Erregina Kopa
Emaitzak
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Kanporaketak
2025-2026eko denboraldia
Erregina Kopari buruzko albisteak
2024/05/16 - 23:41
Amaiur Sarriegi: ''Gaitasuna badugu; zailena ligan hori erregulartasunez erakustea da''
Natalia Arroyoren taldeak Erreginaren Kopako finala jokatu du Bartzelonaren aurka larunbatean. Ligan momenturik onenean ez izan arren, Sarriegik orain arte egindako bidea baloratu nahi izan du.
2024/05/16 - 17:18
Etxezarreta eta Aparicio, beteranoa eta iritsi berria
Ane Etxezarretak orain dela bost urteko finala bizi izan zuen, eta Realeko jokalari beteranoenetakoa da; Nahia Apariciorentzat, berriz, lehen finala izango da. Esperientzia nola bizitzen ari diren kontatu dute.
2024/05/14 - 17:01
Sandra Ramajo eta Nahikari Garcia 2019ko kapitainen oroitzapenak
2019an Realak irabazitako Erregina Kopa ekarri dute gogora Sandra Ramajo eta Nahikari Garcia orduko kapitainek. Oso une bereziak bizi izan zituztela azpimarratu dute.
2024/05/13 - 15:51
G. Etxeberria: ''90 minutuak ondo lehiatzeaz gain, garena izaten saiatu behar dugu''
Garbiñe Etxeberria Realeko emakumezkoen kirol arduradunak larunbatean Realak eta Bartzelonak jokatuko duten finala nola ikusten duen kontatu du bideo honetan.
2024/05/12 - 21:15
Menendez: ''Zortzigarrena da, eta etxean izanda berezienetako bat''
Alba Menendez Super Amara Bera Bera taldeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Erregina Kopa irabazi ostean. Zarauztarra pozik azaldu da garaikurra eskuetan duela.
2024/05/12 - 00:03
Aalla: ''Ikaragarria da. Finalean ez bagara % 100ean ateratzen, galdu dezakegu, eta helburua irabaztea da''
Maddi Aalla Super Amara Bera Bera taldeko atezainak EITB Mediarekin hitz egin du Erregina Kopako finalerako txartela eskuratu ostean. Donostiako taldeak 30-25 irabazi dio Malagari finalerdietan. Valladolid izango du aurkari finalean.
2024/05/11 - 23:30
Bera Berak 30-25 irabazi dio Malagari, eta Erregina Kopako finala jokatuko du
Super Amara Bera Berak mendean hartu du Andaluziako taldea 30-25eko emaitzarekin Kopako finalerdietan. Ondorioz, finala jokatuko du Valladoliden aurka.
2024/05/11 - 00:45
Bera Berak Erregina Kopako finalerdietarako txartela lortu du, Guardes 35-23 garaituta
Super Amara Bera Berak garaipena bereganatu du Atletico Guardesen kontrako final-laurdenetako kanporaketan (35-23), eta Malaga izango du aurkari finalerdietan.
2024/05/09 - 18:41
Programazio berezia prestatu du EITBk Erregina Kopako finalaz gozatzeko
ETB2k eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute maiatzaren 18ko norgehiagoka, euskaraz; eta Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere jarraitu ahalko da. EITBk bat egingo du Donostian egingo den jai handiarekin: "Irabazi Arte", "Go!azen", MAKUSI, Gaztearen DJa eta pantaila erraldoia jarriko ditu.
2024/05/07 - 17:13
Amaiur Sarriegi: ''Erregina Koparen finala borrokatuko dugu eta irabaztera aterako gara''
Amaiur Sarriegi Realeko jokalariak Erregina Koparen finala nola ikusten duen azaldu du gaur Zubietan egindako elkarrizketan. Horrez gain, taldeak bizi duen bolada txarra ere aztertu du.
2024/05/01 - 18:29
Natalia Arroyo: ''Eskerrik asko!, pazientzia horregatik, zaleei, jokalariei''
Realeko entrenatzaileak iragarri duenez, 2023-24 denboraldia amaituta, ez du talde txuri-urdinean jarraituko. Arroyo hunkitu egin da, Realak zabaldutako bideo batean, klubari agur esan dionean.
2024/04/26 - 21:22
Erregina Kopako finalerako sarrerak astelehenetik aurrera erosi ahal izango dira
Realak eta Bartzelonak maiatzaren 18an, larunbata, jokatuko dute titulua, 19:00etatik aurrera, Romareda futbol zelaian.
2024/04/22 - 18:39
Bera Berak Erreginaren Kopan jantziko duen kamiseta aurkeztu du
Lehia maiatzaren 10a eta 12a bitartean jokatuko da, Donostian. Kamisetak keinu txiki bat egiten dio Bera Berako rugbi taldeari.
2024/04/12 - 21:44
Natalia Arroyo haserre eta arduratuta azaldu da Kopako finalari buruzko informazio faltagatik
Realak Bartzelonaren aurka jokatuko du Erregina Kopako finala, maiatzaren 18an, Romaredan (Zaragoza). Espainiako Futbol Federazioak baieztatu egin ditu finaleko zelaia eta eguna, baina Gipuzkoako klubak ez du informazio gehiago jaso finalari buruz. (adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/04/09 - 15:05
Realak eta Bartzelonak Erregina Koparen finala Zaragozan jokatuko dute
La Romareda futbol-zelaiak hartuko du neurketa maiatzaren 18an, 19:00etatik aurrera. Horrenbestez, hirugarren aldiz jokatuko dute Erregina Koparen finala Zaragozan.
2024/03/22 - 22:57
Lointek Gernikak ezin izan du Perfumerias Avenida garaitu (66-56), eta Erregina Kopatik kanpo gelditu da
Bizkaiko taldeak azken laurdenean ere estutu du Salamancako taldea, sei puntura hurbilduta, baina txapelketari agur esan behar izan dio. Lucas Fernandezen jokalariek ohi baino gutxiago asmatu dute kanpoko jaurtiketetan.
2024/03/15 - 00:12
Athleticek aurre egin dio Bartzelonari, itzuliko partidan (2-1), baina Kopatik kanpo gelditu da
Bizkaiko taldeak, Erregina Kopako finalerdietako joaneko partidan izandako 0-3koaren ostean, gol bat jaso du lehen zatian, baina Pinedok, 62. minutuan, banakoa sartu du; gerora, Bartzelonak 2-1koa lortu du. Beraz, Kataluniako taldea izango da Realaren aurkaria finalean.
2024/03/14 - 23:54
Clara Pinedok Bartzelonaren aurkako Kopako kanporaketan sartutako gola (1-1)
Clara Pinedok gola egin du Bartzelonaren eta Athleticen arteko Erreginaren Kopako finalerdietako itzuliko partidan. Bilbotarrak behin-behineko 1 eta 1ekoa lortu du zuri-gorrien alde, bigarren zatian sartutako gol ederrarekin.
2024/03/14 - 14:22
Reala, Kopako finalera
Talde txuri-urdinak Atletico Madril menderatu du, Reale Arenan, finalerdietako itzuliko partidan, 2-1, eta bikain lortu du bere historiako Erregina Kopako bigarren finalerako sailkatzea. Franssik eta Jensenek sartu dituzte Realaren bi golak.
2024/03/14 - 11:05
Athletic, Bartzelonaren kontrako itzulikoaren erronkaren aurrean
Lehoiek 0-3 galdu zuten San Mameseko joanekoan. Norgehiagoka zuzenean ikusi ahal izango da, streamingez, eitb.eus-en, 21:00etatik aurrera.