak eta zaleak batera ''Txoriak txori'' abesten, udaletxean
Talde bilbotarrak amaitutzat eman du Bilboko Udaleko ekitaldi instituzionala Txoriak Txori abestuz bere zaleekin batera.
2024/04/11 - 23:06
Villalibre: ''Ez ahaztu inoiz Athleticen oinarri garrantzitsuenetako bat euskara dela''
Gainontzeko kideen iruzkinetatik desmarkatu eta beste mezu mota bat helarazi die Asier Villalibrek zaleei, alegia, euskaraz bizi daitezela: "Ez dakizue benetan ze polita den zuek euskaraz entzutea, San Mamesen, Bilbon, kaletik, edonondik…".
2024/04/11 - 22:27
Athleticek Errege Kopako txapeldun titulua eskaini die zaleei
Athletic Clubek txapeldun titulua eskaini die bere zaleei Bilboko Udaletxeko balkoitik. De Marcos eta Muniain kapitainek, Valverde entrenatzaileak, Jon Uriarte presidenteak eta Iribar enbaxadoreak jaso dute kopa. Batera abestu dute taldeko ereserkia.
2024/04/11 - 21:38
Gabarraren iritsiera Bilboko Udalera
Zuri-gorrien espedizioa kantu eta bengala artean iritsi da Bilboko Udaletxera. Oscar de Marcosek eta Iker Muniainek eraman dute titulua udaletxera, ekitaldi instituzionalari hasiera eman aurretik.
2024/04/11 - 21:37
Aurreskuaren bidez, aitortza eta ondo-etorria egin diete Kopako txapeldunei
Gabarra eta Athleticeko talde osoa Bilboko udaletxera ailegatu dira eta, horrekin batera, udal-agintariek harrera egin diete. Atarian milaka lagun daude ere harrera beroa egiten, denak zuri-gorriz jantzita.
2024/04/11 - 21:05
Gabarra Bilbon da!
Gabarra eta bere segizio guztia hiribildura iritsi dira, itsasadarraren bi aldeetan marea zuri-gorri handi bat lagun zuela.
2024/04/11 - 20:54
Athleticen omenaldi hunkigarria ez daudenen omenez
Hainbeste euforiaren artean, ez daudenei omenaldi sentitua egin die talde zuri-gorriak. Horrela, jokalariek eta teknikariek petaloak jaurti dituzte Bilboko itsasadarrera San Mames parean.
2024/04/11 - 20:31
Oihan Sancet: ''Denok dakigu: Athleticen zaleak bakarrak dira''
Talde zuri-gorriari Sevillan berdinketa eta, horri esker, garaipenerako aukera eman zion golaren egileak zaleei eskerrak eman dizkie, "beti hor baitago, taldea babesten".
2024/04/11 - 19:51
Williams anaiak: ''Egia bihurtutako ametsa da; merezi dugu''
Iñaki eta Nico Williams Athleticeko jokalariek, urte hauetan jasotako babesa eskertu dute eta eskerrak eman dizkie zale zuri-gorriei. "Amets bat bizitzen" ari direla aipatu dute.
2024/04/11 - 19:28
Gabarra eta bere segizio osoa Erandio zeharkatzen ari dira, Bilborako bidean
Prozesio zuri-gorriak itsasadarraren zati erdia zeharkatu du, Kopako garaipena zaleei eskainiz.
2024/04/11 - 19:07
Oscar de Marcos: ''Ezin da azaldu; betetako ametsa da''
Jai giroan, Athleticeko jokalariak talde zuri-gorrian eman dituen 15 denboraldien balorazioa egin eta kopa irabazi zuten unea nola bizi izan zuen azaldu du.
2024/04/11 - 16:23
Athleticen 25. Kopa ospatzeko jai handia Bilbon
Ehunka mila lagunek Bilboko itsasadarren bi aldeak bete dituzte, Athleticeko jokalariak eta gabarra bertatik bertara ikusteko, eta, 40 urte eta gero, Kopa berriro bereganatu izana, elkarrekin -jokalariak, entrenatzaileak, zuzendariak eta zaleak- ospatzeko.
2024/04/11 - 02:26
Athleticek eta gabarrak zenbait belaunaldi elkartuko dituzte, ospakizun historiko batean
Bilbon eta Bizkaiko hiriburuaren metropoli barrutian milioi bat pertsona inguru batzea aurreikusi dute, itsasadarraren ertzetan batik bat, lehoiak omentzeko festan. EITBk, ETB1en eta eitb.eus-en bidez, zuzenean emango du, 15:45etik aurrera.