Portugal-Mazedonia eta Polonia-Suedia; 4 talde eta 2 txartel jokoan
2022ko azaroaren 18an jokatuko da Munduko Futbol Txapelketako aurreneko partida Qatarren.
Guztira 32 taldek jokatuko dute eta zazpi txartel izango dira jokoan gaur.
Cristiano Ronaldoren Portugalek Ipar Mazedonia hartuko du, eta Robert Lewandowskiren Poloniak, Zlatan Ibrahimovicen Suedia; lau talde eta bi txartel jokoan. Bi partidak 20:45ean jokatuko dira.
EUROPAKO PLAY-OFFAK
(20:45) Polonia vs Suedia
(20:45) Portugal vs Ipar Mazedonia
Afrikan ere, bost txartel izango dira jokoan gaur. Joaneko partidak aurreko astean jokatu ziren, eta bueltakoak jokatuko dira gaur.
AFRIKAKO PLAY-OFFAK
(19:00) Nigeria vs Ghana (joanekoa: 0-0)
(19:00) Senegal vs Egipto (joanekoa: 0-1)
(21:30) Aljeria vs Kamerun (joanekoa: 1-0)
(21:30) Maroko vs Kongo (joanekoa: 1-1)
(21:30) Tunisia vs Mali (joanekoa: 1-0)
Zure interesekoa izan daiteke
Braulio Vazquez: “Ramisek adin eta eskarmentu egokiak ditu, baita taldeetara egokitzeko gaitasuna ere"
Osasunako kirol zuzendariak azpimarratu duenez, gorritxoen entrenatzaile berriak ibilbide "luzea eta, batez ere, arrakasta handikoa" du. "Burgosen puntuen marka hautsi du", gogorarazi duenez.
Realak iragarri du Koparekin argazkiak doan ateratzeko aukera egongo dela, zale txuri-urdinak haserre agertu ondoren
Talde gipuzkoarrak azaldu duenez, bazkideak "entzun" ondoren, zaleek argazki bat doan ateratzeko aukera izango dute, Anoetan egiten ari diren hobekuntza lanak amaitzen direnean. Lan horiek datorren denboraldia hasita dagoenean bukatuko dira.
Ramis: “Oso eskertuta nago klub handi hau entrenatzeko aukeragatik. Arrasate erreferente izan da"
Luis Miguel Ramis Osasunako entrenatzaile berriak argi utzi du bere aurkezpenean talde "ezaguna, egonkorra eta jokoaren fase guztiei garrantzia emango diena" nahi duela.
Raul Fernandez atezainak Alaves utziko du
Bilbotarra, 38 urtekoa bera, 2025-2026 denboraldian aritu da Gasteizko klubean; bertan, Antonio Siveraren ordezkoa izan da.
Azteka futbol-zelaiak hartuko du estreinakoa, eta Argentinak berriro loria nahi du, baina txapeldungaien zerrenda luzea da
Cristiano Ronaldoren Portugal, Espainia Europako txapelduna, Kylian Mbapperen Frantzia, munduko txapeldunordea, Brasil, Alemania edo Ingalaterra daude Leo Messiren Argentinari garaikurra kentzeko hautagai nagusien artean.
ZUZENEAN: Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaile berriaren aurkezpena (18:00etan)
Protesonik 2028ra arte berritu du kontratua Alavesekin
Uruguaiko jokalariak lau denboraldi daramatza Gasteizen, eta 105 partida ofizial jokatu ditu.
Javi Lerga ez da Athleticen entrenatzaile izango aurrerantzean
Nafarrak denboraldi bat eman du klub zuri-gorriaren lehen taldea entrenatzen.
Jon Guridik Alaves utzi du, Sevillan jokatzeko
Erdilari gipuzkoarrak lau denboraldi egin ditu Arabako taldean, 148 partida ofizial jokatuta.
Luis Miguel Ramis, Osasunaren entrenatzaile berria
Entrenatzaileak 2027-2028 denboraldiaren amaierara arte zuzenduko du Nafarroako taldea. Ramis, 55 urtekoa bera, Hypermotion Ligako Burgos CF taldetik iritsi da Osasunara; azken denboraldian, Burgos igoerarako play-offerako sailkatzetik oso gertu gelditu da.