Erik Jaka
2025/02/08 - 22:04
Jaka eta Imaz play-offetan izango dira, Altuna eta Aranguren menperatu ondoren (19-22)
Partida bizia jokatu dute bi bikoteek Binakako Txapelketako 13. jardunaldian, baina Baikoko bikotea nagusitu da eta hurrengo faserako txartela lortu du. Bestalde, Altunak eta Arangurenek hil ala biziko partida izango dute azken jardunaldian.
2025/01/05 - 21:59
Azken bost tantoak jarraian eginez irabazi dute Jakak eta Imazek (22-19)
Jakak eta Imazek laugarren garaipena erdietsi dute Binakako Txapelketako 8. jardunaldian Peña II.a eta Albisu mendean hartuta. Garaipen garrantzitsua da haientzat, baina egoera txarrean utzi dute beste bikotea.
2025/01/01 - 21:58
Jakak eta Imazek jarraian egin dituzte azken zortzi tantoak, Altuna-Aranguren aurkari (17-22)
Jokin Altuna eta Aitor Aranguren 17-14 ari ziren gailentzen, Astelenan, baina Erik Jakak eta Ander Imazek zortzi tanto lortu dituzte segidan, eta garaipena eskuratu dute.
2024/12/28 - 13:12
Ezkurdiaren eta Rezustaren bolada onak ez du etenik (22-21)
Aspeko pilotariek seigarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketan, Jaka eta Imaz tanto bakarrarengatik mendean hartuta. Aurkariek aurre egin diete, eta gutxigatik ez dute lortu partida zail bati buelta ematea.
2024/12/24 - 16:25
Elordik eta Zabaletak 13-22 irabazi diete Jakari eta Imazi
Binakako Txapelketaren 5. jardunaldia abiatu zen atzo Durangoko Ezkurdin. Elordik eta Zabaletak 13-22 hartu zituzten mendean Jaka eta Imaz.
2024/12/24 - 10:34
Elordik eta Zabaletak 22-13 irabazi die Jakari eta Imazi
Elordi eta Zabaleta izan dira nagusi Durangoko Ezkurdi frontoian jokatutako norgehiagokan, Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldiko lehen partidan.
2024/12/21 - 00:56
Uste baino gehiago kosta zaie Jaka eta Imazi Etxeberria eta Martija garaitzea (22-20)
Jaka eta Imaz gogor hasi eta 14-4 jarri dira markagailuan, baina urdinek ez dute amore eman eta egoerari buelta ematea lortu dute, tanto bakarrera hurbiltzeraino. Hala ere, gorriak atera dira garaile.
2024/12/10 - 13:19
Artola prest da Binakakoaren 3. jardunaldiko partida jokatzeko, eta Larrazabalek Peña II ordezkatuko du
Iñaki Artolak debuta egingo du 2024-2025 Binakako Txapelketan, abenduaren 13an. Alegiakoa min hartuta egon da lehen bi jardunaldietan. Artolak bikotea osatuko du Mariezkurrena II.arekin eta Jaka-Imaz bikotea izango dute aurkari. Bestalde, Peña II baja da, eta Larrazabalek jokatuko du haren ordez.
2024/12/01 - 21:15
Jaka eta Imaz garaipenarekin estreinatu dira Binakakoan (22-16)
Jakak eta Imazek Binakako Txapelketako lehen garaipena lortu dute Peña eta Albisu 22-16 menderatuta, Basaurin jokatutako lehen jardunaldiko partidan.
2024/11/29 - 11:05
Binakako Txapelketaren lehen jardunaldia, ETB1en eta eitb.eus-en
Gaur, ostirala, abiatuko da aurtengo Binakako Pilota Txapelketa, Beasainen, Ezkurdia-Rezusta eta Elordi-Zabaleta bikoteek jokatuko duten partidarekin. Serie B Txapelketa ere gaur hasiko da, Zubizarreta III-Morgaetxebarria vs. Senar-Eskiroz neurketarekin.
2024/11/26 - 16:34
Ostiral honetan hasiko da 2025eko Binakako Txapelketa, Beasainen
Zortzi bikote arituko dira lehian, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Finala Iruñean jokatuko dute, martxoaren 30ean.
2024/11/26 - 16:19
2025eko Binakako Pilota Txapelketa aurkeztu dute gaur goizean
Zortzi bikote arituko dira lehian, Elordi eta Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Final handia martxoaren 30ean izango da, Iruñean, Nafarroa Arenan.
2024/11/25 - 15:43
Jakak kontratua berritu du Baikorekin bi urtez
Erik Jakak Baiko Pilota enpresan jarraituko du, bi urtez, gutxienez. Bi aldeak akordiora iritsi dira elkarren arteko lotura luzatzeko.
2024/11/24 - 23:46
2024ko Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 11tik azaroaren 24ra jokatuko dute, eta finala Bilbon izango da, Bizkaia frontoian.
2024/11/17 - 22:36
Elordik eskuratu du Lau T’erdiko txapelketako hirugarren postua, Jaka menderatuta (9-22)
Jokin Altunak ezin izan du partida jokatu lesioagatik, eta Elordik hartu du bere tokia. Hala, jaun eta jabe izan da hasieratik, eta aise nagusitu zaio Jakari.
2024/11/17 - 13:18
Jokin Altunak ez du 3. eta 4. posturako partida jokatuko, ukondoan duen lesioa baten ondorioz
Bere lekua Aitor Elordik beteko du. Tolosarra izango da Erik Jakaren aurkaria, arratsaldean, Zumarragan, jokatuko den partidan. Neurketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
2024/11/12 - 15:49
Altunak eta Jakak Lau t'erdiko txapelketako 3. eta 4. posturako partidarako pilotak aukeratu dituzte
Jokin Altunak eta Erik Jakak Lau t'erdiko txapeketako 3. eta 4. postuetan sailkatzeko partida jokatuko dute azaroaren 17an, Zumarragan. Hantxe hautatu dute hitzordurako materiala. Pilotak aukeratuta, EITB Mediarekin hitz egin dute.
2024/11/09 - 21:15
Jaka: ''Erridikulu handia egin dudala iruditzen zait''
Erik Jakak 6-22 galdu du Peio Etxeberriaren aurka Lau t'erdiko Txapelketaren finalerdietan, eta finaletik kanpo geratu da. Egindako partidarekin triste eta haserre agertu da lizartzarra, eta "erridikulua" egin duela esan du.
2024/11/09 - 20:29
22 tanto jarraian eginda sailkatu da Peio Etxeberria Lau t’erdiko finalera
6-22 hartu du mendean Erik Jaka Labrit pilotalekuan. Lehen sei tantoak Jakak egin ditu, baina hortik aurrera 22 tanto jarraian kateatu ditu zenoztarrak, lehenengotik azkenengora.
2024/11/05 - 13:59
Jakak eta Etxeberriak ez dute kexarik hautatutako materialarekin, eta prest dira Lau t'erdiko finalerdirako
Erik Jaka eta Peio Etxeberia nor baino nor gehiago ariko dira Lau t'erdiko lehen finalerdian, azaroaren 9an, Labrit frontoian. Hantxe egin dute material hautaketa, eta pilotak aukeratuta, EITB Mediarekin hitz egin dute larunbateko partidaz.