Euskal Derbia
2025/02/16 - 15:51
Ane Azkona: ''Aurrelariontzat oso garrantzitsua da golak sartzea, eta pozik nago''
Athleticek 2-0 irabazi dio Realari San Mamesen jokatutako derbia. Partidako bi golak Ane Azkonak egin ditu.
2025/02/13 - 12:53
Athleticen aurkako derbia ''parekatua'' izango dela aurreikusten dute Realeko jokalariek
Realak Athleticen aurka jokatuko du otsailaren 16an F Ligako euskal derbia, San Mamesen. Izarne Sarasola eta Amaiur Sarriegi jokalari txuri-urdinek EITB Mediarekin hitz egin dute euskal derbiari buruz. Partida zuznean emango dute eitb.eus-ek eta ETB2k.
2025/02/06 - 22:31
Reala finalerdietara pasa da, hamarrekin borrokatu duen Osasuna mendean hartuta (2-0)
Barrenetxearen eta Braisen golek eta Catenaren txartel gorriak, dena lehen zatian, erabakita utzi dute kanporaketa txuri-urdinen alde.
2025/02/06 - 16:33
Luis Sabalza: ''Ilusioz etorri gara, igandeko garaipenak animoa eman digu, baina oso zaila da''
Osasunaren presidenteak, talde gorritxoak gauean Realaren aurka jokatuko duen Kopako derbiaren atarikoan, EITBri azaldu dio nola ikusten duen partida; halaber, Vicente Moreno egiten ari den lana izan du hizpide.
2025/02/06 - 16:31
Aperribay: ''Kopako finalerdiak jokatzea oso garrantzitsua da, eta bi taldeok lortu nahi dugu''
Jokin Aperribay Realaren presidenteak talde txuri-urdinak eta Osasunak finalerdietarako txartela lortzeko jokatuko duten Kopako derbiaren atarian hitz egin du.
2025/02/05 - 16:02
Moreno: ''Ilusionatuta gaude, partida zaila daukagu Realaren aurka, baina ahal bezain ondo egingo dugu''
Vicente Moreno Osasunaren entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde gorritxoak Realaren aurka ostegunean, otsailaren 6an, Anoetan jokatuko duen Errege Kopako final-laurdenetako partidari buruz. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/02/04 - 12:20
Gorriz: ''Partida polita, derbia aurkari zail baten aurka eta finalerdietara sailkatzeko aukera ematen duena''
Alberto "Bixio" Gorriz Realaren jokalari ohiak EITB Mediarekin hitz egin du talde txuri-urdinak Osasunaren kontra otsailaren 6an Anoetan jokatuko duen Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketari buruz.
2025/02/02 - 22:22
Javi Lopez: ''Beraiek baino aukera gehiago sortu ditugu''
Realak 2-1 galdu du Osasunaren aurka Sadarren jokatutako derbia. Budimir (2) eta Oskarsson izan dira partidako golegileak. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2025/02/02 - 22:05
Ante Budimir: ''Partida ia perfektua egin dugu''
Osasuna 2-1 gailendu zaio Realari Sadarren jokatutako derbian. Budimir (2) eta Oskarsson izan dira golegileak.
2025/02/01 - 16:34
Moreno: ''Asko eskatuko digun aurkaria dugu aurrean''
Vicente Moreno Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 22. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten derbiaz aritu da. Reala aurkari "gogorra" dela esan du, gauzak zail jarriko dizkiola baina etxean jokatzea alde dutela. (adierazpenak gaztelaniaz)
2025/02/01 - 14:50
Imanol: ''Izugarrizko lana egin beharko dugu partida aurrera ateratzeko''
Realak Osasunari egingo dio bisita igandean, EA Sports Ligako 22. jardunaldian.
2025/01/27 - 23:20
Athletic-Reala derbia otsailaren 16an jokatuko da San Mamesen, eta EITBk zuzenean emango du
Bi taldeak sailkapeneko hirugarren postuagatik lehian dira, Atletico Madrilekin batera.
2025/01/17 - 00:25
Athletic-Osasuna Errege Kopako partidaren laburpena eta golak (2-3)
Osasunak 2-3 irabazi dio Athletici Errege Kopako final-zortzirenetan. Budimir (2) eta Oroz izan dira gorritxoen golegileak; Nico eta De Marcos zuri-gorrienak.
2025/01/16 - 23:40
Jauregizar: ''90 minutuetan dena eman dugu zelaian, baina ezin izan da''
Mikel Jauregizar Athleticeko jokalariak Osasunaren kontra sufritutako porrotaz (2-3) hitz egin du, Errege Kopako final-zortzirenetan. Txapelketatik kanpo geratzeak "min" ematen duela adierazi du, baina taldeak dena eman duela zelaian.
2025/01/16 - 23:31
Moncayola: ''Partida eroa bihurtu da eta Budimirren golak indarra eman digu''
Jon Moncayola Osasunako jokalariak Athleticen aurka Errege Kopako Final-zortzirenetan lortutako garaipenaz (2-3) hitz egin du. Partida itxia eta "eroa" izan dela onartu du, baina azkenean garaipena lortu dutela.
2025/01/16 - 22:35
Osasuna Kopako final-laurdenetara pasa da Athletic kanporatuta (2-3)
Gorritxoek aurrea hartu dute Oroz eta Budimirren golekin, baina zuri-gorriek markagailua berdindu dute Nico eta De Marcosen golekin. Budimirrek gola sartu du berriz Osasunari garaipena emateko.
2025/01/15 - 20:32
Valverde, Kopako Athletic-Osasuna derbiaz: ''Biok dugu irabazteko beharra, partidak interes handia du''
Athletic eta Osasuna Kopako final zortzirenetan arituko dira nor baino nor gehiago, San Mamesen, Kopako final zortzirenetan; aurreko egunean, zuri-gorrien entrenatzaileak gogora ekarri du Nafarroako taldeak, azken denboraldietan, emaitza onak lortu dituela Bilbon.
2025/01/09 - 01:19
Athletic-Osasuna eta Reala-Rayo Vallecano Kopako kanporaketak hilaren 16an izango dira, ostegunez, 19:30ean
Asteazkenean zozkatu dituzten Errege Kopako final zortzirenetan izango diren Euskal Herriko hiru taldeek datorren asteko ostegunean jokatuko dute, 19:30ean, San Mamesen eta Reale Arenan.
2024/12/31 - 13:02
Lointek Gernika nagusi, IDK Euskotrenen aurkako euskal derbian (57-66)
Bizkaiko taldeak garaipena bereganatu du Gipuzkoakoaren kontra Donostian jokatutako Endesa Ligako 14. jardunaldiko partidan, 57-66ko emaitzarekin.
2024/12/21 - 21:34
Athleticek derbia irauli du Osasuna garaitzeko (1-2)
Torrok aurretik jarri ditu gorritxoak, baina Guruzetaren eta Berenguerren bi golek hiru puntuak eman dizkiete zuri-gorriei urteko azken partidan.