Gabarra
2024/04/10 - 22:57
Athletic entrenamenduetara itzuli da hiru eguneko ospakizunen ostean
Errege Kopako titulua eskuratu ondoren, Athletic entrenamenduetara itzuli da Vila-realen aurkako neurketa prestatzeko. Hiru eguneko ospakizunen ondoren, Bilboko taldeak Lezamako instalazioetan entrenatu du Gabarraren ibilbidearen bezperan. Yerayk ez du entrenatu.
2024/04/10 - 22:26
Harrotasuna, 40 urte geroago bere argazkia berriro argitaratuta ikusteaz
1984an Athleticek Liga eta Kopa tituluak irabazi zituenean, gabarra itsasadarra zeharkatzen ari zen ospakizunaren argazkia hartu zuen Domi Alonsok.
2024/04/10 - 13:09
Athleticeko jokalariak erabateko jai giroan aritu dira Bilbon zehar, ehunka zal zuri-gorrirekin batera
Athleticeko futbolariek Sevillan eskuratutako Kopa ospatu zuten Bilboko erdiguneko kaleetan zehar, Asier Villalibrek parte hartzen duen txarangak girotuta, eta ehunka jarraitzaile zuri-gorri aldamenean zituztela. Iker Muniain izan zen zeremonia-maisua.
2024/04/10 - 00:41
Athleticen gabarraren ospakizun handiaren kopuruak
Ostegun arratsaldean, Bizkaian, Athletici harrera egingo zaio Kopa irabazi duelako. Hauek dira jai honetan aurreikusten diren zenbait zenbaki, Bilbon eta gabarra igaroko den herrietan.
2024/04/09 - 23:21
Iker Muniainek ''modako kanta'' abestu du: ''Ikasi guztiok, ostegunerako''
Athleticeko kapitainak jaso eta altxatu zuen Kopa, larunbatean, Sevillan, talde zuri-gorriak finala irabazita. Orain, bideo batean agertzen da, Bilboko taldeko zaleentzako kanta bat abesten ari dela.
2024/04/09 - 18:12
'Athletic' gabarra 64 urterekin eta nabigatzeko azterketa guztiak eginda bueltatuko da uretara
Ostegunean izango da Athleticek larunbatean Sevillan lortutako Kopako tituluaren ospakizuna.
2024/04/09 - 16:14
Muniain, Kopako penaltiei buruz: ''Beldurgarria izan zen, estutasun handia sentitu genuen''
Athleticek Gernikako Juntetxera eraman du astearte honetan larunbatean irabazitako kopa. Ekitaldiaren ostean, Muniainek hedabideekin hitz egin du.
2024/04/09 - 12:41
Gabarrak ibilbidean zehar izango duen ordutegia
Gabarrak aurreikusitako ibilbideko zenbait puntutatik pasatzeko izango duen ordutegiaren berri eman du Athleticek.
2024/04/07 - 17:22
Athletic, Kopako txapeldun!
Bilboko taldeak Kopan lortu duen 25. titulua eskuratu du Sevillan, Cartuja futbol-zelaian, Mallorca aurkari. Athleticeko 40.000 bat zale izan dira zelai barruan, eta bertatik bertara gozatu ahal izan dute garaipenaz. Titulua penaltietan erabaki da.
2024/03/14 - 01:05
Aritz Aduriz: ''Athleticeko jokalari batzuen belaunaldi batek merezi du gabarra ateratzea''
Aurrelari donostiarra, Athleticeko historiako mitikoetakoa bera, Mallorcan dabil lanean egun, alegia, zuri-gorriek Kopako finalean izango duten aurkarian, baina, elkarrizketa honetan, argi utzi du Athletic ere baduela bihotzean.
2021/03/09 - 18:52
Gabarrak ur gainean egoteko proba gainditu du Nerbioi itsasadarrean
Athleticen Gabarra berriztatzeko lanak amaituta daude jada, eta astearte honetan ur gainean mantentzeko proba gainditu du.
2021/03/08 - 13:18
Athleticeko gabarraren errestaurazio lanak amaitu dira jada
Itsas agintarien erabiltzeko azken baimena izateko ur-proba egitea falta da.
2020/07/07 - 17:50
Garabi batek Gabarra altxatu du eraberritze lanei ekiteko
Astearte honetan hasi dira Gabarra berriztatzeko lanak. Proiektuaren helburua da prest egon dadila Athleticek etorkizuenean lor ditzakeen tituluak ospatzeko.
2020/07/03 - 16:59
Athleticek gabarra ospetsua eraberrituko du, etorkizuneko tituluak ospatzeko
Itsas museaoerkin elkarlanean egingo du, nesken zein mutilen tituluak ospatzeko. Lanak uztailean bertan hasiko dira eta iraileko lehen hamabostaldian amaitzea espero dute.
2020/07/02 - 21:58
Gabarra zaharberritu egingo dute, "etor litezkeen arrakastak direla eta"
Athleticek, Bilboko Udalak eta Itsas Museoak ostiral honetan aurkeztuko dute ontzia zaharberritzeko proiektua.
2016/06/06 - 17:22
Athletikeko neskek liga irabazi badute ere ez da gabarrarik izango
Change.org atarian 23.000 pertsonak baino gehiagok eskatu dute mutilen ospakizunetan izan ohi den bezala, neskekin ere gabarra ateratzea. Erabakia klubak berak hartu du. Bihar 18:00etan lore eskaintza
2015/10/01 - 17:05
Athleticeko zaleak gabarrara igo dira... Holandan!
AZ Alkmaarek eta zuri-gorriek jokatuko duten partidaren atarian, Athleticeko zaleen hotsa ozen entzuten da Holandako hirian.
2015/05/25 - 21:44
Athleticek gabarra laguntzeko ontzien izen-ematea ireki du
Klubak, Bilboko Portu Agintaritzarekin batera, balizko ospakizunean parte hartu nahi dutenen ontziak inskribatzeko protokoloa ezarri du.
2015/05/25 - 16:23
Gabarra, zale zurigorrien ilusioaren irudi
Athleticzale gazteenek ez dute inoiz gabarra ikusi. Bi aldiz baino ez zen ibili itsasadarrean zehar, 80ko hamarkadan, baina tradizioa bihurtu da zaleen artean. Berriz ikusi nahi dute.
2013/12/11 - 13:39
Athleticen Gabarra ikusgai dago Bilboko Itsas Museoan
José Ángel Corres museoko presidenteak, Portuko Agintaritzako preseidentea den Asier Atutxak, eta Josu Urrutia Athleticeko presidenteak Gabarra museoan ikusgai egotearen garrantzia azpimarratu dute.