Munduko Futbol Txapelketa
2022/11/26 - 23:56
Messi jokoan nagusitu da, Mexiko gainditu eta amesten jarraitzeko (2-0)
Garaipen honekin, Argentina C Multzoko bigarren postuan kokatu da eta bere esku dago final-zortzirenetarako txartela lortzea.
2022/11/26 - 20:41
Frantzia, final-zortzirenetarako lehen sailkatua Danimarkari irabazita (2-1)
Egungo munduko txapeldunak Mbapperen bi golei esker lortu du sailkapena partida zirraragarri baten ostean garaipena lortuta.
2022/11/26 - 18:45
Poloniak irabazi egin dio Saudi Arabiari (2-0) eta estreinako garaipena bereganatu du Munduko Txapelketan
Poloniako selekzioa 2-0eko emaitzarekin nagusitu da C multzoko bigarren jardunaldiko partidan. Zielinski eta Lewandowski izan dira golegileak.
2022/11/26 - 00:06
Ingalaterra eta Estatu Batuak hutsean geratu dira oso partida parekatuan (0-0)
Talde ingelesak ezin izan du berdinketatik pasa bere Munduko Txapelketan bizirik mantentzen den Estatu Batuen aurka.
2022/11/25 - 20:17
Berdinketa Herbehereen eta Ekuadorren arteko partidan (1-1)
Bana berdinduta amaitu da A multzoko bigarren jardunaldia itxi duen norgehiagoka. Emaitza honen ondorioz, Qatar aurrera egiteko aukera gabe geratu da.
2022/11/25 - 18:32
Senegalek garaipena lortu eta Qatar hondoratu du (1-3)
Horrela, Afrikako selekzioak lehen puntuak lortu ditu Munduko Txapelketan, eta anfitrioiari gauzak zaildu zaizkio.
2022/11/25 - 16:30
Iranek hiru puntuak bereganatu ditu Galesen aurka, luzapenean bi gol sartuta
Irango selekzioak Galeskoa gainditu du 0-2ko emaitzarekin Qatarko Munduko Txapelketako B multzoko bigarren jardunaldiko partidan.
2022/11/24 - 23:37
Richarlisonen bi golek Brasilen nagusitasuna saritu dute Serbiarekiko (2-0)
Hiru puntuek G Multzoko lider utzi dute Brasil, Suitzarekin berdinduta.
2022/11/24 - 20:53
Portugalek sufritutako garaipena lortu du Ghana nekaezin baten aurka (3-2)
Iñaki Williams Athleticeko jokalariak aukera argia izan du azken minutuetan atezainari baloia lapurtzean, baina aurrelari bilbotarrak irrist egin du eta ezin izan du berdinketa eragin zezakeen jokaldia amaitu.
2022/11/24 - 18:01
Uruguai trabatuta geratu da Hego Korea lehiakor baten aurrean (0-0)
Bi aldiz munduko txapeldunak Darwin Nuñez eta Valverderen aukerarik onenak izan ditu, baina ez da nahikoa izan hegokorearrei irabazteko.
2022/11/24 - 15:57
Enbolok lehen garaipena eman dio Suitzari Kamerunen aurka (1-0)
Partida lehia irekia izan da, zelai erdian ia etenik gabe. Joan-etorrikoa, non aurrelariak bakarrik asmatu duen gola egiteko.
2022/11/23 - 20:23
Espainia gol zaparrada historiko batekin estreinatu da Mundialean Costa Ricaren aurka (7-0)
Erdialdeko Amerikako selekzioari sartutako zazpi golek Espainiako selekzioaren gol kopururik handiena suposatzen dute Munduko Txapelketa batean.
2022/11/23 - 19:24
Japoniak Mundialeko bigarren ezustekoa eman du Alemania garaituta (1-2)
Japoniarrek ezustean harrapatu dituzte alemaniarrak bigarren zati bikain eta ausart baten ondoren.
2022/11/23 - 16:14
Kroazia eta Maroko, golik sartu ezinik (0-0)
Hutsean berdindu dute dute F multzoa abian jarri duen partidan.
2022/11/23 - 12:32
Tunisiak eta Danimarkak berdindu egin dute bizitasunez beteriko neurketan (0-0)
Norgehiagokak protagonista handi bat izan du hasieran, Christian Eriksen daniarra lehiaketa handi batera itzuli baita, 2020ko Eurokopan izandako arazoaren ostean.
2022/11/22 - 21:08
Memo Ochoak puntu bat salbatu du Mexikorentzat Poloniaren aurka (0-0)
Atezain mexikarrak penalti bat gelditu dio Robert Lewandowskiri. Partida osoan zehar nagusi izan Mexiko, baina ia ihes egin dio norgehiagokak epaileak penaltia adierazi duenean.
2022/11/22 - 14:55
Saudi Arabiak ezusteko handia eman du Argentina mendean hartuta (1-2)
Saudiarrek markagailua irauli dute bigarren zatian, atsedenaldira atzetik joan ostean. Messik penaltiz sartutako golari Buelta emateko gai izan dira.
2022/11/21 - 21:27
Herbehereetako selekzioak Senegalekoari irabazi dio azken hasperenean (0-2)
Partida hutsean mantendu da 84. minutura arte eta laranjazkoek bigarren gola 90+8. minutuan sartu dute.
2022/11/21 - 19:13
Zazpi selekziok uko egin diote "One Love" besokoa eramateari, FIFAren zigorren beldur
Ingalaterra izan da uko egin dion lehen taldea, eta Harry Kane bere kapitainak FIFAk inposatuko besokoa eraman du.
2022/11/21 - 18:48
Ingalaterra Iranen gainetik pasa da (6-2)
Southgatek zuzendutako gizonek erosotasunez irabazi diote Irani Qatarko Munduko Txapelketan. Irandarrek ez dute apenas aukerarik izan ingelesen aurka jokatu duten partida txiroan.