Erregina Kopa
Emaitzak
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Kanporaketak
2025-2026eko denboraldia
Erregina Kopari buruzko albisteak
2024/03/06 - 14:20
Reala Kopako finalerako bidearen bila zelairatuko da Atleticoren kontrako partidan
Arnaiz eta Vanegas bueltan dira talde txuri-urdinean, ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai izango den norgehiagokan, 19:00etatik aurrera. Itzuliko partida martxoaren 13an jokatuko dute, Zubietan.
2024/03/05 - 18:42
Athleticeko jokalarien erronka nagusia, Bartzelona kanporatzea
Ane Azkonak eta Irene Oguizak uste dute Bartzelona dela talderik zailena, izan ere, munduko talde onenetarikoa da. Kontzentratuta egon beharko dira partidan zehar, eta agertu litezken aukerak ahalik eta gehien aprobetxatu beharko dituzte.
2024/03/04 - 17:56
Athleticek Erregina Kopako finalerdiak ikustera gerturatzeko deia egin du
Ostegun honetan jokatuko da Erregina Kopako partida San Mamesen 19:00etan Bartzelonaren aurka. Talde bilbotarrak zaleak Katedralera hurbiltzeko deia egin du partidaren aurkezpenean.
2024/03/04 - 13:25
Nerea Eizagirre: ''Emaitza ona ekartzea da gure helburua''
Nerea Eizagirre Realeko kapitainak asteazken honetan Atletico Madrilen kontra jokatuko duten Erregina Koparen finalaurrekoetako joaneko partidaren inguruan hitz egin du gaur prentsaurrekoan. Taldea ondo ikusten du, eta asmoa ahalik eta emaitza onena lortzea da.
2024/03/01 - 16:01
Eskubaloiko Erregina Kopako partiden datak eta ordutegiak
2024ko Erregina Kopa maiatzaren 10etik 12ra jokatuko da, Donostian. Bera Bera Atletico Guardesen aurka arituko da final-laurdenetako kanporaketan, maiatzaren 10ean, 20:30ean.
2024/02/13 - 21:05
EITBk Atletico Madril-Reala eta Athletic-Bartzelona Erregina Kopako finalerdiak emango ditu, zuzenean
ETB1ek eta eitb.eus-ek emango dituzte, zuzenean, joaneko eta itzuliko partidak. Joaneko neurketak martxoaren 6an eta 7an jokatuko dituzte, eta itzulikoak, ordea, hurrengo astean, martxoaren 13an eta 14an.
2024/02/12 - 23:26
Athletic-Bartzelona Erreginaren Kopako finalerdietako joanekoa San Mamesen jokatuko da
Aurreikusitako egunean jokatuko da, martxoaren 7an, baina bi ordu lehenago: 19:00etan.
2024/02/09 - 16:56
Eizagirre: ''Partida biak zailak izango dira, bigarrena etxean da, ea finalera sailkatzea lortzen dugun''
Realak Atletico Madrilen kontra jokatuko ditu Erregina Kopako finalerdiak. Nerea Eizagirre talde txuri-urdineko jokalariak finalerdietako kanporaketari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/02/09 - 16:53
Unzue: ''Titulua lortzeko faboritoak dira, baina gauzak zail jartzen saiatuko gara''
Athleticek Bartzelona izango du aurkari Erregina Kopako finalerdietako kanporaketan. Horrela, bada, Marta Unzue talde zuri-gorriko jokalariak kanporaketari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/02/09 - 14:25
Athletic-Bartzelona eta Atletico Madril-Reala dira Kopako finalerdietako kanporaketak
Zuri-gorriek Barça izango dute aurkari Erregina Kopako finalerdietan; joaneko neurketa etxean jokatuko dute, eta itzulikoa kanpoan. Bestalde, txuri-urdinak talde koltxoneroaren aurka arituko dira; joaneko lehia Madrilen izango da, eta itzulikoa Donostian.
2024/02/09 - 11:10
Realaren golak, Levanteren aurkako partidan, Erregina Koparen final-laurdenetan
Levanteren aurka galtzen hasi bada ere, Realak buelta eman dio partidari, Franssik eta Vanegasek bigarren zatian sartutako golei esker, eta Erregina Koparen finalaurrekoan izango dira txuri-urdinak.
2024/02/08 - 22:17
Realak Levante kanporatu du (1-2), bigarren zatian bikain jokatuz, eta Erregina Kopako finalerdietan da
Levantek sartu du partidako aurreneko gola, lehen zatian, baina talde txuri-urdinak joko ikusgarria egin du bigarren zatian, eta markagailua irauli du. Sanni Franssik eta Manuela Vanegasek sartu dituzte Realari garaipena eman dioten golak; Natalia Arroyoren taldea ostiraleko zozketan izango da.
2024/02/08 - 10:21
Athleticek UD Tenerife kanporatu du, penaltietan, eta Erregina Kopako finalerdietan da
Irene Oguizak sartu du, bederatzigarren jaurtiketan, gol erabakigarria. Partidan zehar, Athleticek eta UD Tenerifek bana egin dute, eta Elexpuruk sartu du gola, hamargarren minutuan. Adriana Nanclaresek neurketa bikaina burutu du, gako izan diren hainbat geldiketa eginez.
2024/02/07 - 16:04
Natalia Arroyo: ''Bolada onean iritsi zaigu partida hau, ilusioz ekingo diogu''
Natalia Arroyo Realeko entrenatzaileak ostegun honetan Levanteren kontra jokatuko duten Erregina Kopako partida aurreko adierazpenak egin ditu. Neurketa une onean iritsi zaiela adierazi du. Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz.
2024/02/06 - 21:36
David Aznar: ''Lezama gotorleku bilakatzea behar dugu''
Athleticek asteazken honetan jokatuko du Lezaman (18:30) Costa Adeje Teneriferen aurka, Erregina Koparen final-laurdenetan, eta David Aznar entrenatzaileak zaleen babesa eskatu du, hurrengo fasera igarotzeko.
2024/01/26 - 19:25
Erregina Kopa: Athletic-Tenerife, otsailak 7, asteazkenez, eta Levante-Reala, 8an, ostegunez, biak 19:00etan
Final laurdenetako kanporaketak partida bakarrera jokatuko dituzte.
2024/01/18 - 14:05
Athletic-Tenerife eta Levante-Reala, Erregina Kopako final laurdenetan
Horiek dira ostegun eguerdian Las Rozasen egindako zozketatik ateratako norgehiagokak. Final laurdenak otsailaren 7ko astean jokatuko dituzte, astean zehar, asteartean edo ostegunean.
2024/01/14 - 21:33
Athleticek Erreginaren Kopa eskuratzeko bidean urrats bat gehiago eman du, Madril 1-0 garaituta
Lehoiek erabakitasunez egin dute jauzi berdegunera, helburu argia zutela, garaipena, eta 3. minutuan argi erakutsi dute, Nahikarik gola eginda. Aurrelariak Bilboko taldearen kontraeraso bat burutu du, baloia sare barrura bidalita etxeko taldea aurretik jartzeko (1-0).
2024/01/14 - 20:09
Athleticek Erreginaren Kopa eskuratzeko bidean urrats bat gehiago eman du, Madril 1-0 garaituta
Bilboko taldeak Madril CFF garaitu du San Mamesen, Erreginaren Kopako final-zortzirenetan. Horrela, lehoiek final-laurdenetarako txartela lortu dute.
2024/01/14 - 15:31
Realak 1-4 irabazi du Huelvan, eta Erreginaren Kopako final-laurdenetarako sailkatu da
Nerea Eizagirrek eta Sanni Franssik jarri dute aurretik, lehen zatian, Donostiako taldea, Andaluziako taldearen berdinketaren ostean, eta Manuela Vanegasek eta Synne Jensenek osatu dute, bigarren zatian, Natalia Arroyoren jokalariek lortu duten garaipen sendoa.