Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Azkoitian, eta finala ekainaren 1ean jokatuko da Bilbon
2025eko Buruz Buruko Txapelketa astelehen honetan, martxoaren 31n, aurkeztu da. Apirilaren 4an, ostiralean, hasiko da Azkoitian, eta ekainaren 1ean amaituko da Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko den finalarekin.
Txapelketako lehen asteburuan final-zortzirenetako kanporaketak jokatuko dira. Apirilaren 4an, ostiralean, Ezkurdiak eta Larrazabalek neurtuko dituzte indarrak Azkoitian. Hilaren 5ean bi partida izango dira: Dario vs Peña II .a Labriten eta Elordi vs Senar Bizkaian. Final-zortzirenak apirilaren 6an amaituko dira Jaka vs Peio Etxeberria norgehiagokarekin.
Jokin Altuna, egungo txapelduna, eta Javier Zabala, final-laurdenetako ligaxkako A multzoko serieburuak izango dira. Ezkurdia-Larrazabal eta Darío-Peña II kanporaketetako irabazleak Altuna III.aren eta Zabalaren multzora pasako dira.
Bestalde, Unai Laso eta Iñaki Artola dira B multzoko serieburuak. Jaka-Etxeberria eta Elordi-Senar partiduetako irabazleak egongo dira B multzoan.
Finalerdiak partida bakarrera jokatuko dira eta Buruz Burukoa ekainaren 1ean erabakiko da Bilboko Bizkaia frontoian.
Zure interesekoa izan daiteke
Dario Gomezek arantzaz beteriko ibilbidea izan du txapelaren loria lortu arte
Aurrelari errioxarrak 2015eko ekainaren 14an egin zuen debuta profesionaletan, Asperen eskutik, Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Buruz buruko txapeldunaren ibilbide profesionala zailtasunez beteta egon da, arritmia arazoak izan zituen eta urte luzez arazo ugari eskuekin.
Dario Gomez: “Gorriz jantzita pasako dut urte osoa, ametsik onenetan ere ez nuen halakorik aurreikusten”
Dario Gomezek, egungo Buruz Buruko txapeldunak, elkarrizketa bat eskaini du Ezkaraiko plazatik. Errioxarrak, garaipenarekin pozik, "txapelketa amestutakoa baino askoz hobea" izan dela eta "aurretik datorren guztian pentsatzen" ari dela esan digu. (Bideoa gazteleraz)
2026ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2026ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 3an hasiko da, eta maiatzaren 31n bukatu. Finala Nafarroa Arenak hartuko du.
Ezkaraitarrek ongietorri beroa egin diote Dario Gomez txapeldunari
Dario Gomez Buruz Buruko txapeldun berriari harrera beroa egin diote Ezkarain. Eskertuta eta hunkituta agertu da errioxarra.
6-21ekoa, finaleko tantorik onena: Dariok pilotakada bikaina emanda amaitu du
Buruz Buruko final handiko azken-aurreko tantoan, bi pilotariak bizi-bizi aritu dira, defentsa ederra egin dute eta, pilatutako nekea gorabehera, Nafarroa Arena bete duten zaleei biziki gozarazi diete.
Botileroen finala: “Oparirik ez egiteko momentua da!"
Dario Gomezen eta Iñaki Artolaren botileroek protagonismoa izan dute Nafarroa Arenan jokatutako final handian.
Miguel Capellan, Darioren entrenatzailea Ezcarayn: “Badakizu zer egin duen Dariok? Sinestezina da!”
Buruz buruko txapeldun berriak Miguel Capellan izan zuen entrenatzaile. Nafarroa Arenan jokatutako finala ikusi eta aurrelari errioxarrak txapela jantzi ostean, Capellanek, hunkituta, urte haiek ekarri ditu gogora.
Balba Gil, Darioren ama: “Niretzat, nire semea nire txapelduna da”
“Bere bizitza osoko ametsa da”, esan du Balba Gil 2026ko Buruz Buruko Txapelketako txapeldunaren amak, semeak Nafarroa Arenan txapela irabazi ostean. Dario argi menderatu du Iñaki Artola finalean: 6-22.
Dario Gomez: “Hurrengo pilotakadan baino ez nuen pentsatu nahi”
Dario Gomez Aspeko pilotariaren adierazpenak, 2026ko Buruz Buruko Txapelketa irabazi eta txapela jantzi ondoren. (Adierazpenak gaztelaniaz)
Finaleko azken tantoa eta sari banaketa
Dario Gomez da 2026ko buruz buruko txapelduna. Igandean, Iruñeko Nafarroa Arenan jokatutako finalean, Aspeko pilotariak 6-22 menderatu du Iñaki Artola, eta garaipen horri esker txapela eskuratu du.