Erregina Kopa
Emaitzak
Erregina Kopa
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Kanporaketak
2025-2026eko denboraldia
Erregina Kopari buruzko albisteak
2024/09/17 - 16:34
Zaragoza-Osasuna eta Alaves-Logroño, Kopako bigarren kanporaketan
Gorritxoek etxetik kanpo jokatuko dute Aragoiko taldearen aurka eta Gloriosasek etxean hartuko du Errioxako taldea. Neurketak urriaren 2an jokatuko dira. Hurrengo kanporaketan F Ligako taldeak sartuko dira lehian.
2024/09/12 - 00:41
Alavesek, Bizkerre mendean hartuta, eta Osasunak Erregina Kopako lehen kanporaketa gainditu dute
Gasteizko taldea, Boluen jokatutako euskal derbian, 0-4 nagusitu da, Bizkerre aurkari; gorritxoak 0-2 gailendu dira Racing Santanderren aurkako neurketan.
2024/09/02 - 16:25
Europarako sailkatzea da Athleticen gizonezkoen taldearen helburua; emakumezkoena, iazko 5. postua hobetzea
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak Lezaman eskainitako prentsaurrekoan adierazi duenez, gizonezkoen lehen taldearen helburua da Europarako bigarrenez jarraian sailkatzea. Emakumezkoen lehen taldeari dagokionez, aipatu du iazko 5. postua hobetzea izango dela jomuga.
2024/09/02 - 16:15
Uriarte: ''Lasai gaude Nico Williamsen etorkizunarekin eta pozik eraiki dugun taldearekin''
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak pentsaurrekoan esan duenez, kluba lasai dago Nico Williamsen etorkizunari dagokionez. Jokalariak 2027ra arte kontratua duela azpimarratu du.
2024/08/12 - 21:24
Realak Claire Lavogez fitxatu du, 2024-25 denboraldirako
Erdilaria, 30 urtekoa bera, Kansas City Current taldetik iritsi da Realera. Internazionala izan da, eta hiru aldiz irabazi du Txapeldunen Liga, Olympique Lyon taldearekin. Nabarmendu du klub "historiko" batek fitxatu duela: "Hona etortzea bikaina da niretzat", adierazi du.
2024/08/09 - 21:28
Bizkerre-Alaves eta Racing Santander-Osasuna, Erregina Kopako lehen txandako kanporaketak
Euskal derbia jokatuko dute Bizkerrek eta Alavesek Kopako estreinako txandan. Bestalde, Osasunak Racing izango du aurkari Santanderren. Partidak irailaren 10etik 12ra artean jokatuko dira.
2024/07/04 - 18:56
Realak Violeta Quiles aurrelaria fitxatu du, 2026ko ekainera arte
Quiles, 24 urtekoa bera, Betisetik iritsi da klub txuri-urdinera: "Oso pozik" dago, Realean jokatzeko erabakia hartu izateagatik, "eta hazten jarraitzeko gogoz" azaldu da Gipuzkoako taldearen futbolari berria.
2024/06/30 - 16:36
Marta Unzuek 2025era arte luzatu du kontratua Athleticekin
Lehen taldeko jokalariak, belauneko lesioa sendatzen murgilduta dagoenak, errehabilitazioarekin jarraituko du Lezaman datorren denboraldian.
2024/06/26 - 23:22
Sanni Franssik Realarekin berritu du, 2024-25 denboraldirako; 2026ra arte luzatzeko aukera ere adostu dute
"Datorren denboraldirako, gogoa eta ilusioa dut", adierazi du aurrelariak. Franssi 2020an iritsi zen Gipuzkoako klubera.
2024/06/18 - 22:10
Naia Landaluzek 2026ra arte berritu du Athleticekin
Jokalari bizkaitarrak bi denboraldiz berritu du klub zuri-gorriarekin zuen kontratua. Erdiko atzelaria da, eta amaitu berri den denboraldian 33 partida jokatu eta bi gol sartu ditu.
2024/06/17 - 18:40
Jujubak, Honokak, Zairak, Puyik eta Nokok ez dute Eibarren jarraituko
Honokak sei denboraldi eman ditu talde armaginean, Puyi 2019an iritsi zen klubera, Jujuba 202an eta 2022an bueltatu zen taldera, Noko ere 2020an fitxatu zuen Eibarrek, eta Zaira 2022-23 denboraldian heldu zen.
2024/06/17 - 15:49
Mariasun Quiñonesek 2024-25 denboraldirako berritu du Athleticekin
Talde zuri-gorriaren atezainak, 27 urtekoa bera, laugarren denboraldia emango du, horrenbestez, Bizkaiko klubean.
2024/05/19 - 01:25
Irene Paredes: ''Aurkaria errespetatu nahian, gure lana egiten jarraitu dugu''
Irene Paredes Bartzelonako atzelari eta Realeko jokalari ohiak onartu duenez, bere taldea hasieratik izan da nagusi txuri-urdinen aurkako Erreginaren Kopako finalean.
2024/05/19 - 00:20
Nerea Eizagirre: ''Pena ematen dit zaleengatik, baina Realak aukera gehiago izango ditu titulu bat lortzeko''
Nerea Eizagirrek aitortu du oso gogorra izan dela Bartzelonaren aurka 8-0 galdu izana, baina gaineratu du azpimarratzekoa dela azken bost urteotan lau final jokatu dituztela, eta ziur agertu da aurrerantzean aukera gehiago izango dituztela eta Realak, azkenean, tituluren bat eskuratuko duela.
2024/05/18 - 23:49
Realzaleak eta jokalariak bat eginda, Erregina Kopako finalean jipoia jaso ostean
Erregina Kopako finalean Bartzelona jaun eta jabe izan bada ere, Euskal Herritik Zaragozara joandako zale txuri-urdinek hasieratik amaierara arte babestu dute euren taldea, eta jokalariek esker ona adierazi diete, behin partida amaituta.
2024/05/18 - 23:29
Garbiñe Etxeberria: ''Zaleen laguntza izugarria izan da, eta emaitza, gogorra''
Realeko kirol zuzendariak Zaragozan izandako giro bikaina azpimarratu du, eta, finalari lotuta, Bartzelonaren golak azkarregi iritsi direla adierazi du.
2024/05/18 - 23:19
Amaiur Sarriegi: ''Kolpe oso gogorra da, baina ikusita zenbat jende mugitu dugun garaipen txiki bat ere bada''
Amaiur Sarriegi Realeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Bartzelonaren aurka Erregina Kopako finala 8 eta 0 galdu ostean. Burumakur agertu da, txuri-urdinek kolpe latza jaso baitute.
2024/05/18 - 23:14
Bartzelona-Reala (8-0): Erregina Kopako finaleko golak
Bartzelonak ez dio inolako aukerarik eman Realari Erregina Kopako finalean, eta talde txuri-urdinak gol erauntsia jaso du: 8-0. Ona Battlek (2), Graham Hansenek (2), Salma Paralluelok, Marionak (2) eta Claudia Pinak sartu dituzte golak.
2024/05/18 - 22:56
Reala Kopako txapeldunorde, Bartzelonaren aurka finala galduta (8-0)
Barçak 8-0eko emaitzarekin irabazi du Erregina Kopako finala; ondorioz, txuri-urdinak titulurik gabe geratu dira. Kataluniako taldeak ez dio aukerarik eman Realari.
2024/05/18 - 16:07
Zaragozan dauden Realeko zaleak, gogotsu finalari begira eta taldea animatzeko prest
Realeko hainbat zale daude Zaragozan Erregina Kopako finalean talde txuri-urdina animatzeko. Bartzelonaren kontrako finala nola hartu duten kontatu diote EITB Mediari.