Euskadi Fundazioa
2025/04/01 - 15:16
Juaristi: ''Taldeak etapa garaipen bat behar du, eta badauzkagu gure kartak hori Itzulian lortzeko''
Txomin Juaristik Itzulian parte hartuko du Euskaltel-Euskadirekin, eta EITB Mediarekin hitz egin du apirilaren 7tik 12ra artean jokatuko den lehiaketarako taldeak dituen helburuei buruz.
2025/04/01 - 14:01
Aberasturi, Bizkarra, Ganzabal, Isasa, Juaristi, Martin eta Mintegi, Euskaltel-Euskadiren Itzulirako taldean
Talde laranja zazpi euskal txirrindularirekin lehiatuko da 2025eko Euskal Herriko Itzulian, apirilaren 7tik 12ra artean.
2025/03/29 - 19:21
Quinn Simmonsek irabazi du haizeagatik murriztutako etapa, eta sailkapen nagusia Bartzelonan erabakiko da
Txirrindulari estatubatuarrak (LIDL-Trek) 25 kilometroko etapa irabazi du Bergan, haize-bolada gogorrek etapa murriztea eragin baitute. Beraz, probaren irabazlea igandean erabakiko da, Bartzelonan.
2025/03/28 - 17:49
Brennanek irabazi du Ampostan, eta Ayuso da orain lider, tarteko esprintean nagusitu ostean
Brennanek (19 urte) bigarren etapa garaipena lortu du Kataluniako lasterketaren aurtengo edizioan, lehen jardunaldian Sant Feliu de Guixolsen (Girona) lortutakoaren ondoren.
2025/03/27 - 18:24
Roglicek Ayuso gainditu du Montserrateko azken esprintean eta lider jarri da denbora berarekin
Mikel Landa euskal txirrindulariak, bere aldetik, ezin izan du etapa irabazteko borrokatu, bosgarren helmugaratu da eta sailkapen nagusian postu bat jaitsi da.
2025/03/26 - 21:43
Juan Ayusok irabazi du La Molinan eta Kataluniako Itzuliko lider berria da; Mikel Landa, hirugarren
UAEko txirrindulari kataluniarrak oso gutxigatik aurreratu du, helmugan, Primoz Roglic; sailkapen nagusian, Ayusok sei segundoko aldea du Roglicekiko, eta Landak hamaika segundora du aurreneko postua.
2025/03/25 - 19:51
Ethan Vernonek irabazi du Figuereseko esprinta, eta Matthew Brennanek lider jarraitzen du Kataluniako Itzulian
Israel-Premier Tech taldeko britainiarra izan da azkarrena 104. Kataluniako Itzuliko bigarren etapan, sailkapen nagusian, ez da nabarmentzeko moduko aldaketarik izan.
2025/03/24 - 20:56
Matthew Brennanek ia helmugan bertan gainditu du Tibor Del Grosso, eta Kataluniako Itzuliko lehen liderra da
Visma Lease a Bike taldeko britainiarrak, 19 urtekoa bera, lasterketako lehen etapa amaitzeko soilik metro batzuk gelditzen zirela harrapatu eta atzean utzi du Alpecin-Deceuninckeko herbeheretarra. Euriak markatu du etapa, eta Mikel Landa zortzigarren postuan helmugaratu da.
2025/03/20 - 18:14
Urtasun (Euskaltel Euskadi): ''Garaipena azken egunean iritsi da, oso pozik gaude Taiwanen egindakoarekin''
Euskaltel Euskadiko Paul Hennequinek garaipena bereganatu du Tiwaneko Tourreko azken etapan. Pablo Urtasun zuzendaria "pozik" azaldu da taldeak lasterketan egin duen lanarekin.
2025/03/19 - 20:01
2025eko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profila, ibilbidea, ordutegia: Beasain-Markina-Xemein (169,6 km)
Parte-hartzaileek zazpi mendate igo beharko dituzte, tartean 1. mailako Izua, azken hori eguneko azken kilometroetan. Igoera horren gainean, hala diote antolatzaileek: "Hor erabakiko da, zalantzarik gabe, etapako garailea, eta sailkapen nagusiak ere aldeak izango dira".
2025/03/19 - 19:21
2025eko Euskal Herriko Itzuliko 3. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Zarautz-Beasain (156,3 km)
Zazpi mendate puntuagarri izango dira; horietako bat, Santa Ageda, 2. mailakoa da. Etapa Gipuzkoan jokatuko dute, eta oso gorabeheratsua izango da; Itzuliak berak adierazi duenez, "seigarrenarekin batera, etapa nagusia izan liteke".
2025/03/19 - 18:50
2025eko Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Iruñea-Lodosa (199,8 km)
Lasterketako 64. ekitaldiko etaparik luzeena da, eta Nafarroan jokatuko dute, osorik. Mendate puntuagarri bakarra du, 3. mailakoa, La Oliva, jardunaldiko lehen zatian; ondorioz, baliteke irabazlea esprintean erabakitzea.
2025/03/19 - 18:12
2025eko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila eta ibilbidea: Gasteiz-Gasteiz (16,5 km, erlojupekoa)
64. Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapan, 16,5 kilometroko banakako erlojupekoa izango da, eta Buesa Arenan hasi eta amaituko da.
2025/02/28 - 18:10
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa 2025eko Emakumezkoen Vueltan izango da
Antolatzaileek UCI ProTeams eta UCI Continental kategoriako zortzi talde gonbidatu dituzte, tartean Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa.
2025/02/27 - 14:53
24 taldek parte hartuko dute 2025eko Itzulian
Euskaltel-Euskadi, Kern Pharma, Caja Rural-Seguros RGA, Burgos-Burpellet-BH, Tudor eta TotalEnergies talde gobidatuez gain, UCI WorldTourreko 18 taldeak ariko dira lehian lasterketaren 64. edizioan.
2025/02/26 - 17:56
2025eko Euskal Herriko Itzuliak 16,5 kilometroko erlojupekoa izango du lehen etapan, Gasteizen
Lasterketako 64. ekitaldia ostegunean aurkeztu dute. Apirilaren 7an hasi eta 12an amaituko da, ohi bezala sei etapa izango ditu, eta, txirrindulariek, guztira, 27 igoera puntuagarri egin beharko dituzte; horietako lau 1. mailakoak izango dira, eta hiru azken etapan egin beharko dituzte.
2025/02/02 - 18:17
Caja Rural taldeko Iuri Leitao txirrindulariak irabazi du Palma Trofeoa
Leitaok ezustean harrapatu ditu esprinterren taldeak, helmugarako kilometro batera erasoa jota, eta proba irabazi du, 3 ordu, 8 minutu eta 40 segundoko denbora eginda.
2025/02/01 - 18:12
Andratx-Mirador D'es Colomer Trofeoa bertan behera geratu da eguraldi txarragatik
Tropela osatzen zuten txirrindulariek martxa geldiarazi dute errepidean ordubete inguru zeramatenean, eta proba bertan behera uztea erabaki dute.
2025/01/31 - 18:22
Stork nagusitu da Serra de Tramuntana Trofeoan, eta Barrenetxea laugarren izan da
Jon Barrenetxea Movistar taldeko euskal txirrindulariak laugarren postuan bukatu du, podiumean sartzeko segundo bakarrera eta irabazlearengandik 25 segundora.
2025/01/30 - 18:33
Van den Bergek esprintean irabazi du Ses Salines Trofeoa
Azken esprintean Kern Pharma taldeko Francisco Galvan eta Haimar Etxeberria txirrindulariak ere izan dira.