Just Fontaine futbolari frantziarra hil da, Munduko Txapelketa batean gol gehien sartu zituen jokalaria
Just Fontaine, futbol frantziarraren elezaharretako bat eta Munduko Txapelketa batean sartutako golen errekorraren jabea, Suedian 1958an 13 gol sartuta, 89 urterekin hil da, bere familiak asteazken honetan iragarri duenez.
1933an jaio zen Marrakexen, Marokoko antzinako Frantziar Protektoratuan. Fontaine Frantziako erdiko aurrelari klasiko bat izan zen; Raymond Koparekin batera, 50eko hamarkadako eta 60ko hamarkadaren hasierako Reimseko figura bihurtu zen.
Reimsen egonda, izugarrizko lehiak izan zituen Europako Kopan Real Madrilen aurka, lehenik Raymond Kopa alboan izanda, eta, gero, azken hori talde zurian egonda.
1959an, Europako Kopako finala jokatu zuten Reimsek eta Real Madrilek, zurien garaipenarekin (2-0). Txapelketa horretan, Fontaine izan zen golegile nagusiena, hamar gol eginda.
Frantziako taldearekin, 30 gol sartu zituen 21 neurketatan. Bere egitandi nagusiena Suedian 1958an jokatutako Munduko Txapelketan 13 gol egitea izan zen; 64 urte igarota, oraindik gainditu dagoen erabateko errekorra da.
Zure interesekoa izan daiteke
Realak Granadan galdu du (3-2), eta punturik batu ezinik jarraitzen du Moeve F Ligan
Gorka Alvarezen taldeak, Carlota Chaconek eta Klara Cahynovak sartutako golen bidez, bi aldiz berdindu zituen Granadaren abantailak, baina, bigarren zatiaren hasieran, Andaluziako taldeak hirugarren gola egin zuen, erabakigarria. Realak, txapelketako bi partida jokatuta, ez du punturik, oraindik.
Facundo Garcesek haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan
Alaveseko erdiko atzelariari ebakuntza egingo diote, hurrengo egunetan. Garces FIFAk zigortuta dago, baina entrenatzeko baimena zuen, eta, aurreko astean, entrenamendu batean lesionatu zen.
Sucicek hamarrekin erreskatatu du Reala, Elxen jokatutako partida ero batean (2-3)
Kroaziarrak azken minutuetan sartutako gol batek garaipen handia eman die txuri-urdinei, 0-2 aurreratu eta Jon Martinen kanporaketaren ostean, eta Elxek partida nola berdindu duen ikusi ondoren.
Eibarrek puntu bikaina eskuratu du Real Madrilen etxean (0-0)
Iñaki Goikoetxearen taldeak, horrenbestez, lau puntu daramatza, Moeve F Ligan bi partida jokatuta. Igandean, Alfredo Di Stefano futbol zelaian, Eibarrek ahalegin handia egin du, eta, sari bezala, berdinketa eskuratu dute armaginek.
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Moncayola: “Ez da gure eguna izan, akats asko egin ditugu”
Jon Moncayolak onartu du Osasunak akats asko egin dituela eta bost gol sartuta oso zaila dela Lehen Mailan puntuak batzea.
Mariano: “Ligaren hasiera historiko honengatik oso pozik gaude"
Mariano Alaveseko aurrelariak Osasunaren aurkako garaipenaren inguruan hitz egin du eta esan du taldea oso kontentu dagoela egiten ari den denboraldi hasierarekin.
Alavesek Osasuna airean ibili du, Lucas Boyek partida ikusgarria eginda (5-2)
Alavesek ondo merezita irabazi du Osasunaren aurkako derbia Mendizorrotzan, eta bigarren kokatu da ligako sailkapenean. Lucas Boye izan da protagonista nagusia, hiru gol sartuta. Talde gorritxoaren bi golak, berriz, Ante Budimirrek egin ditu.
Eibarrek bere bolada ona luzatu du Granadari aise irabazita Ipuruan (3-0)
Armaginek hirugarren garaipena jarraian lortu dute Hypermotion Ligan lau jardunaldi jokatu eta gero, sailkapeneko goiko aldean kokatzeko. Ivan Gil, Adu Ares eta Jon Guruzeta izan dira golegileak.
Soroetak puntu bat salbatu du Sanserentzat Zubietan (1-1)
Bigarren zatian berdegunean sartu den Donostiako aurrelariak Fabriciok Teneriferentzat sartu duen gola berdindu du, partidaren azken txanpan atezainaren gainetik ondo errematatu ondoren.