Euskal Derbia
2024/12/21 - 15:38
Zeinek irabaziko du Osasunaren eta Athleticen arteko derbia?
Osasunako eta Athleticeko zaleak bi taldeen arteko derbiaren atariko giroaz disfrutatu dute Iruñean.
2024/12/20 - 19:02
Valverde: ''Zentratuta egon behar dugu eta urteari amaiera ona ematen saiatu''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 18. jardunaldian Osasunaren aurka jokatuko duten derbiaz hitz egin du. Osasuna oso ondo kokatuta ikusten du zelaian, baina argi du derbia eraman nahi duela (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/12/18 - 14:03
Beñat Prados: ''Niretzat Sadarren jokatzea berezia da''
Beñat Prados Athleticeko futbol jokalari nafarrak asteburuan Sadarren Osasunaren kontra jokatuko duten derbiaren inguruan hitz egin du elkarrizketa honetan. Oso partida garrantzitsua izango dela azpimarratu du.
2024/12/16 - 10:08
Puntu banaketa Alavesen eta Athleticen artean, derbi oso parekatuan (1-1)
Unai Gomezek aurretik jarri ditu zuri-gorriak lehen zatian, baina Joan Jordanek berdinketa jarri du bigarrenean.
2024/12/15 - 20:14
Antonio Blanco: ''Ez diogu sinesteari utzi, eta berdinketaren gola iritsi da''
Alavesek eta Athleticek puntuak banatu dituzte (1-1) igande honetan Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 17. jardunaldiko euskal derbian. Unai Gomezek aurretik jarri ditu zuri-gorriak lehen zatian, baina Joan Jordanek berdinketaren gola egin du bigarrenean.
2024/12/15 - 20:11
Unai Gomez: ''Bigarren zatian Alavesek egindako golak ukituta utzi gaitu''
Alavesek eta Athleticek puntuak banatu dituzte (1-1) igande honetan Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 17. jardunaldiko euskal derbian. Unai Gomezek aurretik jarri ditu zuri-gorriak lehen zatian, baina Joan Jordanek berdinketa jarri du bigarrenean.
2024/12/14 - 19:30
Ernesto Valverde: ''Nahi dugu jendeak ilusioa izatea, horrek ez digu bertigorik eragingo orain''
Igandean, 16:15ean, Athleticek Mendizorrotzan Alavesen aurkako derbia jokatu aurretik, zuri-gorrien entrenatzaileak esan du norgehiagoka zaila izatea espero duela.
2024/12/14 - 14:05
Alavesek eta Athleticek garaipena bereganatu nahi dute Mendizorrotzako euskal derbian
EA Sports Ligako 17. jardunaldiko babazorroen eta zuri-gorrien arteko derbia abenduaren 15ean jokatuko da, 16:15ean, Gasteizen.
2024/12/13 - 15:06
Coudet: ''Derbia berezia da, aurkaria sasoi oso onean dago, baina ondo iristen gara partidara''
Eduardo "Chacho" Coudet Alaveseko entrenatzaileak Arabako taldeak Athleticen aurka abenduaren 15ean, igandean, Mendizorrotzan jokatuko duen EA Sports Ligako euska derbiari buruz hitz egin dio. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/12/08 - 22:20
Ruben Garcia: ''Gehiago egin ahal izan dugula sentitzen dugu''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Osasunak bina egin du Alavesekin, Sadarren jokatutako derbian.
2024/12/08 - 21:57
Jon Guridi: ''Bigarren gola zorte txarra izan da''
Alavesek puntu garrantzitsua lortu du Osasunarekin Sadarren jokatutako derbian bina eginda.
2024/12/08 - 18:23
Bidezko berdinketa, Eibarren eta Realaren arteko derbian (1-1)
Andrea Alvarezek aurretik jarri du Eibar penaltiz 16. minutuan, eta Amaiur Sarriegik banakoa egin du atsedenaldiaren atarian.
2024/12/07 - 20:16
Eibar-Reala eta Osasuna-Alaves, igandean EITB Median ikusgai
Abenduaren 8an, bi euskal derbi jokatuko dira: Eibar-Reala 12:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, eta Osasuna-Alaves 18:30ean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.
2024/12/07 - 19:12
Eduardo 'Chacho' Coudet: ''Partida bikaina egitea espero dugu''
Argentinarrak debuta egingo du Ligan, Osasunaren aurkako derbian. Partida zuzenean emango dute igandean ETB2k eta eitb.eus-ek. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2024/12/07 - 19:06
Bilbao Basketek eta Baskoniak derbi parekatua jokatuko dute Miribillan
Bilbao Arena izango da igandean (12:30) azken denboraldietako derbi parekatuenaren lekuko. Izan ere, Surne Bilbao Basket eta Baskonia berdinduta daude sailkapeneko behealdean, bederatzi jardunaldiren ostean.
2024/12/07 - 15:23
Vicente Moreno: ''Festa irabazi nahi dugu''
Osasunako entrenatzaileak "festa" irabazi nahi duela adierazi du, Alavesen aurkako derbiari erreferentzia eginez. Morenok ez du uste Luis Garcia Plaza kaleratu ostean talde babazorroak ezustean harrapatuko dituenik. "Denok ezagutzen dugu elkar, eta informazioa dugu", esan du.
2024/12/03 - 18:48
Arene Altonaga: ''Uste dugu gai garela irabazteko, egun aproposa da''
Arene Altonaga Eibarko jokalariak F Ligako Realaren aurkako derbiaren inguruan hitz egin du. Altonagak uste du momentu onean heltzen direla eta badela garaia derbi bat irabazteko. Neurketa igandean jokatuko da Ipuruan, 12:00etan. Partida zuzenean jarraitu ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/11/27 - 19:44
Yuri, Oyarzabalekin derbian izandako eztabaidari buruz: ''Anoetan barkamena eskatuko diot Mikeli''
Yuri Berchiche Athleticeko jokalariak Realaren aurkako San Mamesen jokatutako EA Sports Ligako euskal derbian Mikel Oyarzabalekin izan zuen eztabaidaz hitz egin du. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/11/25 - 00:52
Mikel Oyarzabal: ''Kosta egin zaigu partidan sartzea eta aukerak sortzea''
San Mamesen jokatutako derbiaren ostean, Realaren kapitainak adierazi du Athleticen eta Realaren artekoa "aukera gutxiko partida" izan dela; halaber, Oyarzabalek gogora ekarri du Realak, ostegunean, partida garrantzitsua duela.
2024/11/25 - 00:44
Prados: ''Derbia partida hutsa baino gehiago da''
Beñat Prados Athleticen jokalariak Realaren aurka lortutako garaipena baloratu du, EA Sports Ligako 14. jardunaldiko derbian.