Munduko Futbol Txapelketa
2023/07/23 - 14:03
Suediak markagailua irauli du Hegoafrikaren aurka azken minutuan (2-1)
Suediako selekzioak 2-1 irabazi dio Hegoafrikari, Fridolina Rolfö eta Amanda Illestedten golekin Hildah Magaiaren hasierako golari buelta ematea lortu duen partidan.
2023/07/22 - 20:14
Ingalaterrak eta Danimarkak garaipena lortu dute Haitiren eta Txinaren aurka D multzoko lehen jardunaldian
Bi selekzioek 1-0 emaitzarekin irabazi dute. Ingalaterrako taldearen garaipenaren gola Georgia Stanwayk sartu du, penaltiz, eta Amalie Vangsgaardek, berriz, azken minutuan, garaipena eman dio Danimarkako selekzioari.
2023/07/22 - 17:23
Garaipen erosoa erdietsi du AEBko selekzioak Vietnamen aurka (3-0)
Ameriketako Estatu Batuak 3 eta 0 irabazi du Vietnamen aurka, Emakumezkoen Munduko Txapelketako E Multzoan jokatutako partidan. Sophia Smith eta Lindsey Horan izan dira golegileak.
2023/07/22 - 16:06
Japoniak 5-0 irabazi dio Zambiari
Japoniako futbol selekzioak 5-0 irabazi dio Zambiari FIFAren Munduko Kopako C multzoko lehen jardunaldian, Miyazawak (2), Tanakak, Endok eta Uekik egindako golei esker.
2023/07/21 - 12:01
Suitza, A multzoko lehen tokian, Filipinak 2-0 mendean hartu ostean
Bachmannen eta Piubelen golei esker, Suitzako selekzioa A multzoko liderra da, Zeelanda Berriari gol bateko aldea ateratzen baitio.
2023/07/20 - 18:55
Catleyk, penaltiz, garaipena eman dio Australiari Irlandaren aurka (1-0)
Etxekoek uste baino gehiago sufritu dute Munduko Txapelketan debuta egin duen Irlandako taldea mendean hartzeko.
2023/07/20 - 15:46
Zeelanda Berriak ezustekoa eman du estreineko partidan, Norvegia garaituta (1-0)
Etxeko taldeak garaipenarekin ekin dio Munduko Txapelketari, Wilkinsonek 48. minutuan sartutako golari esker.
2023/06/30 - 16:36
Irene Paredes eta Oihane Hernandez, Munduko Txapelketarako Espainiako selekzioaren deialdian
Jorge Vilda Espainiako selekzioko hautatzaileak 2023ko Australiako eta Zeelanda Berriko Munduko Txapelketarako deialdia eskaini du. Azkenean, deialditik at geratu dira Elene Lete eta Oihane Hernandez euskal jokalariak.
2023/06/12 - 20:54
Elene Lete, Irene Paredes, Oihane Hernandez eta Maite Oroz, Munduko Txapelketarako Espainiaren lehen zerrendan
Jorge Vilda Espainiako hautatzaileak 30 jokalarik osatutako zerrenda iragarri du; behin-behineko zerrenda da. Munduko Txapelketa Australian eta Zeelanda Berrian jokatuko dute, eta uztailaren 20an hasiko da.
2023/03/16 - 17:57
FIFAk berriro hautatu du Gianni Infantino presidente
Gianni Infantinok gaur hasiko duen agintaldia bigarrena da; izan ere, Joseph Blatterrek 2015eko ekainean hasitakoa osatzeko aukeratu zuten lehenik.
2023/03/01 - 19:11
Just Fontaine futbolari frantziarra hil da, Munduko Txapelketa batean gol gehien sartu zituen jokalaria
Reimseko izarra izan zen, eta 1958ko Munduko Txapelketaren golegile nagusiena, 13 gol sartuta.
2023/02/28 - 13:05
Alexia Putellasek eta Leo Messik irabazi dute The Best saria, 2022ko futbolari onena nabarmentzen duena
Mary Earps eta Emiliano "Dibu" Martinez dira iazko atezainik onenak, FIFAk astelehen gauean nabarmendu duenez.
2022/12/30 - 16:16
Pele, inork ahaztuko ez duen jokalaria
Edson Arantes Do Nascimiento, 'Pele', futbolari handiaren heriotzak hunkitu egin du kirol mundua. Hogeigarren mendeko kirolaririk distiratsuenetakoa izan zen, eta lortutako garaipenez harago, jokoari egindako ekarpena izan da bere ondare nagusia.
2022/12/29 - 21:40
Pele hil da, 82 urterekin
Edson Arantes do Nascimento 'Pele' futbolari brasildarra, inoizko futbolari onenetarikotzat jotzen dena, 2022ko abenduaren 29an hil da, minbiziak eragindako konplikazioen ondorioz.
2022/12/29 - 21:03
Pele hil da, inoizko futbol jokalari onenetakoa
Hiru Munduko Txapelketa irabazi dituen jokalari bakarra da, baita titulu hura gazteen bereganatu duena ere. Santosen jokatu zuen 1956tik 1974ra artean, eta New York Cosmosen 1975etik 1977ra bitartean. Guztira, 775 gol ofizial sartu ditu bere ibilbide profesionalean.
2022/12/28 - 22:19
Pelek EITBri eskainitako elkarrizketa
Futbolari brasildarrak elkarrizketa eskaini zion EITBri profesional bezala erretiratu ondoren. Bertan, bere ibilbide profesionalaz, futbolaren bilakaeraz, Brasilgo selekzioan izandako paperaz eta '10 'zenbakiaren mitoaz hitz egiten du (adierazpenak gaztelaniaz).
2022/12/20 - 22:50
Milioika argentinarrek jaso dute selekzioa
Argentinako selekzioko jokalariek autobidea utzi eta helikopteroz jarraitu behar izan dute Buenos Airesera bidean, autobusari aurrera egiten eragozten zion jende pilaketaren ondorioz.
2022/12/18 - 21:45
Zoramena Euskal Herriko argentinarren artean Munduko Txapelketa irabazi eta gero
Argentinak irabazi du 2022ko Qatarko Munduko Txapelketa, eta EuskalHerriko argentinarrek gogotik ospatu dute titulua. Asko Gernika-Lumon batu dira finala ikusteko. Garaipena lortu ostean, poza izan da nagusi.
2022/12/18 - 21:00
2022ko Qatarko Munduko Futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Lehiaketa azaroaren 20an hasiko da, eta abenduaren 18an amaituko da finala jokatzearekin bat.
2022/12/18 - 20:00
Argentina, munduko txapeldun
Argentinako selekzioak 2022ko Qatarko Munduko Txapelketako finala irabazi dio Frantziari. Penaltietan erabaki da irabazlea (4-2), neurketa berdinduta (3-3) amaitu ostean.