Munduko Futbol Txapelketa
2022/10/22 - 14:27
Australia eta Zeelanda Berriko 2023ko Munduko Txapelketako multzoak zozkatu dira
Mundiala uztailaren 20tik abuztuaren 20ra bitartean jokatuko da eta parte hartuko duten 32 selekzioetatik 29 ezagutzen dira jada.
2022/09/29 - 01:34
Danimarkak Qatarreko giza eskubideen egoeraren aurka protesta egiteko kamiseta berezia jantziko du Mundialean
Danimarkako selekzioa janzten duen kirol-markak Munduko Txapelketarako kamisetak aurkeztu ditu. Hainbat pertsonaren heriotza eragin duen txapelketan ikusezina izan nahi duela adierazi du marka danimarkarrak komunikatu baten bidez.
2022/09/06 - 18:29
Ghanako selekzioak Iñaki Williams deitu du lehen aldiz
Bi lagunarteko partida jokatuko ditu Brasilen eta Nikaraguaren aurka Qatargo Munduko Txapelketara begira.
2022/06/15 - 02:01
Costa Rica Munduko Txapelketara sailkatu da Zeelanda Berria mendean hartuta
Costa Ricako selekzioak irabazi egin dio Zeelanda Berriari (1-0) bigarren aukerako partida, eta Qatarreko Munduko Txapelketarako txartela bereganatu du.
2022/06/14 - 16:28
Australiak Qatarko mundialerako txartela lortu du Peru garaituta
Graham Arnolden taldeak 5-4 irabazi zieten penaltietan hegoamerikarrei, Dohan jokatutako partidan.
2022/06/05 - 22:38
Galesek Qatarrera sailkatzea lortu du, Ukraina 1-0 garaituta
Yarmolenko ukrainarrak nahi gabe sartu du gola, bere taldearen atean.
2022/04/01 - 23:47
2022ko Qatarko Munduko Txapelketako multzoen fasearen osaera
Inaugurazio partida Qatarko eta Ekuadorko selekzioek jokatuko dute, azaroaren 21ean.
2022/03/30 - 12:23
Qatarko Munduko Txapelketa jokatzeko sailkatuta dauden taldeak
Guztira 32 selekziok hartuko dute parte, eta dagoeneko 27k lortu dute lehiaketan izateko eskubidea.
2022/03/29 - 14:02
Portugal-Mazedonia eta Polonia-Suedia; 4 talde eta 2 txartel jokoan
Afrikan beste 5 selekzio sailkatuko dira play-offetako bueltako partidetan.
2022/03/25 - 12:03
Italia Munduko Txapelketatik at geratu da berriro
Ipar Mazedoniak 92. minutuan egindako golak Qatarrera joateko txartelik gabe utzi ditu italiarrak, sailkapena lortzeko bigarren eta azken aukeran.
2022/03/01 - 11:32
FIFAk eta UEFAk lehiaketa guztietatik kanpo utzi dituzte Errusiako selekzioak eta taldeak
Gauzak horrela, Errusiako selekzioak ez du Qatarko Munduko Futbol Txapelketa jokatuko, eta Moskuko Spartak Europa Ligatik kanpo geratu da.
2021/11/26 - 20:09
12 selekziok bigarren aukera bat izango dute 2022ko Qatarreko Munduko Txapelketan sartzeko
Italia, Ipar Mazedonia, Portugal, Turkia, Eskozia, Gales, Ukraina, Austria, Suedia, Txekiar Errepublika, Errusia eta Polonia Munduko Txapelketan sartuko dituzten hiru paseetako bat lortzen saiatuko dira.
2021/11/16 - 00:09
Ingalaterrak eta Suitzak Munduko Txapelketarako txartelak lortu dituzte; Italia, bigarren aukeraren zain
Suitzako selekzioak garaipena lortu du Bulgariaren aurka (4-0) eta Italiak Ipar Irlandarekin berdindu duenez (0-0), suitzarrak sailkatu dira Munduko Txapelketara. Ingelesek aise irabazi diote San Marinori (0-10).
2021/11/15 - 18:22
Alemania, Kroazia, Errusia eta Ipar Mazedoniako selekzioen erakustaldiak; Espainia, garaile Greziaren aurka
Espainiako selekzioak mendean hartu du Grezia, eta B multzoko lehen postuan geratu da, Suediak galdu egin baitu Georgiaren aurka. Alemaniak garaipena lortu du Liechtensteinen kontra (9-0), Kroaziak Maltaren aurka (1-7), Errusia aise nagusitu zaio Zipreri (6-0), eta Ipar Mazedonia Armeniari (0-5).
2021/11/13 - 14:24
Ingalaterra, Polonia eta Hungaria aise nagusitu dira; Italiak sufritu egin du Suitzaren aurka
Danimarkak, Ipar Irlandak, Eskoziak eta Austriak ere garaipena eskuratu zuten haien partidetan.
2021/10/10 - 14:29
Clementeren Libia, Egiptoren kontrako partida prestatzen
Javier Clementeren taldeak Benghazinen jokatuko du Egiptoren kontra F Multzoko partida. Zaleek entrenamenduetan bengalekin babesten eta animatzen dute selekzioa.
2021/09/21 - 22:36
Bi partidako zigorra ezarri diote Hungariari, Ingalaterraren aurkako partidan eman ziren irain arrazistengatik
2022ko Munduko Txapelketara sailkatzeko ligaxkan etxean jokatzen dituen bi partida zalerik gabe jokatu beharko ditu Hungariako selekzioak. FIFAk zigor hori ezarri dio, Sterling eta Bellingham jokalari ingelesek irain arrazistak jaso baitzituzten irailaren 2an Budapesten jokatu zen neurketan.
2021/08/30 - 12:47
Munduko Txapelketarako sailkatze partiden egitaraua
Irailaren 1etik 8ra bitartean selekzio batzuk hori partida jokatuko dituzte.
2021/08/26 - 14:15
Luis Enriquek atsedena eman dio Mikel Oyarzabali
Iñigo Martinez, Unai Simon, Mikel Merino, Cesar Azpilikueta eta Aymeric Laporte jokalariak deitu ditu Suediaren, Georgiaren eta Kosovoren kontra jokatzeko.
2021/06/25 - 18:44
Bilbok 2030eko Munduko Txapelketako egoitzetako bat izan nahi du
Iñigo Urkullu lehendakariak eman du asmo horren berri, Legebiltzarreko kontrol saioan. 2024an jakingo da non jokatuko den 2030eko Munduko Kopa. Espainiak eta Portugalek hautagaitza aurkeztu dute.